(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Errenta Bermatuaren parera iristeko aurrerakina ordaindu die kotizazio gabeko pentsioak dituzten 245 laguni ostirala, 2017.eko abenduak 22


Batez beste, 1.732,31 euro jaso dituzte, eta, guztira, 424.464,30 euro ordaindu dira


Nafarroako Gobernuak zerga-kenkariaren aurrerakina ordaindu die kotizazio gabeko erretiro-pentsioa kobratzen duten 245 laguni (160 emakumezko eta 85 gizonezko), beren pentsioa errenta bermatuaren zenbatekoarekin parekatu dezaten.

Onuradun bakoitzak, batez beste, 155,49 euro jaso ditu hilean, eta, guztira, 1.732 euro.

424.464,30 euroko aurrekontua bideratu da xede horretara.

Neurri hau Gizarteratzeko eta Errenta Bermatua Jasotzeko eskubideak arautzen dituen 2016ko azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean dago, eta aurten gauzatu da lehen aldiz.

Arau horrek ezartzen du kotizazio gabeko erretiro-pentsioak dituzten adinekoek zerga-kenkari bat lor dezaketela, jasotzen duten pentsioaren eta errenta bermatuaren zenbatekoaren arteko kenduraren baliokidea (bakarrik bizi den pertsona batentzat, hilean 600 euro). Gainera, aldez aurretik eska daiteke kenkari hori kobratzea.

2016an, kenkari gehigarriaren 60 eskaera egin ziren —kontuan izan 15/2016 Foru Legea 2016ko azaroaren 18an argitaratu zela—; haietatik 52 onetsi egin ziren, eta, zortzi, ezetsi.

Hala, eskaera horiek Nafarroako Foru Ogasunera eraman ondoren, 2016ko Errenta Kanpainan 52 pentsioduni aplikatu zaie kenkari gehigarria. Pentsiodun horiek, batez beste, 163,48 euro jaso dituzte hilean, eta haientzat guztientzat 102.012 euroko inbertsio soziala egin zen 2016an.

Legearen memoria ekonomikoak jasotzen duenez, kalkulatzen da 1.300 lagun inguru egon daitezkeela egoera berean; beraz, espero da haiek ere eskaera egingo dutela gutxi barru.

Bere garaian kalkulatutako inbertsio sozialak aurreikusten zuen bost bat milioi euro bideratuko zirela xede horretara.

Eskubide Sozialetako kontseilariak oso iritzi ona agertu du neurriaren inguruan.

"Lehen aldiz, errenta bermatuaren babesa miseriazko pentsioak kobratzen dituzten 65 urtetik gorakoengana hedatu da. Lege honi esker, adineko horiek bermatuta edukiko dituzte beren premia oinarrizkoenei aurre egiteko gutxieneko diru-sarrerak".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa