(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria pozik agertu da sinatutako hitzarmenarekin, “bidezkoa delako, Nafarroaren interesa zaintzen duelako, eta haren elkartasunaren adierazpena delako” osteguna, 2017.eko abenduak 28


Oinarri-urtearen ekarpena ia 480 milioi euroan finkatu da, eta, hidrokarburoen gaineko zergaren trazabilitateari esker, foru diru-kutxek 65 milioi euro inguru aurreztuko dituzte urtean


Transcripción textual del video

2015-2019 bosturtekorako hitzarmena eguneratzen duen akordioa sinatu ondoren, bere gain ez dituen kargengatik Nafarroak ordaindu beharko duen ekarpena finkatu da. Zehazki, 2015. oinarri-urteko ekarpena 479,9 milioi euroan finkatu da. Horrez gain, adostu dute hidrokarburoen gaineko zergaren trazabilitate zehatza aplikatzea; horri esker, foru diru-kutxek 65 milioi euro inguru aurreztuko dituzte urtean. Bestalde, sektore elektrikoko zergak konpentsatzeko, 30,1 milioi ordainduko ditu Nafarroak. Berritasun tekniko gisa, adostu da aurrerantzean ekarpenaren barruan sartzea sektore elektrikoko zergaren konpentsazioa; bi kontzeptu horiek, orain arte, 2013an zerga hori ezarri zenetik, bereiz ordaintzen ziren.

Presentación de los datos del acuerdo.

Akordio azaltzen duen dokumentuaren azala

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos pozik agertu da 2015-2019 bosturtekorako Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa eguneratzen duen akordioa sinatzeagatik, eta honela definitu du akordioa: "bidezkoa, Nafarroaren intereserako ona eta haren elkartasunaren adierazpena", Estatuko gainerako lurraldeekiko elkartasunarena, hain justu.

Baldintza berriak aztertzeko egin duen hitzaldian, Lehendakariak esan du, hasteko, "zorionak ematen ditudala eta zorionekoak garela akordio mesedegarri hau sinatzeagatik.

Adierazi nahi dut oso pozik nagoela Gobernuaren lanarekin, bete egin baitu Nafarroaren interesa zaintzeko konpromisoa, solidario izanez bete ere. Akordioa bidezkoa da".

Ministerioarekiko negoziazio-prozesuari dagokionez, zeinak urtebete iraun baitu, Barkos Lehendakariak politikagintzak negoziazio-tresna gisa dituen balioak nabarmendu ditu, "askotan zalantzan jarri baita.

Negoziatzeko, amore emateko eta, kasu honetan, bi aldeetako bat ere galtzaile ez ateratzeko gaitasunean oinarritu da negoziazioa".

Lehendakariak bereziki zoriondu du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua, "negoziazio politikoak ez baitzuen zentzurik izango Departamentuak eman duen oinarri tekniko eta zientifikorik gabe".

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk Nafarroaren eta Estatuaren arteko zerga-harremanak arautuko dituzten baldintzen auzi teknikoenak xehatu ditu.

2015-2019 bosturtekorako hitzarmena eguneratzen duen akordioa sinatu ondoren, bere gain ez dituen kargengatik Nafarroak ordaindu beharko duen ekarpena finkatu da.

Zehazki, 2015. oinarri-urteko ekarpena 479,9 milioi euroan finkatu da. Horrez gain, adostu dute hidrokarburoen gaineko zergaren trazabilitate zehatza aplikatzea; horri esker, foru diru-kutxek 65 milioi euro inguru aurreztuko dituzte urtean. Bestalde, sektore elektrikoko zergak konpentsatzeko, 30,1 milioi ordainduko ditu Nafarroak. Berritasun tekniko gisa, adostu da aurrerantzean ekarpenaren barruan sartzea sektore elektrikoko zergaren konpentsazioa; bi kontzeptu horiek, orain arte, 2013an zerga hori ezarri zenetik, bereiz ordaintzen ziren.

Nafarroak hobekuntzatzat jotzen du sektore elektrikoaren gaineko zergengatiko konpentsazioa ekarpenaren kalkuluan sartzea, bere gain hartutako gainerako kargekin bezala.

Hala, errazago kudeatuko dira Estatuari egin beharreko ordainketak, baina, horrez gain, Nafarroak erantzukizun osoa hartuko du bere gain, zerga biltzearen ikuspuntutik.

Hidrokarburoen gaineko zerga

Bi aldeek sinatu duten akordioan, berritasun gisa sartu da zerga horren trazabilitate zehatza aplikatzea.

Horrek esan nahi du hidrokarburoen kontsumo zehatzen arabera —kuantifikagarriak dira— egingo dela konpentsazioa, ez kalkulu baten arabera. Formula horrek justizia egiten dio Nafarroari. Izan ere, orain arte, 25 milioi euro baino gehiago ordaintzen ziren urtean doiketa horrengatik; 2016tik aurrera, ordea, urtean 50 milioi baino gehiago jasoko ditu Nafarroak, frogatu baita gehiago direla Estatutik Nafarroako hornigailuetan sartzen diren hidrokarburoak Nafarroatik beste autonomia-erkidegoetara irteten direnak baino.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk adierazi du hori dela akordioak dakarren hobekuntza nagusietako bat.

Azaldu duenez, "aldaketa hori aurrerapauso handia izango da Nafarroarentzat, eta kalkulu zehatzen garrantzia uzten du agerian, foru diru-kutxek 70 milioi euro inguru aurreztuko baitituzte urtean".

Akordio berriaren beste hobekuntza batzuk

BEZagatiko doiketari dagokionez, sinplifikatu eta arrazionalizatu egin da kalkulu-metodoa, 2012tik aurrera esportaziorako ibilgailuen komertzializazio-aldaketagatik ezarri zen konpentsazioa kendu baita.

Ez du finantza-eraginik, baina hobekuntza dakar kudeaketaren ikuspuntutik eta aurreikuspenak eta kalkuluak egiteari dagokionez. Hobekuntza esanguratsu bat zerga horren kontsumo-indizea eguneratzea izan da, zeina % 1,68tik % 1,76ra pasatu baita. Halaber, zerga-doiketen gainerako indizeak ere (alkohola, garagardoa eta tabakoa) eguneratu egin dira.

BEZarekin jarraituz, akordio bat sinatu da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro-liburuak eramateko sistema aplikatzearen arloan —Informazioa Berehala Ematea (IBE) deitu zaio—:

IBEa 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean Nafarroan, eta adostu da Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Nafarroako Zerga Ogasunaren baterako plataforma elektroniko baten bidez aplikatzea eta kudeatzea IBEa Nafarroan; hala, denbora gutxiago igaroko da fakturak kontabilizatzearen eta haiek sorrarazten dituen eragiketa ekonomikoaren artean.

Mendekotasunaren arloan, adostu da urteko ekarpen likidoaren ordainketan konpentsazioagatiko deskontua eginez hartuko duela parte Nafarroak 2015-2019 bosturtekoan Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren gutxieneko babes-mailaren finantzaketan, aurreko bosturtekoan egiten zen bezala.

Egonkortasun ekonomikoa

Egungo akordioak egonkortasun ekonomikoa eta finantzarioa ematen dio Nafarroari, ekarpenak pisu handia baitu Foru Komunitatearen aurrekontu orokorretan.

Izan ere, aurrekontu osoko karga handienetan hirugarrena da ekarpena, Osasun eta Hezkuntza Departamentuei esleitutakoaren atzetik.

Zehazki, Gobernuak aurrekontu orokorretatik Nafarroako herritar bakoitzeko inbertitzen dituen 5.824 euroetatik, pertsonako 794 euro doaz ekarpenera.

Hori dela eta, funtsezkoa da ekarpenaren kalkulua errealitatearekiko ahalik eta zehatzena izatea, inola ere ahaztu gabe Estatuaren gainerakoarekiko elkartasuna.

Akordio berriarekin, 2015. eta 2016. urteen erregularizazioak 215 milioi euroko aldeko balantzea ematen dio Nafarroari; zehazki, 128,7 milioi bi urte horietan gehiegi ordaindutako ekarpenagatik, eta 74 milioi gehiegi ordaindutako doiketengatik.

Horrez gain, Estatuak 12,5 milioi emango dizkio Nafarroari energia elektrikoa sortzearen balioaren gaineko zergagatik.

Negoziazio-prozesua

2016ko apirilean ekin zitzaion hitzarmena eguneratzeko Nafarroaren eta Estatuaren arteko negoziazioari, Foru Gobernuak eskatuta ekarpenaren kalkulua ikertzeko azpibatzorde tekniko bat sortzearekin batera.

2016ko urrian, Nafarroak ikerketa xehe bat aurkeztu zion Ministerioari, non 350 programatik gora eta Estatuko Aurrekontu Orokorretako 8.000 aurrekontu-ildo aztertzen baitziren.

Negoziazioa lan horretan oinarritu da, eta 18 hilabete iraun du. Denbora horretan, 10 bilera tekniko baino gehiago egin dira, eta 15 kontaktu inguru egin dira akordioa politikoki bultzatzeko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Convenio20152019.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa