(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Ospitalean mamografiak egiteko azken generazioko aparatua eta x izpien ekipoa jarri dituzte osteguna, 2017.eko abenduak 28


Aparatu berriek teknologia digitala eta tomosintesia dituzte, eta horiek eskuratzeko 533.731 euroko inbertsioa egin behar izan da


Domínguez kontseilaria mamografiak egiteko aparatu berria bisitatzen Marisa Hermoso de Mendozarekin eta Teresa Atondorekin batera, García Orcoyen Ospitalera egindako bisitan. ( irudia handitu )

Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean, jarri berriak dituzte mamografiak egiteko azken generazioko aparatua eta x izpien aparatu berri robotizatua erradiologiako hiru geletako batean.

Fernando Domínguez Osasun kontseilaria gaur goizean izan da ekipamendu berriak jarrita dauden instalazioetan, Lizarrako Osasun Arloko kudeatzailea den Marisa Hermoso de Mendozarekin eta Ospitaleko Erradiologiako burua den Teresa Atondorekin batera.

Bi ekipoek teknologia digitala eta tomosintesia dituzte; hau da, irudi erradiologikoak hartzeko modu aurreratua, ebakidura lehenetsiaren gainean hainbat ehun-geruza ikusteko aukera ematen duena. Prestazio berri horiek irudien kalitate handiagoa eskaintzeaz gain, diagnostikorako gaitasuna hobetzen dute.

Mamografiak egiteko aparatua eskuratzeko 309.881 euroko inbertsioa egin behar izan da, eta x izpien ekipo berria 223.850 euro kostatu da. Horiei esker, 2003ko bi ekipo aldatuko dira. Bi inbertsioak ekipamendu teknologikoak berritzeko Osasun Departamentuak hartutako konpromisoen barnean sartzen dira.

Urtean 400 bat mamografia, prebentzio-programaren gehigarri

Mamografiak egiteko aparatua duela hilabete bat hasi ziren erabiltzen, eta batik bat erabiliko da Lizarrako Osasun Arloko Lehen Mailako Arretako zentroetatik eta kontsultategietatik eta "Garcia Orcoyen" Ospitaleko Ginekologia eta Kirurgia zerbitzuetatik eskatutako azterketa eta miaketa probak egiteko.

Urtero, era horretako 400 bat proba egiten dira, eta horiei gehitu behar zaizkie Bularreko Minbiziaren Nafarroako Prebentzio Programaren esparruan egiten diren prebentzio-kontrolak (5.300 proba, aurten, Allo, Viana, Los Arcos, Antzin, Mendabia, Lodosa eta San Adrián herrietan eta 4.300 proba jada aurreikusita 2018ko bigarren hiruhilekoan, Lizarran, Villatuertan eta Ameskoan).

"García Orcoyen" Ospitaleko probak orain arte mamografiak egiteko aparatu analogikoarekin egiten ziren, irudiak digitalizatuaz tarteko aparatu baten bitartez. Ekipo berriari esker, irudi digitalizatuak lortu ahal izango dira zuzenean, orain arte egindakoak baino bereizmen handiagokoak, eta tomosintesiak ahalbidetzen duen geruza ezberdineko informazioa lortzeko aurrerapena ere eskaintzen du.

Tomosintesia teknika berria da, eta aukera ematen du gainezarritako ehunen geruza ezberdinen inguruko irudiak eskuratzeko, sekuentzia eran elkarren segidako irudiak egin baitaitezke erradiazio-dosi baxuarekin. Era horretan, mamografiaren zehaztasun diagnostikoa hobetu daiteke, bereziki bular dentsoen kasuetan.

 

Erradiologia gelan jarritako x izpien aparatu berria. ( irudia handitu )

X izpien aparatu berria Lizarrako Ospitalean dauden erradiologiako hiru geletako batean instalatu da. Ekipoak dituen abantailen artean, irudiak hobeto eskuratzeaz gain, aipatzekoa da duen mobilizazio robotikoa, horren bitartez kokapen egokian jarri behar duten teknikariek errazago maneia baitezakete. Sabaitik zintzilikatuta dagoenez, instalatzeko obra txikia egin behar izan da.

Erradiologia ekipoa

Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean Erradiologian espezialistak diren bost mediku daude, eta arloko zerbitzu ezberdinen artean txandakatzen dira (mamografiak, erradiologia sinplea, azterketa gastrointestinalak, TAC eta ekografia); halaber, erradiologiako 14 teknikarik lan egiten dute (TER). TER langileak proba egiteaz arduratzen dira; Erradiologiako espezialistek, aldiz, probak aztertu eta dagozkien txostenak egiten dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa