(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Igo egin da gripearen intzidentzia, azken astean 1.134 kasu izan baitira asteartea, 2018.eko urtarrilak 2


Indize altuenak Iruñerrian erregistratu dira, baina ez dago alde nabarmenik Nafarroako gainerakoarekin


Txertoa

Txertoa gripearen aurkako tresna eraginkorra da.

Urteko azken astean, nabarmen igo dira gripe-kasuak Nafarroan, eta mila kasu berri baino gehiago diagnostikatu dira: zehazki, 1.134, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN) datuen arabera.

Zifra horien argitan, goranzko joera duen gripe-jarduera epidemikoa ikusten da, eta B motako birusaren zirkulazioa gailendu dela.

Gaixotasunaren intzidentziak gora egin du adin-talde guztietan, bereziki haurretan eta heldu gazteetan.

Une honetan, 181 kasu daude 100.000 biztanleko. Eremuka, indizerik altuena Iruñerrian erregistratu da (197 kasu), baina Nafarroako gainerako eremuekiko aldea ez da handia.

Joan den asteko 413 kasuekin, 1.547 gripe-kasu baieztatu dira.

Joan den astean, 66 kasu erregistratu ziren 100.000 biztanleko; aste honetan, berriz, 181.

Gainera, aste honetan, ospitaleratutako 21 pazientetan baieztatu da gripe-diagnostikoa; denboraldi honetan, guztira, 36.

Haietako bi ZIUra eraman behar izan ziren. Ospitaleratutako 30 pazientetan, B motako gripea baieztatu zen, eta beste seietan, A gripea (H3N2).

Kutsatzea prebenitzea eta telefono bidezko kontsulta

Kutsatzea prebenitzeko, gomendatzen da, txertoa jartzeaz gain, arnas sintomak dituztenekiko kontaktua saihestea, eta oinarrizko higiene-neurriak hartzea (doministiku egitean besoa jartzea, eskuak maiz garbitzea…); eta, hori ezin bada, gripea harrapatzeko arriskurik ez hartzea.

Infektatutako pertsonak eta haren ingurukoek maskara kirurgikoa erabiltzen badute, murriztu egin daiteke kutsatze-arriskua. Arnas infekzioaren sintomak dituztenek, ahal duten neurrian, ez dute osasun-zentroetara edo egoitzetara joan behar.

Gogorarazi behar da Osasun Departamentuak arreta-zerbitzua ematen duela 948 290 290 eta 848 42 78 88 telefono-zenbakietan osasun-zentroen ohiko ordutegitik kanpo. Zerbitzu horretan, erizain espezializatuek informazioa ematen diete herritarrei osasun-arazo ohikoenei aurre egiteko modurik onenari buruz, eta norberaren gaixotasunari edo tratamenduari buruzko zalantza ohikoenei erantzuten diete.

Paziente kroniko deskonpentsatuen segimendua egiteaz eta haiek kontrolatzeaz ere arduratzen da.

Lanegun guztietan jarduten du 14:30 eta 21:30 bitartean, eta, asteburuetan, 08:00etatik 22:00etara, 948 290 290 eta 848 42 78 88 telefono-zenbakietan, eta enfconsue@navarra.es helbide elektronikoan.

Osasun-arreta eraginkorra eta berehalakoa ematen du zerbitzuak, batez ere urte-garai zehatzetan, hala nola oraingo gripe-denboraldian, eta gastroenteritis eta antzeko gaixotasunak gertatzean, aukera ematen baitu arreta etxean bertan emateko eta arreta arazoa konpontzeko zerbitzurik egokienera bideratzeko, larrialdi-zerbitzuak ez daitezen alferrik lekualdatu eta berandu iritsi.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa