(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Europako Vanguard sarea koordinatuko du 2018ko bigarren seihilekoan asteartea, 2018.eko urtarrilak 2


EBko 20 eskualdek osatzen dute, eta goi-teknologiako politika industrialak zuzentzen ditu


Red Vanguard

Vanguard Sarea osatzen duten eskualdeak.

Nafarroako Gobernuak, Bruselan duen ordezkaritzaren bitartez, "Vanguard Sarea" koordinatuko du 2018. urteko bigarren seihilekoan.

Goi-teknologiako politika industrialetan aitzindari diren Europar Batasuneko 20 eskualdek osatzen dute sare hori. Foro horretan gorpuzten dira etorkizuneko joerak, hala nola laugarren industria-iraultza, 4.0 industria izenaz ezagutzen dena, Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (S3) helburuetako bat.

Han egonik, Foru Komunitateak gertatzen diren garapen industrialen berri izaten du, eta aldez aurretik hauteman ditzake merkatu-nitxo berriak.

Informazio horri esker, proiektu berriak jarri ahal izango dira martxan, eta teknologia berriak eskuratu ahal izango dira.

Sarea

Europa mailan elkarlanean aritzeko modu berritzaile bat da Sarea. Eskualdeko espezializazio adimendunaren printzipioei buruzko baliabideak mobilizatzeko eta lerrokatzeko aukera berriak ematen ditu, eta klusterretan oinarritutako eskualde arteko kooperazioa proposatzen du.

Haren helburua da kluster industrialen nazioarteratzea bultzatzea, bi ezaugarri hauek dituzten eremuekiko eskualde arteko sarearen eragina aprobetxatuz: EBn berrikuntzaren alde modu koordinatuan lan egiteko borondate politikoa dutenak eta mundu osora irits daitezkeen klusterren —jada identifikatu dira eskualdeko estrategian (RIS3)— nazioarteratzearekin konprometitu direnak.

Horrez gain, aipatzekoa da ekimen horrekin ezagutza eta esperientzia ematen zaizkiola Europako Batzordeari, Europako industriaren berpizkundea lortzeko duen helburua betetzeari dagokionez, zeinak fabrikazio aurreratuaren esparruan jarriko baitu arreta.

"Vanguard Sarea" edo "Vanguard Initiative" goi-mailako "Regions as motors of new growth by smart specialization" konferentzian hasi zen eratzen, Europako Parlamentuan, Europako industriaren berpizkundeari buruzko eztabaidaren testuinguru zabalagoan, eta arreta berezia jartzen du fabrikazio aurreratuaren esparruan (Advanced Manufacturing ADMA).

Europako Batzordeak "Vanguard Sare" horren barruan sar daitezkeen goi-teknologiako zortzi proiektu hautatu berri ditu, S3 estrategian eta eskualdeen arteko elkarlanean oinarrituak. Haietako bi, bioekonomiari eta itsas energia berriztagarriari buruzkoak, Nafarroak aurkeztu ditu, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin (CENER) lankidetzan.

Proiektu horietan Espainiako beste erkidego batzuek ere hartzen dute parte, hala nola Euskadik, Asturiasek eta Andaluziak, Europako beste eskualde batzuez gain.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa