(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Helduak euskalduntzeko plaza libreak eskaini ditu Hezkuntza departamentuak asteartea, 2018.eko urtarrilak 2


Zubiarte euskaltegiko ikastaroetan izen-ematea urtarrilaren 8an hasiko da


plazas libres zubiarte

Interesatuek maila ezberdinetako ikastaroetan eman dezakete izena.

Hezkuntza Departamentuak helduak euskalduntzeko Zubiarte Euskaltegi Publikoan dauden plaza libreak eskaintzen ditu. 2017-2018 ikasturteko ikastaroetan geratzen diren plaza libreetan izen-ematea urtarrilaren 8an irekiko da, Zubiarte euskaltegiaren webgunean.

Bi ikastaro eskaintzen ditu Zubiarte Euskaltegi Publikoak:

A1 maila: astean 5 orduko saioak, bi egunetan; 9:15etik 11:45era, astearte eta ostegunetan eta 17:00etik 19:30era, astelehen eta asteazkenetan.

Bestalde, plaza libreak hurrengo ikastaroetan daude:

Astean 10 ordu: B1 maila, goizez; B2, arratsaldez.

Astean 5 ordu: A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA, astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean.

Astean 4 orduko mintza praktika, B2 mailan.

Autoikaskuntza ikastaroak: A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan, astean 2 orduko saio bat mintza lantzeko Zubiarten, eta online egiteko lanak (ordenagailua erabiltzeko ohitura eskatzen da).

Kanpoko ikastaroak: A1+, A2, B1 eta B2 mailetan, hainbat zentrotan eguerdian eta arratsaldez, astelehen, astearte eta ostegunetan.

Matrikula egiteko Zubiarte Euskaltegiko web gunean: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/ edo Zubiarte Euskaltegian bertan: Zubiarte kalez, 13. 31620 Uharte.

Ikastaroen eskaintza, prezioak, eta bestelako informazioa nahi izatera, kontsultatu webgunea edo eskatu hurrengo helbide edo telefonoan: euszubia@educacion.navarra.es; 848 43 10 10.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa