(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGek gune berri bat sortu du edoskitze naturalerako eta haurdunaldia, erdiondokoa eta menopausia taldean artatzeko asteazkena, 2018.eko urtarrilak 3


Instalazio berrietan zerbitzua emango zaie Ermitagañako CASSYR-en erabiltzaileei


edoskitze

Edoskitze naturalerako eta emakumeak taldean artatzeko gune berria NOGen ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneak (NOG) edoskitze naturalerako eta emakumeak taldean artatzeko gune berri bat prestatuko du ospitale-barrutiko irakaskuntza-pabiloiaren ondoan kokatutako lokal batean. Zerbitzu berriaren helburua da Sexu eta Ugalketa Osasuna Artatzeko Ermitagañako Arreta Zentroan (CASSYR) haurdunaldiaren, erditzearen eta erditzeondokoaren inguruan egiten diren talde-saioak nahiz zentro honek klimaterioaren (menopausia) edo zoru pelbikoaren gainean ere antolatzen dituen saio espezifikoak egiteko irisgarritasuna erraztea.

Orain arte banku-erakunde batek okupatutako barrutiak 67 metro karratuko azalera erabilgarria du, eta lokal hori egokituta, jaiotzean eta amagandiko edoskitzean burutzen den arreta ezagutzera eman nahi da, Osasun Departamentuaren Gizatiartze Estrategiarekin eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak (NOZ-O) amatasuna bultzatzeko zentroen sarea sortzeko bultzaturiko plan espezifikoekin bat eginez. Egokitzeko lanak laster hasiko dira, eta urtarrilaren amaiera aldera funtzionamenduan jartzea aurreikusten da.

Gaur egun, Ermitagañako CASSYR zentroan, talde-saioak egiten dira haurdunaldiaren inguruko hezkuntzaren eta segimenduaren inguruan, astean bi egunetan, eta horietara 14 emakume haurdun eta haien bikoteak hurbiltzen dira. Saio horietan, jaio aurreko aholkuak ematen dira; hots, jaiotzaren inguruko alderdi guztien gaineko hezkuntza, haurdunaldiari eta erditzeari eta amagandiko edoskitzeari buruzko informazioa. Horrez gain, astean behin, hezkuntza puerperalaren (erditzearen ondorengo fasea) eta edoskitzearen gaineko saio espezifikoak egiten dira, eta horietara 12 emakume eta haien haurtxoak joaten dira.

Laguntza profesionala eta partekaturiko esperientziak

Talde-saioetan emaginaren laguntza profesionala izaten dute, eta emakumeak haurdunaldian artatzen ditu. Gainera, egoera berean aurkitzen diren emakumeekin bizipenak partekatzeko aukera eskaintzen dute, eta, era horretan, ikasteko esperientzia bikaina izaten dute, norberaren esperientziak laguntza profesionalarekin elkartuaz.

Espazio berrian irisgarritasun hobea izango da; halaber, arreta etengabeago eskaintzeko aukera izango da, eta jaiotzean eta edoskitzean burututako arreta ezagutzera eman ahal izango da. Helburua da bikoteak prestatzea, jaiotza prozesu natural bat bezala sustatzeko eta bultzatzeko, heziketa perinatalaren bitartez, gurasoen autokonfiantza sustatuaz haien haurtxoa zaintzeko gaitasunaren aldetik

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidearen (NOZ-O) konpromisoa, edoskitzea sustatuaz eta Jaiotzako Laguntza Gizatiartzeko UNICEFen Ekimenaren (JLGE) proiektura atxikita, Nafarroako 2014-2020ko I. Osasun Planean kokatzen da; bertan sartzen dira, baita ere, Haurren eta Nerabeen Osasuna Sustatzeko eta Prebenitzeko Estrategia eta Osasun Sistema Publikoa Gizatiartzeko Estrategia, duela gutxi aurkeztua.

Plan horietan lehenetsitako eta proposaturiko ildoen artean aurkitzen da Jaiotzako Laguntza eta Edoskitzea Gizatiartzeko Proiektua (JLGE) garatzea, ospitaleko zentroak nahiz Lehen Arretako zentroak proiektuak proposatzen dituen egiaztapen maila ezberdinetan pixkanaka sartuta. Proiektuak amagandiko edoskitzea nabarmen azpimarratzen du oinarrizko ardatza bezala.

Edoskitzeko aholkulariaren irudia sortzea

NOZ-Ok lanerako bi ildoak garatzeko baldintzak bermatu nahi ditu; hau da, familien eta haurren osasun-premiekin bat datozenak. Ildo horretan, profesionalak prestatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak egiten dira, motibazio eta konpromiso gehiago izatearren amagandiko edoskitzea sustatzeko, arlo horretan, ‘talde motorea’ sortze aldera.

Halaber, JLGE Estrategia bultzatzeko batzordea sortzea aurreikusten da, NOZ-Oren osasun-zerbitzu ezberdinekin bat eginez. Edoskitzearen gaineko diziplina anitzeko Batzordea osatuko dute amaren eta haurtxoaren zaintzan haurdunaldi-erditze-edoskitze-hazkuntza prozesu osoan esku hartzen duten talde profesional guztiek, artatzeko irizpideak adostuak izan daitezen laguntzako maila guztietan eta uniformeak izan daitezen.

Ildo berean, amagandiko edoskitzean "aholkulariaren" irudia sortzen ari dira, amentzako erreferentziazko profesional gisa, eta praktika horren laguntzako lan etengabea eta egituratua sustatzeko asmoarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa