(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017an, langabezia % 10,77 jaitsi da Nafarroan, eta azken 12 urteetako jaitsierarik handiena izan da hori asteazkena, 2018.eko urtarrilak 3


Aurreko ekitaldian, 8.898 afiliatu gehiago izan zituen Gizarte Segurantzak, eta 21.762 kontratu mugagabe egin ziren


Transcripción textual del video

Abenduaren amaieran, 35.732 langabe zeuden izena emanda Nafar Lansareren Agentzietan.

langabezia

Langabezia gehien jaisten den erkidegoetan hirugarrena da Nafarroa.

Abenduaren amaieran, 35.732 langabe zeuden izena emanda Nafar Lansareren Agentzietan.

Hala, 511 langabe gehiago daude hilabete batean, hau da, % 1,45 gehiago, baina 4.313 langabe gutxiago urtebetean (% 10,77 gutxiago).

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak datuak aurkeztu ditu, gaur goizean, prentsaurrekoan, eta oso balorazio positiboa egin du; izan ere, langabezia krisia hasi aurretik baino ere gehiago jaitsi da, Espainia osoan baino askoz gehiago jaitsi ere.

Adierazi denez, 2017an, % 10,8 jaitsi da —2015ean, % 9,7 jaitsi zen; 2016an, % 7,2; 2006an, % 5,5; eta 2007ko abenduan, berriz, % 2,5 igo zen langabezia—. Hala, langabezia gehien jaisten den erkidegoetan hirugarrena da Nafarroa.

Bestalde, abenduan langabezia igotzeari dagokionez, adierazi du ez dela berri ona, baina adierazi du, halaber, beste faktore batzuk hartu behar direla kontuan analisia egiterakoan, urteko azken hilabeteari dagozkion datuak behar bezala ebaluatzeko.

"Lehenik eta behin, argi dago urte-garaiak zerikusia izan duela —adierazi du lehendakariordeak—.

Abendua beti izaten da hilabete txarra enpleguarentzat Nafarroan. Horren arrazoietako bat da zerbitzuen sektoreak pisu txikiagoa duela Estatuaren gainerakoaren aldean, eta, ondorioz, Gabonetako kanpainak oihartzun txikiagoa izaten duela".

Hori dela eta, baieztatu du espero zitekeela urte-amaieran langabezia igotzea, baina igoera hori azken urteetakoa eta krisiaren aurreko urteetakoa baino txikiagoa izan da.

Izan ere, 2015eko abenduan, % 2,85 igo zen, eta, 2016an, % 2,90; 2006ko abenduan, % 5,2 igo zen, eta, 2007an, % 3,9. 2017an, berriz, % 1,45 igo da.

Bigarrenik, Laparra lehendakariordeak azaldu duenez, urte-amaieran, hilabetearen zati handi batean jai denean, langabezia igotzea eragiten duen arrazoi nagusia enpleguari lotutako jarduerak dira.

Kategoria horretan sartzen dira enplegu-agentzien jarduerak eta aldi baterako laneko enpresen jarduerak. Horrek zerikusia du Nafarroako ekoizpen-ehunaren banaketarekin, non sektore industrialak Estatuan baino protagonismo handiagoa baitu.

Hirugarrenik, nabarmendu du ezen, hilabetean langabeziak gora egin badu ere, langabezia jaitsi egin dela berriro gazteetan eta emakumeetan.

Albiste pozgarria da hori, kontuan izanik langabe gehienak herritar-talde horietakoak direla.

Azkenik, gogorarazi du ezen, 2013ko otsailean langabe-kopuru altuena izan zenetik (56.524 langabe), langabezia % 36,8 jaitsi dela; alegia, 20.792 langabe gutxiago daudela

(termino absolutuetan, 2009. urtearen hasieran izan zen antzeko langabezia-maila).

Bestalde, Estatuan, % 1,77 jaitsi da langabezia.

Hala ere, urte batetik bestera, langabeziak jaitsiera handiagoa izan du Nafarroan (% -10,77); Estatuan, berriz, % -7,84 jaitsi da.

Garrantzi berezia du langabeziagatiko babesaren Estatuko sistemaren estaldurak.

Aurkeztutako azken datuen arabera, Estatuko sistemak muga nabarmenak ditu. Langabeziagatiko azaroko estaldura-tasa % 48,5 da —hori da eskura dagoen azken datua—; hau da, urrikoa baino 1,3 puntu handiagoa, baina duela urtebetekoa baino 0,10 puntu txikiagoa.

Beraz, lan-esperientzia duten langabeen erdiak baino gehiagok (% 51,5) oraindik ez du estaldurarik sistema horretan.

Baina, horrez gain, langabeak kontuan hartzen baditugu, Nafarroan 19.643 langabe daude estaldurarik ez dutenak. Horregatik dira hain garrantzitsuak babes-tresna propioak, hala nola Errenta Bermatua.

Estatuan, estaldura-tasa % 57,9ra arte igo da; hau da, 9,4 puntu handiagoa da.

Izan ere, Nafarroan estaldura-tasak hamarren bat egin du behera urtebetean; Estatuan, berriz, 2,2 puntu igo da.

Gizarte Segurantzako afiliazioa, eta kontratazioa

Abenduan, 274.337 lagun daude Gizarte Segurantzara afiliatuta Nafarroan; beraz, duela urtebete baino 8.898 gehiago, eta azaroan baino 1.487 gutxiago.

Ehunekoetan adierazita, urtebetean % 3,35 igo da afiliazioa, eta, hilabetean, % 0,54 jaitsi da. Beraz, urtetik urtera, gero eta enplegu gehiago sortzen da, nahiz eta abendua hilabete bereziki txarra izan Nafarroan enplegua sortzeko.

Afiliazioaren urteko igoera hori antzekoa izan da Estatuan (% 3,42; Nafarroan, berriz, % 3,35).

Hala ere, alderdi garrantzitsu gisa, kontuan hartu behar da Nafarroan askoz langabezia gutxiago dagoela (% 10,52; Estatuan, berriz, % 16,38); hau da, aldea ia sei puntukoa da.

Ez dugu ahaztu behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilean izan zela: 243.505 afiliazio.

Beraz, urteko azken datua kontuan hartzen badugu, 28.318 afiliatu gehiago daude (% 12,7 gehiago). Izan ere, egungo afiliatu-kopurua 2006ko abendukoaren oso antzekoa da (274.677 afiliatu). Beraz, abenduan ere % 0,5 jaitsi zen, baina desberdintasun batekin: enplegua gutxixeago igo zen (% 3; gaur egun, berriz, % 3,4).

Kontratazioari

dagokionez, 2017an, lantokia Foru Komunitatean duten 371.431 kontratu erregistratu dira Nafar Lansaren; zifra hori historikoa da Nafarroako kontratazioan.
Hala, kontratu-kopurua % 3,8 igo da 2016tik (13.708 kontratu gehiago), eta % 9,6 igo da 2015etik (32.431 kontratu gehiago). Horrez gain, kontratu-mota kontuan hartuz gero, kontratu mugagabeak aldi baterakoak baino askoz gehiago igo dira 2016tik. Izan ere, 2017an, % 13,8 igo da kontratu mugagabeen kopurua 2016arekiko; aldi baterako kontratuak, berriz, % 3,3 igo dira. Hala, 2017an, 21.672 kontratu mugagabe erregistratu dira; 2016an, 19.041; eta, 2015ean, 16.738.

Abenduko kontratazio-datuei dagokienez, 25.997 kontratu erregistratu dira; alegia, azaroan baino 8.711 kontratu gutxiago (% 25,1 gutxiago). Urte batetik bestera, % 4,6 jaitsi dira kontratuak; alegia, 2016ko abenduan baino 1.264 kontratu gutxiago.

Hala ere, langabeziaren kasuan bezala, kontuan izan behar da abendua bereziki txarra izaten dela kontratazioari dagokionez ere.

Alderdi positibo gisa, urte batetik bestera, 2016ko abenduarekiko, % 4,9 igo dira kontratu mugagabeak; aldi baterako kontratuak, berriz, % 5,2 jaitsi dira.

Gainera, kontratazioaren hileko jaitsieran, kontratu mugagabeen jaitsiera aldi baterakoena baino txikixeagoa izan da (% 22,9 eta % 25,2, hurrenez hurren). Hala, aldi baterako kontratuak % 94,3 izan dira abenduan.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu-agentzien eta hileko datuen arabera, aldakuntza desberdin samarra izan da.

Egia da langabezia agentzia guztietan igo dela, baina maila desberdinean igo da. Iruñerrian, adibidez, langabezia % 0,5 baino ez da igo hilabete batean (hiriburuan dauden hiru agentzien batezbestekoa); Lodosako agentzian, berriz, % 7,5 igo da langabezia. Termino absolutuetan, 104 langabe gehiago daude hilabete batean agentzia horretan.

Gainerako agentzietan, igoera hauek izan dira:

Tuterako agentzian, % 2,1; Lizarrakoan, % 2,2; Agoizkoan, % 2,3; Altsasun, % 2,4; eta Doneztebeko eta Tafallako agentzietan, % 3,1.

Urteko aldakuntzari dagokionez, langabezia, oro har, jaitsi egin da agentzia guztietan, baina hura ere desberdin.

Hauek izan dira urteko jaitsierak:

Tuterako agentzian, % 12,4; Iruñean, % 11,3 (hiru agentzien batezbestekoa; Zabalgunea: % 11,6; Errotxapea: % 11,3; eta Yamaguchi: % 10,9); Altsasukoan, % 10,3; Agoizkoan, % 10,2; Lizarrakoan, % 9,7; Tafallako agentzian, % 8,8; Doneztebekoan, % 7,5; eta, azkenik, Lodosako agentzian, % 2. Beraz, Tuterako enplegu-agentzian jaitsi da gehien langabezia urte batetik bestera.

Bestalde, hona hemen langabeziaren ezaugarriak.

Sexuaren arabera, 20.270 langabe emakumezkoak izan dira, eta zifra hori jaitsi egin da berriro ere (kasu honetan, emakumezko 294 langabe gutxiago hilabetean, hau da, % 1,4 gutxiago), eta 14.619 langabe gizonezkoak izan dira, hau da, % 5,5 gehiago (805 langabe gehiago aurreko hilaren aldean). Beraz, langabe-kopurua igo delako bakarrik igo da langabezia hilean.

Hala ere, nahiz eta azken hilabeteetan langabezia gehiago jaitsi den emakumezkoen artean, urteko aldakuntzari erreparatzen badiogu, krisiaren urterik larrienen ondoren, non banaketa antzekoa izan baitzen —"beheranzko berdintasuna" gertatu zen—, orain, berriro ere, modu desorekatuagoan dago banatuta langabezia.

Izan ere, gizonezko langabeen kopurua % 14,2 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan, berriz, positiboa izan bada ere, % -7,9 jaitsi da. Hala, gaur egun, langabeen % 56,7 emakumezkoak dira; 2009. urtearen amaieran, berriz, % 49 ziren; beraz, gaur egun, ia hamar puntu gehiago.

Adin-taldeen arabera, langabezia jaitsi egin da hilabete batetik bestera lehenengo adin-tartean, hau da, 25 urtetik beherakoen artean; jaitsiera, beraz, % 4,3koa izan da (143 gazte langabe gutxiago).

Gainerako adin-tarteei dagokienez, aldakuntza hauek gertatu dira.

25 eta 34 urte arteko langabeen kopuruak % 1,7 egin du gora azaroarekiko (109 gehiago); 35 eta 44 urte arteko langabeen kopurua, berriz, % 3,4 igo da (294 gehiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko pertsonen langabezia % 2,8 igo da hilabete batean (235 gehiago). Azkenik, 55 urtetik gorakoen artean, 16 langabe gehiago daude (% 0,2 gehiago).

Hala, 25 urtetik beherako gazteen artean, 3.195 langabe daude (langabe guztien % 8,9); 25 eta 34 urte artekoak langabe guztien % 18,6 dira (6.639); 35 eta 44 urte artekoak langabe guztien % 25 dira (8.936); eta 45 eta 54 urte artekoak, langabe guztien % 24,2 (8.648 lagun).

Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoen artekoak langabe guztien % 23,3 dira, hau da, 8.314 lagun.

Urteko aldakuntzari dagokionez, erregistratutako langabezia, oro har, jaitsi egin da, baina maila desberdinean jaitsi da.

Gazte langabeen kopuruak (25 urtetik beherakoak) % 13,8 egin du behera (511 gutxiago); 25 eta 34 urte artekoen artean, % 14,5 jaitsi da langabezia (1.127 langabe gutxiago); eta 35 eta 44 urte arteko langabeen urteko jaitsiera % 12,9 izan da (1.327 langabe gutxiago). 45 eta 54 urte arteko langabe kopuruak, berriz, % 11,1 egin du behera urtebetean (270 gutxiago), eta 55 urtetik gorakoen artean % 3,1 jaitsi da (270 gutxiago).

Bestalde, kontuan hartzen jarraitu behar dugu krisiak eragindako arazo larrienetako bat: luzaroko langabezia.

Abenduko datuen arabera, langabe gisa erregistratutako pertsona guztietatik, % 38,1 luzaroko langabeak dira; hau da, hamarretik ia lauk urtebete edo gehiago daramate langabezian. Zehazki, 13.611 lagun dira; haietatik % 64 (8.711) 45 urtetik gorakoak dira, eta, % 38,2 55 urtetik gorakoak dira (5.195 lagun).

Bestalde, ikasketa-mailari dagokionez, hamar langabetik zazpik ez dute Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik, hau da, langabe guztien % 70,9k (25.350 lagunek).

Unibertsitate-ikasketak dituztenen langabezia-tasa, berriz, % 10 da (3.558 lagun). Unibertsitate-ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretik zazpi emakumeak direla (% 70,6).

Langabeen nazionalitatearen arabera, Nafarroako langabeen % 81,1ek Espainiako nazionalitatea du; beraz, % 18,9k atzerriko nazionalitatea du (% 12k EBtik kanpokoa eta % 6,5ek EBkoa).

Erreferentzia kuantitatibo gisa, lan egiteko adinean dauden atzerriko herritarrak, hau da, 16 eta 64 urte artekoak, % 10,6 dira Nafarroan. Beraz, langabeziak gehiago eragiten die atzerritarrei, talde horretan langabe gehiago baitago.

Azkenik, sektore ekonomikoka, hileko aldakuntza kontuan izanik, zerbitzuen sektorean igo da gehien langabezia termino absolutuetan.

Izan ere, sektore horretan, 320 lagun gehiagok galdu dute lana hilean (% 1,4). Gainerako sektoreetan, hauxe izan da hileko aldakuntza: lehen sektorean, 9 langabe gutxiago izan dira hilean (% 0,4 gehiago); industrian, % 3,5 igo da langabezia (171 langabe gehiago); eta, eraikuntzaren sektorean, % 6,9 igo da langabeen kopurua (142 gehiago). Azkenik, igoera horien ordainetan, jaitsi egin da aurretik lanik ez zuten langabeen kopurua (113 langabe gutxiago hilabete batean, hau da, % 3,6 gutxiago).

Urteko datuei dagokienez, poztekoa da langabeziak behera egin duela sektore guztietan; batik bat, eraikuntzan eta industrian.

Hauek izan dira jaitsierak: lehen sektorean, langabezia % 7,1 jaitsi da urtean (163 langabe gutxiago); industrian, % 11,9 (685 langabe gutxiago); eraikuntzan, % 21,8 (611 gutxiago); eta, zerbitzuen sektorean, % 9,9 (2.564 gutxiago).

Gaineratu behar da langabezia osoaren % 65, gutxi gorabehera, zerbitzuen sektorean dagoela (zehazki, % 65,4), eta industrian dagoen langabezia, berriz, % 14,1ekoa dela; eraikuntzakoa % 6,1ekoa da, eta, lehen sektorekoa, % 6koa.

Bestalde, langabezia % 8,8 jaitsi da aurretik lanik ez zutenen artean (290 langabe gutxiago); langabe guztietatik % 8,4 dira talde horretakoak.

Azkenik, azpisektore ekonomikoen araberako langabeziaren bilakaera aztertuz, langabeziaren hileko igoeraren arrazoi nagusi gisa nabarmendu behar dira, zerbitzuen sektorearen barruan, enpleguari lotutako jarduerak, non 592 langabe gehiago baitaude.

Hori ohikoa izaten da abenduan. Alde horretatik, kontuan izan behar da enplegu-agentzien jarduerek, aldi baterako laneko enpresen jarduerek eta giza baliabideak hornitzen dituzten beste batzuek osatzen dutela kategoria hori.

Kategoria horretatik oso urrun daude beste kategoria batzuk, hala nola eraikuntza espezializatuko jarduerak (93 langabe gehiago hilabete batean), Administrazio Publikoa (45 langabe gehiago), elikaduraren industria (45 gehiago), eraikinen eraikuntza (43 gehiago) eta ibilgailu motordunen fabrikazioa (40 langabe gehiago).

Igoera horien ordainetan, langabeziak behera egin du beste jarduera batzuetan, hala nola eraikinetako zerbitzuetan eta lorezaintza-jardueretan (47 langabe gutxiago hilabete batean), egoitzetako laguntzan (47 gutxiago), janari- eta edari-zerbitzuetan (48 gutxiago), txikizkako merkataritzan (60 gutxiago) eta osasun-jardueretan (106 gutxiago).

Langabeziaren urteko aldakuntzari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak urtean.

Hauek nabarmentzen dira:

txikizkako merkataritza (342 langabe gutxiago urtebetean); eraikuntza espezializatuko jarduerak (315 gutxiago); janari- eta edari-zerbitzuak (289 gutxiago); eraikinen eraikuntza (266 gutxiago); Administrazio Publikoa (264 gutxiago); eraikinetako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (196 gutxiago); handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak (148 gutxiago); elikaduraren industria (134 gutxiago); nekazaritza, abeltzaintza eta haiei lotutako zerbitzuak (128 gutxiago); lurreko eta hodi bidezko garraioa (108 gutxiago); enpleguari lotutako jarduerak (106 gutxiago), hezkuntza (104 gutxiago); eta kirol-, olgeta- eta entretenimendu-jarduerak (97 gutxiago).

Aldiz, langabeziak zertxobait gora egin du jarduera gutxi hauetan: bestelako manufaktura-industriak (15 langabe gehiago urtebetean), bestelako zerbitzu pertsonalak (14 gehiago), deskontaminazio-jarduerak eta hondakinak kudeatzeko bestelako zerbitzuak (7 gehiago), eta makineria eta ekipamendua konpontzea eta instalatzea (6 langabe gehiago urtebetean).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa