(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOZ-Ok indartu egin du Hartutako Kalte Zerebrala artatzeko Haurren programa osteguna, 2018.eko urtarrilak 4


60 bat adingaberen eskura izango da zirkuitu berria; bertan, psikologo kliniko berri bat dago, eta osasun, hezkuntza eta gizarte mailako baliabideak hobeto koordinatzen dira


Kalte Zerebrala

Ezkerretik eskuinera: María Zandio, María Latasa, Izaskun Basterra, María Eugenia Yoldi, Manuel Montesino eta Maite Lizarraga ( irudia handitu )

Programa berria diziplina anitzeko lanean eta abordatze terapeutiko osoan oinarritzen da. Profesional berrien balorazioak biltzeaz gain, haien artean komunikatzeko espazioa sortzen du, gaixo-talde horien arretaren onurarako. Modu horretan, sail ezberdinetako profesionalek (Neuropediatria, Errehabilitazioa, Psikologia Klinikoa/Psikiatria, Fisioterapia eta Gizarte Lana) ikuspegi biopsikosozialetik eta era koordinatuan egingo dute lan, hartutako kalte zerebrala duten haurrei nahiz haien familiei osasun-arreta eskaintzeko. 

 

HKZrako Haurren Programa espezifikoari esker, arlo horretan azken aurrerapenak sartu ahal izango dira, eta errehabilitazio-prozesuen garapena indartuko du kaltetutako haurraren osotasunaren, familiaren eta haren esparru komunitarioaren inguruan. Helburua da gaixoak ahalik eta gaitasun funtzional handiena berreskuratzea.

Errehabilitazio helburuak ezartzeko eta lortzeko, programan diziplina arteko koordinazioa jasotzen da osasun-mailako profesional ezberdinen artean, eta horri Hezkuntza eta Giza Eskubideetako Departamentuen mendeko erakundeetatik esku hartzen duten beste agente terapeutiko batzuekin batera egingo den lana eta komunikazioa gehitu behar zaizkio. Erakunde horien artean aipatzekoak dira Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa (NHBBZ) edo 0-3 urte arteko haurrentzako Arreta Goiztiarreko zerbitzuak. Modu horretan, gaixo horien eskura dauden baliabideen integrazioa indartzen da.

Etengabeko segimendua 16 urtera bitarte

Esku-hartze goiztiarra ez ezik, haur horien epe luzerako segimendua ere indartzen da. Era horretan, arreta hasiko da kaltearen fase zorrotzean, gaixoak oraindik ospitaleratuta aurkitzen direnean, eta 16 urtera arte luzatu ahal izango da; beraz, etapa horretan laguntzaren jarraipena bermatuko da, hartutako kalte zerebrala duten pertsona helduentzako dauden baliabideetara jo aurretiko etapan

Programa sortzeko, egungo ebidentzia zientifikoan oinarritu dira, eta programaren helburua da gaixo bakoitzaren behar espezifikoetara eta aurkitzen den bilakaera-unera ahalik eta gehien egokitzea. Tratamendu-planak banan-banakoak izango dira, eta haur bakoitzaren eta haren familiaren premietara egokituko dira.

Egindako indartze-programa Osasun Departamentuak arlo horretan arreta hobetzeko egindako apustuaren emaitza da, 48/2015 Foru Aginduan jasoa; horren bitartez, Haurrek Hartutako Kalte Zerebralean Aditua den Batzordea sortu zen, eta Nafarroako biztanleria horren arreta-egoera ebaluatzeko lehen lana egin zuen, hobetzeko ildoak ezartzearekin batera.

Lana NOGeko HHKZko Osasun Batzordeak gauzatu du. Batzordea honako hauek osatzen dute: Manuel Montesino Semper, Anbulategi Prozesuetako eta Diagnostikoko NOGeko Laguntza zuzendariordea; María Eugenia Yoldi Petri, Neuropediatria arloko fakultatibo espezialista; María Zandio Zorrilla, NOGeko Psikiatria Zerbitzuko Programa Berezien ataleko burua; Maite Lizarraga López, Errehabilitazio arloko fakultatibo espezialista; María Latasa Lasa fisioterapeuta; eta Izaskun Basterra Jiménez psikologo klinikoa. Batzordea 2017ko lehen hiruhilekoan hasi zen lanean, eta HHKZ artatzeko programa berria garatzeko lanerako kronograma ezarri zuen, Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuen Departamentuekin batera.

Segimendua giltzarria da haurtzaroan

HHKZ jaio ondoren garunean jasandako kaltea da, eta jasaten duenaren osasunaren eta bizi-kalitatearen galera eragiten du. Arrazoi garrantzitsuenak traumatismo kraneoenzefalikoak (TK) eta istripu zerebrobaskularrak (IZB) dira, baina tumoreak, garuneko infekzioak, anoxiak bezalako beste lesioak ere hori sortzeko gai dira. Kontuan hartuta garuna dela giza organismoaren bizi-funtzio guztiak kontrolatzen dituen organoa, garunean sortzen diren lesioek eragina izan dezakete organismoaren edozein funtziotan, aztarna fisiko, psikiko edo sentsorial eran.

Haurtzaroan, gainera, aintzat hartu behar da garuna garapenaren etaparik erabakigarrienean aurkitzen dela; hori dela-eta, HHKZren zenbait seinale lesioaren ondoren agertu ahal izango dira, haurtzaroan eta nerabezaroan, garapen neuronalean zehar garuneko eremuak aktibatzen doazenean. Horrek konplexutasun diagnostikoa areagotzen du, eta segimendu luzeagoa egitea eskatzen du, arazoaren tamaina handiari aurre egin ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa