(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Legealdi honetan, 4.195 lagun gehiago daude Nafarroan mendekotasunagatiko prestazioak edo mendekoei arreta emateko zerbitzuak jasotzen dituztenak osteguna, 2018.eko urtarrilak 4


Eskubide Sozialetako Sailak adinekoentzako eguneko zentroetako tarifak % 32 murriztea onartu du


Transcripción textual del video

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak adinekoentzako eguneko zentroetako tarifak murriztea onartu du. Hala, hileko tarifa 463,98 eurotik 315,5 eurora pasatuko da (% 32 gutxiago), eta horrek 244 plaza publiko edo itunpekori eragiten die. Halaber, egun erdiko tarifa bat sortu da, hilean 160 eurokoa, eta mendekotasuna dutenek zerbitzu hori gehiago eta malgutasun handiagoz erabil dezaten du helburu. Neurri horiekin, sustatu egin nahi da zerbitzu hori, zeinak aukera ematen baitie mendekotasuna duten adinekoei ahal duten eta nahi duten denbora gehien beren etxean igarotzeko.

mendekotasunaren balantzea

Eguneko zentroko hileko tarifa 315,5 €-an finkatu da.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak adinekoentzako eguneko zentroetako tarifak murriztea onartu du. Hala, hileko tarifa 463,98 eurotik 315,5 eurora pasatuko da (% 32 gutxiago), eta horrek 244 plaza publiko edo itunpekori eragiten die.

Halaber, egun erdiko tarifa bat sortu da, hilean 160 eurokoa, eta mendekotasuna dutenek zerbitzu hori gehiago eta malgutasun handiagoz erabil dezaten du helburu. Neurri horiekin, sustatu egin nahi da zerbitzu hori, zeinak aukera ematen baitie mendekotasuna duten adinekoei ahal duten eta nahi duten denbora gehien beren etxean igarotzeko.

Eskubide Sozialetako Departamentua mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroen zerbitzua bultzatzen ari da legealdi honetan.

Gaur egun, bikoiztu egin dira plaza publikoak, itunpekoak edo zerbitzuari lotutako prestazioak dituztenak. Izan ere, 2015eko maiatzean, 140 plaza zeuden, eta, gaur egun, 244 plaza; horietatik 120 itunpeko plazak dira, 20 publikoak dira El Vergel eguneko zentroan, 57 eguneko zentroaren zerbitzuari lotutako prestazioen bidezkoak dira, eta 47 egunez egoteko zerbitzuari lotutako prestazioen bidezkoak dira. Zerbitzu batera joateko laguntza ekonomiko horiek ematen dira plaza publikorik edo itunpekorik ez dagoenean libre.

Gaur goizean emandako prentsaurrekoan, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziako zuzendari Inés Francések 2017. urtearen amaierako datu nagusiak ere eman dituzte, mendekoei arreta emateari dagokionez.

Legealdi honetan, % 45,3 igo da mendekotasuna dutenen eta zerbitzu eta/edo prestazioren bat jasotzen dutenen kopurua.

2015eko uztailean, mendekotasuna aitortua zuten 13.221 lagunetatik 9.258k jasotzen zituzten prestazioak edo zerbitzuak; gaur egun, berriz, mendekotasuna aitortua duten 15.261 lagunetatik 13.453ri ematen zaie arreta. Azken urtean, zifra garbietan, 950 lagun gehiago egin dira aktibo mendekotasunaren sisteman, hau da, % 6,5 gehiago. 2017. urte honetan bertan, 7.738 balorazio egin dira, eta beste 3.812 lagun sartu dira sisteman.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak nabarmendu du, batetik, mendekotasuna duten pertsona gehiagori ematen zaiela arreta, eta, bestetik, ia desagertu egin direla itxarote-zerrendak.

"Mendekotasuna aitortua duten 15.261 lagunetatik, % 2,5 bakarrik daude, urte-amaieran, dagokien prestazioa edo zerbitzua jaso zain ezarritako lege-epeaz harago (381 lagun). Esan dezakegu funtzionatu duela itxarote-zerrenden aurkako txoke-planak, eta, prozedura laburtu bat martxan jartzeari eta balorazioak egiten dituzten langileen ahaleginari esker, gaur egun, amaitzear daude itxarote-zerrendak".

Arreta eman zaien pertsona guztien % 40k zerbitzuren bat jasotzen du, izan egoitza-zerbitzua, etxeko arreta-zerbitzua edo bestelako zerbitzuak, eta gainerako % 60ak laguntza ekonomikoak jasotzen ditu.

Zerbitzuei dagokienez, nabarmentzekoa da 4.964 lagun artatu direla 2017. urtean egoitza zerbitzuetan, 492 lagun artatu direla eguneko arreta emateko zerbitzuetan (244 eguneko zentroetan), mendekotasuna duten 1.338 lagunek jasotzen dutela etxeko arreta-zerbitzua, eta mendekotasuna duten 600 adin txikikok jasotzen dutela arreta goiztiarra.

Azken bi urteetan, urtean 344 lagun gehiago artatu dira egoitza-zentroetan, eta 135 adin txikiko gehiagori eman zaie arreta goiztiarra.

Horrez gain, legealdi honetan zenbait laguntza-bateragarritasun onartzeari esker, 532 lagunek jasotzen dute laguntza edo zerbitzu bat baino gehiago.

Zehazki, bateragarritasun hauek onartu dira legealdi honetan: Etxeko Arreta Zerbitzuaren eta Eguneko Zentroaren artekoa, laguntzaile pertsonalaren eta egoitza-zerbitzuaren artekoa, eta familiako zaintzetarako laguntza ekonomikoaren eta 18 urtetik beherakoei arreta goiztiarra ematearen edo haiek eskolaratzearen artekoa.

2018rako ekintzak

2018rako, zenbait erronka hartu ditu Eskubide Sozialetako Departamentuak.

Aipatzekoa da jada ekin zaiola Gizarte Zerbitzuen Zorroa berrikusteari, mendekotasuna dutenentzako prestazioak eta zerbitzuak zabaltzeko asmoz. Gainera, zorro-aldaketa horren bidez, laguntza-sistema berrorientatzea bultzatuko da, eta lehentasuna emango zaio pertsonak etxean geratzeari, bi neurri bultzatuz: batetik, zaintzaileei segimendua egiteko eta laguntzeko zerbitzu tekniko bat eta zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntza ekonomiko bat uztartuko dituen zerbitzu-modalitate berri bat —espero da, harekin, 3.400 lagun artatu ahal izango direla erabat garatuta dagoenean—, eta, bestetik, norbere autonomia sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatzea.

Horrez gain, aurreikusten da erabiltzaileek zerbitzuen finantzaketan egiten duten ekarpen ekonomikoa arautuko duen arau berri bat bultzatuko dela 2018an, zerbitzu horiek kostu txikiagoa izan dezaten pertsona horientzat.

Azkenik, nabarmendu du zerbitzu hauek martxan jartzea aurreikusten dela:

desgaitasun intelektuala dutenentzako eguneko zentroa, okupazio-zentroetan plaza-kopurua areagotzea desgaitasun intelektuala dutenentzat, eta tutoretzapeko eta/edo zaintzapeko pisuetan plaza-kopurua areagotzea buruko gaixotasuna dutenentzat.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa