(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
astelehena, 2018.eko urtarrilak 8


Tailer bat, bi bisita, hiru erakusketa, hiru kontzertu, lau zine-proiekzio, egoitza artistiko bat eta antzerki-ikuskizun bat hartuko ditu


“Decir, callar. Trazo y agujero”, Huarte zentroaren ilustrazio laborategiaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu urtarrilaren 8tik 14ra bitarteko asterako:

“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren inguruko jarduerek jarraituko dute aste honetan ere. Batetik, topaketa bat egingo da Maite Garbayo komisarioarekin Nafarroako Museoan, asteazkenean, eta, bestetik, Nafarroako Museoak biltzen dituen lanak bisitatuko dira igandean, 12:30ean. Huarte Zentroak “Esan, isildu. Trazua eta zuloa” ilustrazio-laborategia hartuko du larunbatean, 11:15ean, bai eta “Gorputz airisak” egoitza artistikoa larunbatean eta igandean, Irato Gorostidi artistaren eskutik, HABITACIÓN programaren barruan.

Antzerkia “Martin Zalakain” lanaren eskutik iritsiko da aste honetan Baluartera, larunbatean, 20:00etan; euskaraz izango da, eta Juan Antonio Urbeltzek egin du koreografia. Zineari dagokionez, Nafarroako Filmotekak film hauek proiektatuko ditu: “De entre los muertos (Vertigo)”, asteartean; “Con la muerte en los talones”, asteazkenean; “Perurena”, ostegunean; eta “La novia de Frankenstein”, ostiralean. Musikak hiru hitzordu ditu Baluarten: Gustavo Díaz-Jerez piano-jotzailea, asteartean, Espainiako Orkestra Nazional Gaztea, asteazkenean, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, ostegun eta ostiralean.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa