(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak Belaguako neguko mantentze-taldea eta Burgiko zeharkaldiaren berrikuntza bisitatu ditu astelehena, 2018.eko urtarrilak 8


Erronkariko herrian abenduan amaitu zituzten obrak, sei hilabetez aritu ondoren, eta 1,5 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da


Ayerdi lehendakariordea Belaguan, Herri Lanetako zuzendari nagusia den Ignacio Nagoreren azalpenak jasotzen. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariordea, Manu Ayerdi, astelehen honetan izan da Belaguako Portuko neguko mantentze-taldea nahiz Burgiko saihesbidearen berrikuntza bisitatzen, azken horretako lanak duela gutxi amaitu dira eta.

Neguan eta betiere portuaren kotan galtzadan elur-prezipitazioa izanez gero, taldean enkargatua eta atxikitako baliabide mekanikoen koordinatzailea daude, taldeen lana kudeatzeko eta portuari buruzko informazioaren eta egoeraren berri emateko denbora errealean, Errepideen Kontserbaziorako Iruñean dagoen Kontrol Zentroari (Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia).

Baliabide materialei dagokienez, Belaguako portua garbitzeko atxikitako baliabide mekaniko arruntak daude, 7:00etatik 19:00etara ezarritako laneko ordutegi arruntean, asteko egun guztietan neguko garaian (azarotik apirilera): txasis zorrotzeko fresatzeko bi turbo makina, 580 cv potentziakoak; elurra kentzeko bi makina, 350 cv potentziakoak, 2 eta 3 ardatzekoak, hurrenez hurren, ziri eraisgarriekin eta 4 metroko xaflarekin ekipatuak; eta urgarri solidoko espartziadore elektronikoak, 6 metro kubikoko edukierakoak.

Egoera zehatzetan laguntzeko baliabide osagarri mekanikoak ere badira; hala nola, aurreko pala kargatzaileak eta atzerako hondeamakina birakariak, pneumatikodunak, horiek guztiak kateekin ekipatuta, galtzadan egon daitezkeen elur-jauziak eta elur-zuloak jasotzeko. Horrez gain, Errepideen Kontserbaziorako Zentroak 100 eta 60 tonako bi gatz-silo ditu portuan bertan eta Erronkariko hurbileko herrian nabe bat solteko gatza jasotzeko, 500 tonarentzako edukierarekin. Gatza jasotzen den nabearen ondoko nabea elurra kentzeko bi makinaren gaueko basea izaten da.

Belaguako Portuak gehienez 1.780 metroko altitudea du eta 14,5 km-ko luzera. Batez besteko malda %5ekoa da eta gehienekoa %9koa.

Gobernuak garrantzi handia ematen dio Belaguako Portuari; izan ere, alde batetik, Nafarroa eta Frantzia urte osoan (neguko denboraldia barne) komunikatzen dituen mugaz haraindiko errepide gutxienetariko bat da, Foru Komunitateko ipar-ekialdeko piriniotar zonan aurkitzen dena, gainerako bideak moztu egiten baitira udaberrira arte, galtzadan elurra pilatzeagatik.

Eta, bestetik, bi eski-geltokira iristeko komunikazio-bidea da: bata, Foru Komunitatean, eski nordikokoa (El Ferial), eta bestea, eski alpetarrekoa, portuaren iparraldean, frantziar lurraldean, Pierre-Saint-Martin eski-geltokia Aretteko udal-mugartean; hori dela-eta, garrantzi handia du turismo eta aisi industriarako, Erronkariko Ibar osoko kirolarekin eta ingurumenarekin lotuta.

Neguan, kontrako baldintza meteorologikoetan ere, Belaguako portua irekitzeko, etengabeko koordinazioa eta komunikazioa behar-beharrezkoak dira denbora errealean bi administrazioren artean: Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako Departamentua, bi aldeetan elurra kentzeko baliabide mekanikoen lana koordinatzearren.

NA-137an zirkulazioaren bideragarritasuna zaintzeko, Belaguako Portuan, Gobernuak urtean milioi erdi eurotik gora jartzen ditu.


Burgiko zeharkaldia. ( irudia handitu )

Orobat, NA-124 eta NA-137 errepideen arteko bidegurutzea aldatu da, biribilgune itxi bilakatuaz, eta Bidankozeko errepidearekiko bidegurutzea (NA-2130), Bidankoze-Erronkari alderako ezkerreko bira kenduta. Horrez gain, Burgiko herrirako sarreretan, hegoaldean zein iparraldean (Industria Poligonorako sarrerara arte), aglomeratu bide-zorua indartu eta egokitu da. Halaber, zeharkaldiko honako hauek hobetu dira: seinaleztapen horizontala, bertikala, balizamendua, kartelak eta argiak.

Poligonora bisita

Aldi berean, eta zeharkaldiko lanak aprobetxatuaz, kolektore hustubide hermetiko berria egin da Burgin, Erronkariko Ibarreko Poligonotik datorrena, eta hori bisitatzera ere joan da lehendakariordea. Poligono hori zeharkaldiko galtzadatik igarotzen da, sareko hoditeriari edo harguneri lotu gabe, eta araztegiraino dagoen irteerako hustubidearekin konektatzen da, behin herria zeharkatuta. Lanak Nasuvinsak (Burgiko Industria Poligonoaren Kudeatzailea – 67.915,41 euro) finantzatu ditu, eta herriak zuen usain-arazoa konpondu da. Obra horiei esker, poligonoa ere hobetu denez, zerbitzu hobea eskaini ahal zaie Erronkariko Ibarreko Poligonoan ezartzeko interesa duten enpresei. Ez da ahaztu behar, lurzorua egoteaz gain, Poligonoan dagoela Erronkari Ibarreko Burgiko Erabilera Anitzeko Zentroa, bertan dauden enpresentzako espazio eta zerbitzu komunekin edota zonako enpresa guztien eskura dauden espazioekin, prestakuntza eta hedapen jarduerak garatzeko. Erabilera Anitzeko Zentroko espazio libreak erabiltzeko interesa duten enpresa guztiak harremanetan jar daitezke Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. (NASUVINSA) enpresa publikoarekin.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa