(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Buztintxuri, Uharte eta Burlatako ikasleek gela berriak estreinatu dituzte Gabonetako opor ostean asteartea, 2018.eko urtarrilak 9


Hezkuntza departamentuak 7 milioi pasatxo inbertitu ditu Buztintxuri Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan, Burlatako lanbide heziketa zentro integratuan eta Uharteko Institutuan


Nuevas aulas educacion

Uharteko institutuko automoziorako nabe berria eraikitzeko lanak. ( irudia handitu )

Buztintxuri ikastetxe publikoak gaur bertan hartu ditu eraikin berrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak. Buztintxuri ikastetxearen eraikin berriak 4.268,92 metro koadro ditu eta 27 gela har ditzake.

Lanak egiteko kontratua zuen enpresak lanak bertan behera utzi ondoren, Erriberri enpresak hartu zuen bere gain eraikin berria amaitzeko ardura eta Hezkuntza departamentuak aurreratu bezala, bete egin da Gabonetako oporraldiaren ondoren gelak erabilgarri izateko konpromisoa. Lanen aurrekontua 3.989.246,14 eurokoa izan da.

Guraso Elkarteak urtarrilaren 26rako antolatu du ate irekien eguna eta Hezkuntza kontseilari Maria Solana han izango da.

Lanbide Heziketako azpiegitura berriak

Era berean, Uharteko Institutuko eta Burlatako Lanbide Heziketako zentroek ere azpiegitura berriak estreinatu dituzte urte berriarekin. Uharteko institutuan 900 metro koadroko automoziorako nabe berri bat eraiki da eta bigarren solairuan, 700 metro koadroko birmoldaketa egin du Hezkuntza departamentuak. Aurrekontua 1.129.086 eurokoa izan da.

Bestetik, Burlatako ikastetxean azpiegitura berritzeko eta zabaltzeko lanak burutu dira. Sukaldeak zeuden eraikina bota eta 1485 metro koadroko berri bat eraiki da, sukalde berriekin, aldagelekin eta estetika gelekin. Aurrekontua 1.930.432 eurokoa izan da.

Lanbide heziketako bi zentroetan egindako lanek azkeneko urtetan bi ikastetxeetan zeuden azpiegitura arazoak konpontzera datoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa