(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gripearen 1.907 kasu berri izan dira Nafarroan urtarrilaren 1 eta 7 artean asteartea, 2018.eko urtarrilak 9


Intzidentzia, 305 kasu 100.000 biztanleko, batik bat helduengan areagotu da


Urtarrilaren lehen astean, gripearen 1.907 kasu berri izan dira guztira Nafarroan. Gripeak intentsitate ertaina du eta goranzko joera, B birusa nagusi delarik (%91). Gainera, gripea berretsi dute azken astean ospitalean dauden 73 gaixorengan, 55 B gripearekin, 14 A gripearekin (H3N2), 3 A gripearekin (H1N1) eta azpimultzoan sartzeko dagoen kasu bat.

Azken asteko intzidentzia 100.00 biztanleko 305 kasukoa izan da, eta batez ere helduen kasuan areagotu da. Eremu geografikoei dagokienez, tasak zerbait altuagoak dira Iruñako eremuetan (319 100.000 biztanleko) eta Tuteran (305) Lizarran baino (218).

Halaber, arnas birus sintzitialaren zirkulazioak berriro gora egin du, birus horren infekzioaren 26 kasu berretsi baitira, aztertutakoen %42. Kasu horietako gehienak 2 urtetik beherakoak dira, bronkiolitisa dutenak eta ospitalean zaindu behar direnak.

Telefono bidezko arreta 948 290 290 zenbakian

Osasun Departamentuak gogoratu nahi du gripe-prozesuaren aurrean garrantzitsuena norberak bere burua zaintzea dela. Zalantzak izanez gero, herritarrek laguntza eska dezakete Osasun Aholkuaren Erizaintza Zerbitzuan, online bidez (consejosalud@navarra.es) edo 948 290 290 - 848 42 78 88 telefonoetara deituta. Bertan, erizain espezializatuek informazioa ematen diete herritarrei osasun-arazoen aurrean ahalik eta egokien jokatzeko moduaren inguruan edo gaixotasunari edo tratamenduari buruzko zalantza ohikoenen gaineko erantzunak ematen dituzte. Asteko lanegun guztietan lan egiten dute 14:30etik 21:30era bitartean, eta asteburuetan, 8:00etatik 22:00etara bitartean.

Era berean, konplikazioak egotean edo pertsona ahulen kasuan, ohiko Osasun Zentrora joatea gomendatzen da. Hurrengo laguntza-maila Ospitalez kanpoko Larrialdiak dira, eta, azkenik, kasu larrienetarako Ospitaleko Larrialdiak daude.

Gripea

Urte-sasoiko gripea eritasun biriko infekziosoa da, airez transmititzen dena, neguan agertzen da, bat-batean hasten da, eta egun batetik hiru egunetara inkubatzen da. Sukar altua izaten da, eta egoera orokorra kaltetzen du. Gripeak buruko mina eta mialgiak (muskuluetako minak) eragin ditzake, sudurreko kongestioa eta eztarriko narritadura. Gripea normalean aztarnarik gabe sendatzen da, baina larriak izan daitezkeen konplikazioak sor ditzake adineko jendearengan edo zenbait gaixotasunak dituzten jendearengan.

Hori dela-eta, osasun-zentrora joatea gomendatzen da pertsona ahulagoei eragiten badie; hots, 2 urtetik beherakoak, haurdun daudenak, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak edo agureak. Kontuan izan behar da arnasa hartzeko zailtasuna gehitzen den edo espektorazioa berdexka edo odoltsua den, sukarra 4 egun baino gehiagotan duen, 39 gradu baino altuagoa den edo sukarrik gabe egonda 24 ordura berriro agertzen den, belarrietako mina edo zorne-jariorik, rasha edo gorako iraunkorrak dauden.

Gripea kutsatzea saihesteko, NOPLOIk bere web orrialdean zenbait gomendio eskaintzen ditu; hala nola, eskuak xaboiarekin eta urarekin garbitzea maiz-maiz, ahoa behin erabiltzeko musuzapiarekin estaltzea eztula edo doministiku egitean, ukondoaren barnealdearekin edo eskugainarekin; jende asko dagoen lekuetara ez joatea, besteak beste, ez kutsatzeko. Horrez gain, gaixotasunaren alderdi ezberdinei buruzko informazioa eskaintzen du (sintomak, tratamendua, e.a.), gripearen eta hotzeriaren sintomak norberak ebaluatzeko galdetegi bat eskaintzearekin batera, erantzunen arabera egin behar denaren inguruko gomendio eta guzti. Nabarmendu behar da, birus batek eragiten duenez, antibiotikoak ez direla gomendatzen, eta soilik sintomak arintzen dituzten botikekin tratatzen dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa