(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialak ia 3 milioi euro jarriko ditu 2018an pertsona okupatuen lanbide-heziketarako asteazkena, 2018.eko urtarrilak 10


Ikastaroak antolatzeko laguntzen deialdian eskaera egiteko epea urtarrilaren 25ean amaitzen da, eta, bertan, ezgaitasuna duten pertsonentzako programazio espezifikoa ere bada


Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZ) aurten 2.900.000 euro jarriko ditu batik bat jadanik enplegua duten pertsonei zuzendutako lanbide-heziketako ikastaroak antolatzen dituzten erakundeei diru-laguntza emateko. Edonola ere, trebakuntza hobetzeko aukera izango dute prestakuntza-programetan parte hartzen duten langabeek. Prestakuntza emateko interesatuta dauden erakundeek eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 25ean amaitzen da.

Diru-laguntza hainbat lerrotan egituratzen da; esate baterako, nabarmentzekoak dira prestakuntzako zeharkako programak, diru-laguntzaren partidarik handiena jasoko dutenak, zehazki 2.550.000 euro. Halaber, gizarte-ekonomiako enpresetako bazkide eta langileentzako zeharkako programak finantzatuko dira 100.000 eurorekin; autonomoentzako zeharkako programek, berriz, 200.000 euroko diru-laguntza izango dute. 2018ko Deialdian berrikuntza bat nabarmendu behar da; alegia, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten langileentzako programa espezifikoa finantzatuko da, eta horretarako 50.000 euro jarriko dira.

Programa Enplegu eta Lan Gaietarako Arloko Biltzarretik datozen funtsekin ordainduta dago.

Prestakuntza-prozedura Eskubide Sozialetako Departamentuak diseinatutako politikan kokatzen da, eta horren helburua da jada lanean ari diren pertsonen nahiz jarduera profesionala autonomo gisa garatzen dutenen prestakuntza bultzatzea.

Era berean, prestakuntza-programetan parte hartzen duten langabeei laguntzak eta bekak ematea jasotzen da, eta eskainitako plazen %40ra bitarte eskuratzeko aukera izango dute.

Dagoeneko NAOn argitaratuta dagoen Deialdian azpimarra daitekeen beste alderdi bat da prestakuntza-jarduerak profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratu behar direla edo Espezialitateen Katalogoko prestakuntzako espezialitateetakoak izan behar dutela.

Ikastaro bakoitzean gehienez 30 lagun hartuko dira edo 25 Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko bada.

Deialdian zehazten da erakundeen proposamenak baloratzerakoan, kontuan hartuko direla prestakuntza-ekintzak bat etortzea Nafarroako Espezializazio Adimentsuko Estrategiarekin. Horren barnean, balio erantsi altuko jarduerak identifikatu dira. Halaber, deialdiaren xedeetariko bat da bertaratutakoen trebetasun profesionala, eta, ondorioz, enpresen lehiakortasuna hobetzea funtsezko lehentasun ekonomikoetan. Horrez gain, aitzat hartuko dira aurrean aipaturiko pertsonen taldeak izatea, ikastaroek profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko aukera ematea, prestakuntza emango duen erakundeak duen esperientzia eta aurreko urtean emandako diru-laguntzaren gauzatze-maila.

Diru-laguntzak lortu ahal izango dituzte Nafarroako Foru Komunitatean enplegurako lanbide-heziketa emateko dagokion erregistroan izena emanda edo ziurtatuta dauden erakunde publiko nahiz pribatuek, Lanbide Heziketako Zentro Integratuak, titulartasun pribatukoak, barne.

Diru-laguntzak emateko prozeduraren emaitzak honako web orrialde hauetan argitaratuko dira: www.empleo.navarra.es

 edo www.formaccion.info .

Ekintza bakoitzeko eman beharreko laguntzen zenbatekoa moduluen sistema bidez emango da; hau da, gehieneko prezioa izango du ikastaroaren familia profesionalaren eta prestakuntza-mailaren arabera: ikastaro motaren eta mailaren araberako prezioa, parte-hartzaile bakoitzeko eta orduko, 5,60 eta 8,97 euro artekoa izango da. Prozedurak administratiboki deialdia sinplifikatzen du, eta lanak aurrezten dizkie erakunde interesatuei nahiz NL-NEZi.

Orobat, prestakuntza Iruñako zonan pilatzea saihesteko neurriak jasotzen dira, Foru Komunitateko gainerako enplegu-agentzien eremuetan ere antola daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa