(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak Zangozako Smurfit Kappa enpresako instalazioak bisitatu ditu asteazkena, 2018.eko urtarrilak 10


240 pertsonari ematen die lana fabrikak eta 50 milioi baino gehiago inbertitu ditu azken hamar urteetan prozesuak eta ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko.


Ayerdi lehendakariordea zentroan, enpresako arduradunekin.

Ayerdi lehendakariordea zentroan, enpresako arduradunekin. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariordea eta Garapen Ekonomikorako kontseilaria den Manu Ayerdik Smurfit Kappa Taldeak Zangozan duen paper-produkzio fabrika bisitatu du, non 240 pertsonatik gora ari den lanean eta non 50 milioi baino gehiago inbertitu diren instalazioak eta ekoizpen-prozesuak hobetzeko, jasangarriago eginez.

Ayerdirekin batera izan dira Ángel Navallas Zangozako alkatea, Rafael Sarrionandia Espainiako Smurfit Kappa Taldeko espezialitateen zuzendari nagusia eta Pedro Mendarozketa fabrikako zuzendari nagusia. Paperaren eta paper-orearen fabrikaziora zuzentzen da fabrika, eta bai ere erabili gabeko zuntzen bitartez lortzen den MG paper marroiaren ekoizpen eta komertzializaziora.

240 langile baino gehiago dago egun Zangozako fabrikan eta tokiko hainbat hornitzaileri ematen dio lana.

80 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen Zangozako Smurfit Kappa enpresak 2017an; 2018an zehar kopurua handiagotzen jarraitzeko asmoa dago, merkatuaren joera ona dela bide eta ekoizpen-efizientzian egindako hobekuntzak direla eta. Fabrika, egun, errendimendu osoan ari da lanean.

Smurfit Kappa Taldeak beste fabrika bat ere badu Nafarroan, Kordobilan hain zuzen; bertan, industria- eta elikadura-sektoreetarako kartoi ondulatuzko enbalajeak produzitzen dira. Gainera, Aoiz-Hexacomb fabrika ere badago, industriarako erresistentzia handiko kartoizko enbalajeak ekoiztera bideratua.


Interior de las instalaciones de Smurfit Kappa.

Smurfit Kappa-ko instalazioak ( irudia handitu )

Ardatzak: berrikuntza eta ingurumena

Lehendakariordeak arretaz entzun ditu fabrikako zuzendari nagusi den Pedro Mendarozketak emandako azalpenak. Estrategiaren eta fabrikako jarduera eta gaitasunen inguruko aurkezpena egin du zuzendari nagusiak, industria-, ingurumen- eta berrikuntza-proiektu nagusiak nabarmenduz.

Ekoizpen-prozesuari jarraiki burutu da bisita, egurrezko parkean hasita; egur hori fabrikak berak kudeatzen dituen plantazioetatik lortu da. Erabili gabeko paper-orea ekoizteko erabiltzen den egurraren %100a Zaintza Katean (FSC) dago ziurtatua, ingurumen-jasangarritasuna eta -zaintza bermatuz. Pinuarena da erabiltzen den egur-mota, Euskadiko, Nafarroako eta Aragoiko baso-plantazioetan propio helburu horretarako lantzen dena. Erabili gabeko paper-orea ekoizteko erabiltzen diren egosketa- eta garbiketa-galdaren kontrolerako geletan jarraitu zaio bisitari, eta biomasako galdara bisitatu da gero, non, pinuaren enborraren azal soberakinak baliatuz, ekoizpen-prozesurako lurruna sortzen den. Aldameneko eraikinean jarraitu da, non papera ekoizteko hiru makinak dauden, zehazki behatu direlarik paper-ekoizpenerako makina berriaren (PM4) bai teknologia eta bai funtzionamendua.

Smurfit Kappa Zangozak izaera berritzaile sendoa dauka, eta, bere helburuen artean, bezeroentzako irtenbide berriak bilatzearena dago, paperaren bitartez lehiakorragoak izan daitezen. Paperak hainbat ekoizpen-prozesutan esku hartzen du, eta zenbait proiektu berritzaile ari dira jorratzen fabrikan, paper-erabilerak aurrez aplikatu gabeko sektoreetan aplikatuz.

Paperaren ekoizpenean, zuhaitzean biltzen den karbonoa ez da zuhaitza mozten denean askatzen, paper-produktuetan gelditzen delako: paper-kilo batek 1,3 CO2 kilogramo biltzen ditu. Hori dela eta, sektoreko helburu estrategiko izan behar dute bai natura-baliabideen erabilera jasangarriak eta bai ingurumenaren babesak, sistemaren jasangarritasuna bermatzeko. Ondorioz, etengabe behar izaten dira inbertsioak. Smurfit Kappa Zangozak egindako aurreikuspenen arabera, 18 milioitik gora inbertituko dituzte datozen lau urteetan ingurumen kontuetan.

Lidergoa Europan

Pisu eta kalitate desberdinetako 85.000 paper-tona baino gehiagoko ekoizpenarekin, Europako merkatuko fabrika liderretako bat da Zangozakoa. Europan %20 baino gehiagoko merkatu-kuota dauka egun eta kontinente guztietan aurki daitezke bertan ekoitzitako produktuak, erabilera desberdinetara bideratzen direnak.

Zangozako fabrikan ekoizten den papera Smurfit Kappa Taldeko espezialitateetako bat da, eta merkatuko paperik fin eta hauskaitzen artean aurkitzen da. Egunerokotasunean erabiltzen ditugun elementu askotan aurki dezakegu, paperezko poltsetan, enbalajeetan, pintura-prozesuetan, zigiluetan, kontrakolatuetan edo laminatuetan esaterako. Beste prozesu batzuetan ere badago, altzairua edo kristala ekoiztekoetan adibidez, babes gisa erabiltzen delarik, paper honen garbitasun eta purutasun bikaina dela eta.

Smurfit Kappa Taldeari buruz

FTSE 100 indizeko parte da Smurfit Kappa. Munduan enbalaje- eta paper-soluzioak ematen dituen hornitzaile nagusietako bat da; 45.000 langile dauzka gutxi gorabehera 34 lurraldetan banatutako 370 zentrotan eta 8.200 milioi euro fakturatu zituen 2016. urtean. Europako 21 herrialdetan dago taldea, eta Ameriketako 13tan.

2003an erosi zuen Smurfit Kappa Nazioarteko Taldeak lehengo Papelera Navarra zenaren %100a.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa