(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzen deialdia abian da osteguna, 2018.eko urtarrilak 11


Hezkuntza sailak gehienez ere 185.000 euroko gastua onartu du beka hauentzako


becas educacion especial

Garraio, egoitza eta jangelak eragindako gastuak hartuko dituzte aintzat bekek.

Ikasturte honetan zehar hezkuntza bereziko zein hezkuntzako laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia argitaratu da gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Beka hauek eskatzeko epea urtarrilaren 12tik otsailaren 8a bitartean izango da zabalik. Eskaerak www.navarra.es webguneko eskabidearen bitartez aurkeztu daitezke.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak gehinez ere 185.000 euroko gastua baimendu du: 170.000 euro Haur Hezkuntzarako, Lehenengo Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako, eta 15.000 euro derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzarako.

Hezkuntza bereziko bekak, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko taldeek proposaturik, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, herrietako Hezkuntza Bereziaren Gela Alternatiboetan (AA), erdibideko unitateetan/garapenaren nahaste orokorreko unitateetan (UT/TGD), Curriculum Bereziko Unitateetan (UCE), Hasierako Lanbide Kualifikazio Bereziko Programetan (PCPIE), Oinarrizko Lanbide Heziketa Berezia (FPBE) eta entzuteko nahiz mugitzeko desgaitasuna duten ikasleendako Lehentasunezko Integrazio Zentroetan edozein maila edo gradutako ikasketak egiteagatik sortutako gastua finantzatzea dute xede. Bekak jantoki, garraio zein egoitzak eragindako gastuengatik eskatu ahal izango dira. Zehazki, gehienez ere 300 euro bideratuko dira jantokiko gastuetarako (Herrietako Hezkuntza Bereziaren Gela Alternatiboetan), gainontzeko zentroetan ez du mugarik izango; gehienez ere 1.800 euro egoitza gastuentzako etxetik ikastetxera 30 kilometrotik gorako distantzia badago eta garraioari dagokionean gastuaren arabera neurtuko da zenbatekoa.

Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzei dagokioenean, haur, lehen eta bigarrengo hezkuntzan 1.300 euro emango dira hezkuntza premietarako; 700 euro gaitasun handia dutenentzako eta 500 euro garraioarentzako. Derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan ari diren ikasleentzako, laguntza lanerako gehienez 1.500 euro bideratuko dira gehienez eta 500 euro garraio gastuetarako.

Bekak eskatu ahal izateko bete beharreko ezaugarriak abenduaren 27ko 637/2017 ebazpenean kontsulta daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa