(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak urte osoan zehar irekiko du etxebizitza eta eraikinak zaharberritzeko deialdia      ostirala, 2018.eko urtarrilak 12


18 milioi eurotako balioa izan zuten diru-laguntzak eskaini ziren 2017an eta 4.000 etxebizitzatik gora zaharberritu zen


Etxeko galdara aldatu nahi duzu? Bainugela egokitu behar duzu? Isolamendu termiko eta akustikoa hobetzeko leihoak aldatu behar dituzu? Zure bizilekuko jabeen komunitatea eraikinaren estalkia aldatzekotan dago? Aurreko galderetako baten baten erantzuna baiezkoa bada eta baldintza jakin batzuk betez gero, horietara bideratutako inbertsioa diruz lagunduko du Nafarroako Gobernuak, banan-banan eta beste inorekin lehiatu gabe, eta obrak bukatu eta bi edo hiru hilabetetara ordainduko dio aurrez onartutako zenbatekoa. Ez da zertan eskabide-eperik bete. 18 milioi euro baino gehiago eman ziren 2017an 4.128 zaharberritzeren diru-laguntzetarako.

Nazioko lurralde osoan dagoen prozedura bakar bati esker, urte osoan zehar irekiko du Nafarroako Gobernuak etxebizitzak zaharberritzeko deialdia, ohiko etxebizitza izan beharko dutenak; laguntzek ez dute inolako aurrekontu-mugarik eta ez dute ezta amaiera-eperik, eta ondorioz ez dira eskatzaileen arteko konkurrentzia-erregimen batean eskatuko. Eskatutako laguntza guztiak emango dira, exijitutako baldintzak betetzen badira beti ere.

Baldintzak

Deialdiak ez du bereizketarik egiten etxeko obra txikien edo tamaina handiagoko komunitateko obren artean.

Hala ere, 25 urtetako gutxieneko antzinatasuna izan beharko dute etxebizitzek diru-laguntza eskatu ahal izateko eta eskatzailearen ohiko etxebizitza iraunkorra izan beharko dute, nahiz eta desgaitasunik duten pertsonei bideratutako obren kasuan ez den gutxieneko antzinatasunaren baldintza bete beharko.

Onuradunek Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoan 3,5 aldira arte haztaturiko diru-sarrera familiarrak izan beharko dituzte (gazteleraz Indicador Público de Renta de Efectos Múltiples esaten zaio adierazleari, IPREM, eta laguntzak, diru-laguntzak edo langabezia-laguntzak emateko erreferentziazko indize gisa erabiltzen da Espainian). Jabeen komunitateen diru-laguntzen kasuan ez da diru-sarreren gehienezko mugarik ezarriko.

Bete beharreko beste baldintza bat: obraren aurrekontua 2.000 eurotakoa izan beharko da gutxienez. Mantendu egiten da 2017ko kanpainan aplikatutako murrizketa hau. Gogoratu behar da, aurretiaz, 6.000 eurotan ezartzen zela aurrekontuaren gutxieneko zenbatekoa.

Lanek ezingo dute espedientearen behin-behineko kalifikazioa lortu baino lehenago hasi. Tramite hori Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko bulegoetan abiatu beharko da.

Alokairuan emandako etxebizitza baten jabe diren pertsonek ere eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Jabeen komunitateei zuzenduta ere badago deialdia, bai estaldura termikoak hobetzeko eta bai berotze-sistema zentralak hobetzeko ere, faktura energetikoan horrek suposatzen duen aurreztearekin, irisgarritasuna hobetzearekin batera.

Diru-laguntza gehiago, beti ordaintzen direnak eta orain zerga-onurak izango dituztenak

Nafarroako Gobernuak bermatzen du diru-laguntzen ordainketa eta behin obrak bukatzean egiten dira ordainketak, bi edo hiru hilabete beranduago, beti ere obrak aurrez aurkeztutako proiektuarekin bat etorrita gauzatu badira. 2017an 11.754.000 euro ordaindu ziren diru-laguntzetan, alde batetik 2016an betetzeke gelditutako espedienteetan eta abenduaren 31a baino lehen ordaindu ziren urtekoetan bestetik.

Gainera, eta zaharberritzea sustatzeko neurri bezala, bizilagunen komunitateetan babestutako zaharberritzerako obretara bideratutako diru-laguntzak libre geldituko dira zergak ordaintzetik 2018aren urtarrilaren 1etik aurrera, 30.000 euro baino gutxiagoko errentak dauzkaten subjektu pasiboei emandako laguntzen kasuan beti ere.

Gogoratu behar da egungo diru-laguntzak abenduaren 22ko 22/2016 Foru Arauaren bitartez aldatu zirela, bereziki hobetu zirelarik gazteen kasuan (35 urtera arte), 65 urtetik gorakoen kasuan eta desgaitasunak dauzkaten pertsonen kasuan, eta 25.000 euro izatera irits daitezkeela.

Zaharberritzeko aholkuak: EEZBera jotzea eta profesionalak eskura izatea

Nafarroako herritarrek Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak (EEZB) dauzkate eskura, beren bizilekuetatik gertu. 9 bulego daude lurralde osoan zehar banatuak, non langile administratiboak eta teknikoak ari diren lanean: arkitektoak, goi-mailakoak eta teknikoak, eremu bakoitzeko eraikinen ezaugarri eta tipologiak ondo ezagutzen dituztenak eta zaharberritze-obretan esperientzia zabala dutenak.

Etxebizitzako webgunean daude argitaratuak Nafarroan dauden Zaharberritzeko Bulegoak, eta bai ere zein udalerriri dagozkien: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/53E35DD3-1AFA-446E-8D48-445B94E2F584/0/LOCALIDADORVE.pdf

Etxebizitzan edo eraikinean zaharberritze-prozesuari ekin baino lehen, Zaharberritzeko Bulegoetako langileen aholkularitza jasotzea gomendatzen du Etxebizitzako Zerbitzuak, zeinak modu profesional eta doakoan emango diguten gauzatu beharreko lanen, eskuragarri dauden laguntzen, baldintzen eta beharrezko tramitazioen berri.

Eskura profesionalak izatea ere gomendatzen da; jabeen komunitateetako obren kasuan finka-administratzaile on bat, obra-zuzendaritza egoki bat eta konfiantzazko enpresa eraikitzaile bat besteak beste. Nafarroako Foru Komunitatea punta-puntakoa da zaharberritze-jardunetan, urte askotako esperientziarekin. Horri esker, profesional fidagarri ugari dago lanean, bai tamaina txikiko zaharberritzeetarako eta bai jabeen komunitateetako zaharberritze-obra handiagoetarako ere

4.128 etxebizitza zaharberritu 2017an

18 milioi euro baino zerbait gehiago eman ziren 2017an zaharberritzeetarako diru-laguntzetan; hala, 4.128 etxebizitzari eragin zien 1.212 espediente tramitatu ziren, 50 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin zelarik.

Hala, legealdirako ezarritako etxebizitza-gaietako helburuetako bat bete du Eskubide Sozialetako Departamentuak, egun existitzen den etxebizitza-parkearen zaharberritzea sustatuz, 2015ean Nafarroako Gobernua osatzeko sinatutako akordio programatikoan jasotzen zen bezala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa