(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak herri zaharraren berrurbanizazioa nabarmendu du Sarrigurenen, hirigintza sozialaren eta iraunkorraren adibide gisa
ostirala, 2018.eko urtarrilak 12


Exekutiboaren buruak eta Alfonso Etxeberria alkateak eliza zaharra inauguratu dute; hots, hiri espazio hori berreskuratzeko, birgaitzeko eta birsortzeko Nasuvinsak egindako planaren barruan zaharberritua izan dena, Eguesibarren epizentroa


Barkos Lehendakaria bere hitzaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Uxue Barkos Lehendakariak, Sarrigurengo eliza zaharra berriz irekitzeko gaur egindako ekitaldian, inguratzen duen ingurune osoaren berrurbanizazioa nabarmendu du, Foru Exekutiboa Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez bultzatzen ari den hirigintza sozial eta iraunkorraren adibidetariko bat gisa. "Duela ia pare bat urte etxeak ia erortzen ari ziren herri honetan, eta, orain, Eguesibarko epizentro kulturala bihurtzea hirigintzaren garaipena da berez", azpimarratu du

Uxue Barkos izan da gaur goizean Sarrigurengo Santa Engrazia eliza zaharra inauguratzeko ekitaldiaren burua, eta harekin batera egon dira Alfonso Etxeberria, herriko alkatea, eta Nasuvinsako kudeatzailea, José Mª Aierdi. XII. mendeko eliza txikia desakralizatua izan zen bere garaian, eta hondamendi-egoeran aurkitzen zen azken hamarkadetan. Orain, Eguesibarko Udalak areto noble, ekitaldien areto eta kirol-jardueretarako zentro bezala erabiliko du, birgaitu eta egokitu ondoren.

Eliza hau berriz irekitzearekin, amaiera eman zaio Sarrigurengo herri zaharreko eremu osoa berreskuratzeko, birgaitzeko eta birsortzeko hirigintza-planari; Nasuvinsa sozietateak abian jarri zuen 2015eko urritik aurrera. Besteak beste, Kontzeju zaharreko harrizko hiru leinu-etxe, zutik geratzen zirenak, berreskuratu eta sendotu dira; eliza zaharra berritu eta egokitu da —eraiki guztiak Nasuvinsak utziak Eguesibarko Udalari, erabilera sozial eta kulturaletarako hornidura gisa—; eta ingurunea berrurbanizatu da, bizikidetzako hiri-espazio moduan

Letargiatik ateratako proiektua

Ekitaldiaren amaieran eskainitako hitzaldian, Foru Exekutiboko Lehendakariak honela nabarmendu du: Nafarroako Gobernuak eta Eguesibarko Udalak azken urte pare hauetan izan duten "lankidetza estua eta emankorra", "Sarrigurengo herri zaharra berrurbanizatzeko proiektua letargiatik ateratzeko, hamar urtetik gora abandonatuta eta hondamendi-egoeran aurkitzen baitzen, inguruan eraikuntza berriak eraikitzen ari ziren bitartean".

Halaber, Barkosek Eguesibar aipatu du, gaur egun Nafarroako hirugarren udalerria biztanleriaren aldetik, "herri emergente eta ehun sozial eta kultural oso bizia duen herri" bezala, eta ondorengoa azpimarratu du: "herri zaharra berreskuratzea eta Sarrigurengo ekohiriaren diseinu guztia, oro har, hirigintza sozial eta iraunkorraren adibiderik onenak dira, etxebizitzarako eskubidea ez ezik, gure herrien bizigarritasuna ere bermatzera zuzenduak"; izan ere, "hiriak bizikidetzarako, bizimodurako, kulturarako eta jarduerarako hiri-espazio bezala sortzen laguntzen dute, eta ez soilik lur azalera hotzetan zabaltzen diren lotarako urbanizazio huts bezala, askotan espekulazio-itxaropenen asmoekin sortuak".


La Presidenta Barkos durante su discurso. ( irudia handitu )

Foru Exekutiboko buruak, baita ere, goraipatu du Eguesibarreko Udalarekin egindako lankidetzari esker, azkenik 700.000 euroko zorra kitatzea lortu dela. Zor hori Gobernuak udalerriarekin hartu zuen Sarrigurengo ekohiria hedatzeko bere garaian hirigintza-aprobetxamenduak lagatzeagatik, eta hamar urtetik gora zeramatzan artatu gabe

Eguesibarreko alkatea den Alfonso Etxeberriak ere Nafarroako Gobernuari eskerrak eman dizkio erabilera askotarako erabiliko den gune hori birgaitzeagatik. Etxeberriak gogoratu du Sarrigurenek 10 biztanle zituela 2002an, eta, egun, 15.000 izatera iritsi dela (21.000 Eguesibarrek); beraz, beharrezkoa zen elkarbizitzarako eta bizitzarako honako hau bezalako espazio publiko berriak izatea, haran osoak erabiltzeko eta gozatzeko

Sarrigurengo eliza zaharrean egin den lehen ekitaldi publikoan berrogeita hamar bat pertsona bildu dira, eta, bertan, kuarteto musikalaren errezitaldi laburra eskaini da, tokiko artisten obra grafikoaren erakusketa ireki da, eta ondare ukiezinari buruzko bideoa eman da, adineko pertsonek kontzejuaren historiaren gainean eskainitako testigantzekin. Ondoren, Barkos Lehendakariak eta Etxeberria alkateak oroigarrizko plaka bistaratu dute.

Ekitaldian parte hartu duten agintariek, halaber, eliza zaharraren ondoan, Erdi Aroko nekropoliko hondakin arkeologikoak bisitatu dituzte, Sarrigurengo kontzeju zaharrak gordetzen zituenak, XII. eta XVIII. mende artean lurperatutako berrogeita hamar bat hondakinekin. Eremu hori berriz urbanizatzen hasi aurreko lanetan egindako indusketan aurkitu zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa