(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Caixabank Taldeak hitzarmena sinatu dute, entitatearen 8 etxebizitza gizarte-alokatzerako gordetzeko astelehena, 2018.eko urtarrilak 15


Buildingcenter sozietateak eman ditu etxebizitzak eta NASUVINSA enpresa publikoak kudeatuko ditu, Alokairuen Poltsa programaren bitartez


Gizarte Eskubideetako eta Caixabank-eko lantaldeak, Laparra lehendakariordearekin eta Ana Díez Fontanarekin.

Gizarte Eskubideetako eta Caixabank-eko lantaldeak, Laparra lehendakariordearekin eta Ana Díez Fontanarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak arrazoizko alokairurako 8 etxebizitza jasoko ditu CAIXABANK SA taldeko kide den BUILDINGCENTER SAU erakundearen eskutik; etxebizitza horietako zazpi Iruñan eta Iruñerrian daude kokatuak, eta bat Tuteran.

Hala jasotzen da gaur goizean bertan Nafarroako hiriburuan sinatu den hitzarmenean; sinatzean izan dira Gizarte Eskubideetako lehendakariordea, MASUVINSA (Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.) sozietate publikoko presidente den Miguel Laparra jauna, Nafarroako CAIXABANKeko Lurralde Zuzendari Ana María Díez Fontana andrea eta BUILDINGCENTER SAUko Harreman Instituzionaletarako Zuzendari Luis Costa Pages jauna.

Hitzarmenaren arabera, sei urtez kudeatuko ditu NASUVINSAk emandako etxebizitzak, etxebizitza-bazterketa arriskuan dauden pertsonen beharrei erantzuteko, zeinei bost urtetako alokairu-kontratua eskainiko zaien. NASUVINSAk hautatuko ditu errentariak, babestutako etxebizitzaren Eskatzaileen zentsuaren bitartez, eta egun dauden gizarte-programen baitan. Etxebizitzak Alokairuen Poltsara gehituko direnez, hilabeteko errentaren %90era arteko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte familia errentariek

BUILDINGCENTER SAUk etxebizitzak prestatu ditu azken hilabeteetan, okupatzailerik eta errentaririk gabe emango dituenak, eta berehala bizitzan hasteko baldintzetan, horniduren alta emateak barne. NASUVINSAk hartuko du bere gain efizientzia energetikoaren ziurtagiria egiteko ardura, etxebizitzak edukiko ez balu, eta baita etxebizitzaren mantentze-gastu arrunten ardura eta errentariei dagokien errenta kobratzearen ardura ere.

Miguel Laparra Bigarren lehendakariordea pozik agertu da hitzarmena sinatu izanaz eta Nafarroako Gobernuak utzitako etxebizitza-kopurua handiagotzeko duen interesa adierazi du. Gainera, beste finantza-entitate batzuek CAIXABANK SA eredu hartzeko duen desira adierazi du, parte bientzako estrategia irabazle gisa jo duen programaren baitan, Nafarroako gizarte osoarentzako onuragarri den era berean.

Halaber, CAIXABANK SAren gestioak eskertu ditu, Hipoteken Bitartekotzarako Bulegora ebatziak izateko iristen diren hipoteken ez ordaintze kasuetan irtenbide adostu eta ez traumatikoak aurkitzearren. Aipatu bulegoa berak zuzentzen duen Eskubide Sozialen Departamentuaren mende dago.

CAIXABANK SAren eskutik, Nafarroako Gobernuarekin kolaboratzeko borondatea erakutsi du Ana María Díez Fontana andreak, nafarren garapen inklusibo eta integralaren alde egingo duten eremu guztietan, gizarte justu eta kohesionatuago bat lortzeko helburu bateratua erdiesteko. Gainera, CAIXABANK SAk gizarte nafarrarekin duen konpromiso berezia gogoratu du, bai bere enpresa-ehunarekin, eta bai bere gizarte-ehunarekin.

Alokairuen Poltsa

Alokairuen Poltsarako urtero 100 etxebizitza hautematea du helburu Nafarroako Gobernuak, 2017a urte positibotzat jo ondoren, 554 etxebizitzarekin; 2019ko udaberrirako 700 etxebizitzatako parkea kudeatzea da asmoa.

2018an berriz errepikatuko da beren etxebizitzak Alokairuen Poltsarako eskaintzen dituzten jabeentzako diru-laguntzen deialdia, errentaren hileko hiru kuotei dagokiona (945 eta 1.600 euro artean). Jabe horiek, gainera, lortutako etekinen %40ko zerga-murrizketaren onura lortu ahal izango dute. Neurri horiek osatzen dute Alokairuen Poltsa programa, kobratzeen garantiarekin eta etxebizitza bueltan egoera onean jasotzearen garantiarekin batera. Gainera, "nazio-lurralde osoko etxebizitzen mobilizazio-programa osoena eta anbizio handikoena ere bada".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa