(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan, alarguntza-pentsioak edo zenbateko baxuko pentsioak dituzten 22.000 lagunek %1,8ko igoera izango dute azkenik, KPI baino hiru aldiz handiagoa asteazkena, 2018.eko urtarrilak 17


2017an onartutako legezko erreformaren ondoren, talde horiek zerga-arinketa sistema bat dute, eta pentsioak urtean 10.084 eurora bitarte osatzen dituzte alargunen kasuan, eta 9.804,77 eurora bitarte gainerako pentsio baxuen kasuan


adinekoak

Nafarroako Gobernuak alarguntza-pentsioen eta pentsio baxuen osagarria igoko du.

Nafarroako Gobernuak azkenik %1,8 igoko du alarguntza-pentsioen eta gainerako pentsio baxuen osagarria: 10.084 euro urtean alargunen kasuan eta 9.804,77 euro gainerako pentsio baxuen kasuan, Nafarroako Batez Besteko Soldataren bilakaeraren datua eta KPI ezagutu ondoren. Azpimarratu behar da legea aldatu eta gero, pentsioetarako osagarri fiskalari balio handiagoa emateko adierazlea KPIren eta Batez Besteko Soldataren arteko balio altuenaren artean egiten dela. Kasu horretan, Nafarroan KPI %0,6 hazi den bitartean, Batez Besteko Soldataren igoera %1,8koa izan da; hau da, hiru aldiz handiagoa, eta Estatuko gainerako pentsioek izango duten igoera (%0,25) baino 7,2 aldiz handiagoa.

Modu horretan, alarguntza-pentsioak jasotzen dituzten pertsonek guztira 10.084,72 euro (9.906,4 euro + %1,8) jasoko dituzte eta gainerako pentsioek 9.804,77 euro (9.631,40 euro + %1,8).

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak bultzatutako azken aldaketaren ondoren, soilik alarguntza-pentsioak zituzten pertsonek izaten zuten zerga-arinketa aurrean aipaturiko zenbatekotik beherako pentsio guztietara zabaldu zela, betiere familiaren diru-sarrerek zenbateko jakin bat gainditzen ez badute. Horri esker, 22.000 pertsona batera iristea espero da, eta, aurtengo igoeraren ondoren, urteko kostua 23,5 milioi eurokoa izango da, erreformaren aurretik zerga-arinketa hori kobratzen ari ziren 10.000 bat alargunentzat jarritako 3,2 milioi euroren aurrean.

Alarguntza-pentsioak jasotzen dituzten pertsonei iaztik hasita gehitu zitzaien zenbatekoa 2017ko LGSren igoeraren zenbateko berarekin (%8), eta gainerako pentsiodunak zenbateko horretara iristen ziren hiru urtetan. Azken horiei, aurtengo %1,8ko igoeraz gain, 2018rako aurreikusitako beste %3ko igoera gehitzen zaie (iaz %2koa izan zen), eta datorren urtean, 2019an, bide arruntean balio handiagoa hartutakoari beste %3 gehituko zaio.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak neurriaren gainean balorazio "oso positiboa" egin du. "Alargunen eta gainerako pentsiodunen pentsioak, erosahalmena galtzetik urrun (igoera Nafarroako KPI baino baxuagoa balitz gertatuko litzateke), %1,8 errebalorizatuko dira, Nafarroako batez besteko soldataren igoeraren parean". Laparrak ondorengoa gehitu du: "araua onartu genuenean, irizpide argiak sartu genituen: KPI bidez erosahalmena ez galtzea bermatzea eta pentsioak igotzea Nafarroako aberastasuna hazten doan neurrian, eta, kasu honetan, Nafarroako batez besteko soldatak hazten diren neurrian".

Pentsio baxuen kenkari fiskal gehigarri horiek kobratzeko bi bide daude. Alargunek aurrez kobratzea eska dezakete hilero, eta gainerako pentsiodunek urteko zenbateko osoa jasoko dute errenta-aitorpena egiteko unean. Lehenengoei pentsioak datorren otsailean igoko zaizkie, urtarriletik atzeraeraginezko izaerarekin, eta gainerakoek 2018ko errenta-aitorpena egitean jasoko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa