(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñako, Tuterako eta Lizarrako ospitaleek erditzeak monitorizatzeko sistema integratu berria izango dute, 13 CASSYR-era ere konektatua osteguna, 2018.eko urtarrilak 18


Indarrean diren kontrol-ekipamenduak berritzea eta handitzea 208.737 euro kostatuko da


erditzeak

Erditze baten monitorizazio-irudia. ( irudia handitu )

Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako ospitaleetan erditzeak monitorizatzeko sistema berria jarriko da seihileko honetan, eta Sexu eta Ugaltze Osasuna Artatzeko 13 Zentrorekin (CASSYR) ere konektatuko da. Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak (NOZ-O) 208.737 euroko inbertsioa egingo du ekipamendu informatiko berri horretarako, eta ospitale-zentroetan ezartzeko lehen fasea ekainean amaitzea aurreikusten da.

Sistema berriak amaren eta fetuaren egoerari eta bilakaerari buruzko erregistro kliniko osoa ematen du, egungoa baino modu integratuagoan eta alarma eta segurtasun-sistema berriekin. Zaintza-funtzioek fetuaren eta amaren monitoreetatik transmititzen den informazioa aurkezten dute, eta alertak sortzen ditu egon daitezkeen egoera kritiko mota ezberdinentzat.

Nafarroako Ospitale Guneak (NOG) jada badu era horretako sistema, baina orain teknologia aurreratuagoa izango denez, hobekuntza asistentzialak eta segurtasun-arlokoak egongo dira. Sistema hau berrituta, produktu bera eramango da Tuterako "Sofia Erregina" Ospitalera eta Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalera eta honako CASSYR hauetara: Andraize, II Ensanche, Buztintxuri, Azpilagaña, Ermitagaña, Iturrama, Barañáin, Burlata, Sarriguren, Zangoza, Tafalla, Etxarri-Aranatz eta Elizondo.

NOZ-Oren mendeko zentro guztietan, haurdunaldiak artatzen dituztenetan, erditzeak monitorizatzeko sistema bateratua izatea aurrerapen asistentzial eta teknologiko garrantzitsua da. Eszenatoki teknologiko bakarra izatearekin kostuak murriztu ahal izango dira, bai softwarea, ekipoak eta osagarriak erostekoak, bai mantentzekoak. Gainera, gerta daitezkeen gorabeheren aurrean euskarria erraztuko du.

Halaber, lanerako interfaze bakarra izateko aukera emango du sareko profesional guztientzat, aplikatzeko prestakuntzarako nahiz lanpostuak aldatzen diren kasuetarako dakarren erraztasunarekin. Bestalde, ingurune ezberdinetatik informazioa eskuratu ahal izango da. Esate baterako, NOGean aurrez ikus ahal izango da "Sofia Erregina" Ospitaleko edo "García Orcoyen" Ospitaleko gaixoari buruzko informazioa, NOGera eramatea baloratzen bada

55 kardiotokograforen eta kontrolerako 48 posturen integrazioa

Sistema ezartzearekin batera, egun osasun-asistentziako zentro ezberdinetan dauden 55 kardiotokograforen (umetokiaren dinamikaren eta fetuaren maiztasun kardiakoaren segimendu-monitoreak) eta kontrolerako 48 posturen integrazio informatikoa egingo da. Gainera, dagozkien zerbitzariak erosiko dira, eta kableak jartzeko behar diren lanak egingo dira.

Sistemaren ezaugarri aipagarrienen artean nabarmendu behar da mugak eta alerten aukerak (bradikardia, takikardia, foruaren galera, e.a.) gaixo bakoitzaren egoerara egokitzeko aukera, NOZ-Oko gainerako informazio-sistema klinikoekin integratzea eta haurdunaldi-prozesua nahiz erditzearen gertaera ezberdinak zehatz-mehatz erregistratzea.

NOGek urteko lehen lauhilekoan zehar ezarriko du sistema, eta, ondoren, "Sofia Erregina" Ospitalera eta "García Orcoyen" Ospitalera eramango da. Ekainetik aurrera, sistema CASSYR zentroetan ezartzeko bigarren fasea aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa