(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Aniztasuna Aberastasun” I. eskola lehiaketa antolatu du Nafarroako Gobernuak ostirala, 2018.eko urtarrilak 19


Lehen hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako taldeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, argazki eta testu batez osatuta, aniztasunaren balioaren inguruan  


“Aniztasuna aberastasun” eskola lehiaketa antolatu du Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren bidez. Lehiaketaren helburua, aniztasunaren inguruko hausnarketa bultzatzeko eta ezberdina errespetatuko duen gizartea eraikitzeko beharrezkoa den begirada inklusiboa eta baikorra lantzea da.

Deialdia, aurten lehen edizioa ospatzen duena, Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5., 6.) eta Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako Nafarroako ikastetxeei zuzendua dago eta balioan jarri nahi du bizikidetza errespetatzen duen gizarte anitz bateko herritarrak izateak ematen digun aukera.

Parte-hartzaileek proposatutako gaiaren inguruko argazki bat egin beharko dute eta argazki horri laurogei-ehun hitzeko testu bat sortu. Lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkez daitezke 2018ko martxoaren 9ko 14:00ak baino lehen ondoko bi helbideetako batera bidaliz: bizikidetza@navarra.es edo pazyconvivencia@ navarra.es.

Taldean lantzeko proposamena da, gelakide guztien eta irakasle arduradun baten parte hartzea bultzatzen duena. Lehiaketaren helburuetako bat talde-erlazioa indartzea da, iritzi, proposamen eta ideia ezberdinak errespetatuz elkarlanean zerbait ederra sortzea.

Epaimahaiak ondoko alderdiak izango ditu kontuan: proposaturiko gaiarekiko argazkiak duen orijinaltasuna, argazkiaren kalitatea, testuaren eta argazkiaren arteko lotura, testuaren kalitate literarioa, lanak bere osotasunean helarazten duen mezu baikor eta eraikitzailea. Zuzendaritza Nagusiak zenbait sari banatuko ditu apirilean antolatuko dituen Bakea eta Bizikidetza Jardunaldietan.

Lehiaketako oinarriak helbide honetan aurki daitezke


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa