(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Aniztasuna Aberastasun” I. eskola-lehiaketa antolatu du ostirala, 2018.eko urtarrilak 19


Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako taldeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, eta aniztasunaren eta pluraltasunaren balioa ardatz duten argazki batez eta testu batez osatuta egon behar dute


Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren bitartez, "Aniztasuna Aberastasun" eskola-lehiaketa antolatu du, aniztasunari buruz gogoeta egitera eta pertsona desberdinak errespetatzen dituen gizarte bat eraikitzean ikuspegi inklusiboa eta positiboa lantzera bultzatzeko.

Aurten egingo da lehenengo aldiz lehiaketa, eta Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5. eta 6. mailak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako Nafarroako taldeei zuzenduta dago deialdia. Haren asmoa da bizikidetza errespetatzen duen gizarte plural bateko herritar izateak ematen dituen aukerak balioestea.

Parte-hartzaileek argazki bat egin beharko dute, landu beharreko gaia kontuan hartuta, eta 80-100 hitzeko testu bat sortu beharko dute (testu deskribatzailea, testu literarioa, ipuin laburra, olerkia, bertsoa…), argazkian oinarritua eta lehiaketaren helburuekin bat egiten duena.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu daitezke, eta pazyconvivencia@navarra.es edo bizikidetza@navarra.es helbidera bidali behar dira 2018ko martxoaren 9ko 14:00ak baino lehen.

Lan-proposamen hau taldean garatu beharrekoa da, eta ikasgelako ikasle guztiek hartu behar dute parte, irakasle arduradun baten laguntzaz.

Lehiaketaren helburuetako bat eskola-taldeen pertsona arteko harremanak indartzea da, bai eta proposamenak, iritziak eta ideiak emanaraztea eta ikaskideenak errespetatzea ere.

Balorazioa egitean, epaimahaiak alderdi hauek hartuko ditu kontuan:

argazkiaren originaltasuna proposatutako gaiarekiko, argazkiaren kalitatea, testua zenbateraino datorren bat irudiarekin, testuaren literatur kalitatea, eta lanak bere osotasunean ematen duen mezu positiboa eta konstruktiboa. Zuzendaritza Nagusiak zenbait sari banatuko ditu, apirilean izango diren Bake eta Bizikidetza Jardunaldien baitan antolatuko den ekitaldi batean.

 

Lehiaketaren oinarriak esteka honetan kontsultatu daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa