(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko urtarrilak 22


Hitzaldiak, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, egoitza artistikoa, bisita gidatua eta Pamplona Negra jaialdia hartuko ditu. 


agenda cultural

Bracha Ettinger artistak hitzaldia emanen du heldu den asteazkenean Nafarroako Museoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu urtarrilaren 22tik 28ra bitarteko asterako:

“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren barruko jarduerek jarraituko dute astean zehar: hitzaldia, asteazkenean, Nafarroako Museoan, Bracha Ettinger artista-pintore, artista-teorialari eta psikoanalistaren eskutik; bisita, igandean, Nafarroako Museoan, Mireya Martín, Sofía Albero eta Eva de la Vegak gidatua; eta bitartekaritza-jarduerak, astearte eta ostiraletan, Mireya Martín eta Sofía Alberoren eskutik. Halaber, Nafarroako Liburutegiak “Espiritualidad para vivir: una urgencia cultural” izenburuko hitzaldia hartuko du, José Arregik emana, “Espiritualtasunaren koloreak” zikloaren barruan.

Zinemari dagokionez, hiru saio programatu ditu Nafarroako Filmotekak: “Los pájaros”, asteazkenean; Punto de Vista jaialdiko Foco ziklo berria, Agnes Vàrdari eskainia, ostegunean; eta “Abrir puertas y ventanas”, ostiralean.

Haurrentzako aisiak asteazkenean du hitzordua, 18:00etan, Nafarroako Liburutegian, “Ongi etorri ipuinetara” tailerraren saio berri baten eskutik; gaztelaniaz izango da oraingoan. Horrez gain, jabetza intelektualaren eskubideei buruzko aholkularitza-saioa egingo da Huarte Zentroan, ostegunean, eta, ostiral eta larunbatean, Ekosistema programen saio berri bat; bestetik, Irati Gorostidi artistaren “Gorputz airisak” egoitza artistikoak jarraituko du ostiral, larunbat eta igandean.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa