(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontseilari Maria Solana Caparrosoko Virgen del Soto eta Tuterako Elvira España ikastetxe publikoetan izan da gaur asteartea, 2018.eko urtarrilak 23


Caparrosoko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak 278 ikasle ditu, A,G eta D ereduetan eta PAI programan; Elvira Españan, berriz, 606 ikasle ari dira G ereduan eta British programan


Visita colegio Caparroso

Solana kontseilaria Caparroso alkate Aquilino Jiménez eta ikastetxeko zuzendari Jesus Vicente Marquésekin. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak Caparrosoko Virgen del Soto eta Tuterako Elvira España ikastetxe publikoak bisitatzen izan da. Bietan zuzendari taldeekin batzartu da ikastetxeen berri jasotzeko eta esku artean dituzten hezkuntza programak ezagutzeko. Caparroso eta Tuterako bi ikastetxeak sare publikoa osatzen duten kalitatezko zentroen eredu dira.

Caparrosoko haur eta lehen hezkuntzan 278 ikasle ari dira, A, G eta D ereduetan eta PAI programetan (A eta G ereduetan). D eredua 2016-17 ikasturtean jarri zen eta gaur egun 9 ikasle ditu, haur hezkuntzako lehen eta bigaren mailetakoak. Virgen del Soto eskualdeko D eredurako erreferentzia zentroa da. Kontseilaria, Caparrosoko alkate Aquilino Jiménezekin batera, ikastetxea ezagutzen izan da Jesús Vicente Marqués zuzendariaren eskutik, eta ikastetxearen banaketa eta izandako matrikularen garapena azaldu du. Izan ere, ikastetxeko zuzendaritzak matrikulak hazten jarraitzea aurreikusten du eta horrek eskola handitzeko lanetan inbertitzea suposatuko luke. Horixe helarazi nahi izan diote kontseilariari, D ereduak ere inguruko ikasleak hartzea ekarriko baitu, zuzendariaren iritziz. Era berean, ikastetxean DBH ezartzeko hezkuntza komunitatearen eskaria ere jaso du kontseilariak.

Proiektuetan oinarritutako metodologiak lantzen dituzte Caparroson eta horren erakusle aurre-historiako museora bisita gidatua egin diote kontseilariari hainbat ikaslek.


Visita colegio Elvira Espana

Hezkuntza kontseilaria Erriberako zuzendarien eta ADIPNA elkarteko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Elvira España ikastetxea

Bestalde, Tuterako Elvira España haur eta lehen hezkuntzako ikastetxera egindako bisitan Erriberako zuzendarien eta ADIPNA elkartearen ordezkaritza banakin elkartu da kontseilaria. Izan ere, bi elkarteetako kideek sare publikoarekin duten konpromisoa helarazi nahi izan diote kontseilariari eta sare publikoaren kudeaketa hobetzeko hainbat proposamen luzatu. Eskola publikoaren sendotasuna azpimarratu nahi izan dute, eredu eta hizkuntza programa guztiak eskaintzen dituena, emaitza bikainekin, eta egunero ikasleen inklusioaren alde lan egiten duen ondo formatutako eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko konpromisoa duten irakasleak dituena.








Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa