(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,8 milioi euro jarriko ditu hamaika mankomunitatetan puntu garbiak abian jartzeko
asteartea, 2018.eko urtarrilak 23


Elizalde kontseilariak gaur inauguratu du Garesen, etxeko hondakin arriskutsuak, eraikuntzako obra txikiko hondakinak edo inausketakoak birziklatzeko eta berrerabiltzeko zerbitzu berria


Izarbeibarko puntu garbia

Ezkerretik eskuinera, Mendo, García, Elizalde kontseilaria eta Izarbeibarko Mankomunitateko teknikariak. ( irudia handitu )

Gaurtik aurrera, Izarbeibarko Mankomunitateak puntu garbi bat izango du etxeko hondakin arriskutsuentzat. Puntu garbia Garesko Aloa poligonoan kokatzen da, eta zerbitzua emango die mankomunitateko udalerriak osatzen dituzten 11.000 pertsona ingururi. Proiektua Nafarroako Gobernuak, Hondakinen Kontsortzioak eta MAPAMAk (Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa) finantzatu dute.

2018an eta 2019an zehar, 3,5 milioi euroko inbertsioak egingo dira, eta, horiei esker, puntu garbi gehiago abian jarri ahal izango dira foru-geografia osoko 11 mankomunitatetan. Puntu garbiak Tokiko Inbertsioen Planeko funtsekin (2,8 milioi euro), Hondakinen Kontsortziokoekin eta Iruñerriko Mankomunitatekoekin (0,7 milioi euro) finantzatuko dira.

Aipatzekoa da hondakin-mota horiek zailenak direla behar bezala kudeatzeko; beraz, Foru Komunitateko puntu garbi guztietarako estrategia bera ezarriko da. Era horretan, langileek prestakuntza espezifikoa izango dute, eta sistema informatiko berritzailea jarriko da hondakinaren bizi-zikloaren segimendua egin ahal izateko.

Inaugurazio-ekitaldian honako hauek hartu dute parte: Landa-garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, Isabel Elizaldek; Garesko alkateak, Oihan Mendok; Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakariak, Sabina Garcíak; eta Nafarroako Hondakinen Kontsortzioko kudeatzaileak, Iñaki Urrizalkik.


Izarbeibarko puntu garbia

Teknikari bat hondakinen bizi-zikloaren segimendua egiteko programa informatikoaren funtzionamendua azaltzen. ( irudia handitu )

Elizalde kontseilariak eskainitako hitzaldian, nabarmendu du hondakin gutxiago sortzeak eta berrerabiltzeak duen garrantzia. Ildo horretan, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana aipatu du; plan horretan kokatzen da gaur aurkeztutako zerbitzua, eta hondakinen %65a gaika biltzearen aldeko apustua egiten du. Etxeko eskala txikiko eta kudeaketa zaileko hondakinei dagokienez, garrantzitsua da era horretako instalazio-kopurua gehitzea, gehiago biltzeko eta gaika bildutako gainerakoen kalitatea hobetzeko.

Halaber, agerian utzi du Nafarroako Gobernuak neurri-mota horiekiko duen konpromisoa. Era horretan, beste ekimenen artean, Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkular alderako Trantsiziorako Bulego berria abian jarriko da, "Nafarroa ildo horretan erreferentziazko gizarte bilakatzen laguntzeko, lehengaien erabilera arduratsua eginaz, tokiko baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuaz eta murrizteko, berrerabiltzeko, konpontzeko eta birziklatzeko araua etengabeko zirkuluan aplikatuaz, naturaren beraren funtzionamendua imitatuta".

Izarbeibarko Mankomunitatetik adierazi dute, azpiegitura honekin, Larragako puntu garbia egokituta eta hainbat instalazio finko jarrita etxeko hondakin bereziak jasotzeko, era horretako hondakinak biltzeko herritarren eskaria bete nahi dela.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Izarbeibarko Mankomunitatean sartuta dauden herrietako alkateak eta zinegotziak, erakundeko bertako langileak, udal-langileak eta hondakinen kudeatzaileak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa