(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako, Aragoiko, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariek mugaz gaindiko topaketa bat egin dute kirol-erakundeekin asteartea, 2018.eko urtarrilak 23


NKGIko zuzendariak eta zuzendariordeak parte hartu dute Baionan egindako lansaio batean


mugaz gaindiko kirola

Nafarroako, Aragoiko, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariak lansaioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Aragoiko Autonomia Erkidegoarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin duen mugaz gaindiko lankidetza-hitzarmenaren baitan, kirol-proiektuen baterako garapena finantzatuko du (elkartrukeak, trebakuntzak, kirol-neurketak…).

NKGIko zuzendaria eta zuzendariordea, Rubén Goñi eta Primitivo Sánchez, hurrenez hurren, Baionan izan dira, Aragoiko, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako homologoekin egin duten lansaioan.

Besteak beste, gai hauek jorratu dira: proiektu horietan parte har dezaketen erakundeak areagotzeko aukera, nola ekin proiektu horiek komunikatzeari, eta zer komunikazio-tresna dauden lurraldeetan kudeaketa errazteko.

Halaber, zenbait federaziok eta klubek lantzen ari diren mugaz gaindiko proiektuak aurkeztu dituzte.

Gogorarazi behar da akordio horren asmoa dela bultzada bat ematea modalitate bereko kirol-federazioen artean harreman eta lankidetza-programa propioak ezartzeko, eskualde batzuetako eta besteetako kluben artean elkartrukeak egitea sustatzeko (kirolarienak, entrenatzaileenak edo arduradunenak), eta baterako programa horiek egiteko Europako funtsak lortzea ahalbidetuko duen esparru bat sortzeko.

Akordioa hiru urterako sinatu da, eta, zehazki, ekintza-esparru zabal baten barruan baterako kirol-programak gauzatzera dago bideratuta.

Ekintza hauek aipatzen dira: Lankidetza teknikoak edo txapelketa-lankidetzak bultzatzea: banakako kirolak, talde-kirolak edo naturako kirolak. Hala, eskualdez gaindiko ekitaldiak egin litezke, besteak beste: txirrindularitza-itzuliak, lasterketa-zirkuituak, atletismoko irekia…

Lankidetza-programak eta/edo gazteen elkartrukeak babestea eta sustatzea, dela gazte talentudunenak, dela eskola-inguruneko kirol-atalen esparruan. Eskola-umeek, kirol-teknifikazioko zentroetako kirolariek eta kirol-entrenatzaileek har lezakete parte.

Osasun-kirolera, berrikuntza-kirolera, kirola eta enplegura, kirol-instalazioen kudeaketara eta abarretara bideratutako baterako proiektuak garatzea, Europak kirol-arloan eman dituen gomendioei jarraikiz, eta intereseko sektore horiei lotutako Europako sareetan sartzea eta haiek garatzeko Europako baliabideak eta laguntzak eskuratzea izanez jomugan.

Kirol-ekitaldiak, komunikazio-ekitaldiak edo kirol-instalazioen erabilera koordinatzea eta sustatzea.

Zenbait gairen inguruko baterako hausnarketa bultzatzea, hala nola kiroleko eta animazioko enplegua eta hirigintza aktiboa, kiroleko enpleguaren Frantziako eredua balora dadin eta kirol-kudeaketaren esperientziak eta kirol-arloko politika publikoak alderatu daitezen.

Alde guztien interesekoak diren beste gai batzuk.

 

Esteka honetan kontsultatu daiteke kirol-arloko mugaz gaindiko lankidetzari buruzko informazioa:

http://intercambios.fr/index.php/eu/baliabide-2

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa