(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Otsailaren 12ra arte dago irekita “Berdinna” Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea asteazkena, 2018.eko urtarrilak 24


Pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztu daitezke, eta 3.000 eurokoa da saria 


Transcripción textual del video

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Berdinna Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea joan den asteartetik, urtarrilaren 23tik, dago irekita. Saria urtero ematen da, eta ohorezko bereizgarri bat eta 3.000 euro ematean datza. Berdintasunaren esparruan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonen edo erakundeen jarduna saritzen du eta aitortzen du publikoki sariak.

berdinna saria

"Berdinna" Sariaren irudia.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Berdinna Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea joan den asteartetik, urtarrilaren 23tik, dago irekita.

Saria urtero ematen da, eta ohorezko bereizgarri bat eta 3.000 euro ematean datza. Berdintasunaren esparruan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonen edo erakundeen jarduna saritzen du eta aitortzen du publikoki sariak.

Pertsona fisikoek edo juridikoek proposa ditzakete hautagaitzak, merituak adieraziz, eta otsailaren 12ra arte, astelehena, aurkeztu daitezke, esteka honen bitartez edo Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren erregistroan (Alondegi kalea 1, 2. solairua, Iruñea).

Hautagaitzak aurkezteko, eredu ofizial bat egin da, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren webgunean deskargatu daiteke. Proposatutako pertsonaren edo erakundearen merituak jasotzen dituen azalpen-memoria bat erantsi beharko zaio.

Lan bat egiteagatik aurkeztuz gero sarira, sariaren deialdia egin den dataren aurreko bi urteetan egina behar du izan lan horrek.

Epaimahaiak irizpide hauen arabera balioztatuko ditu hautagaitzak, besteak beste: proposatutako pertsonak edo erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan duen ibilbidea; emakumeen lana eta haien ahalduntzea aitortzera edo sexuen arteko eskubideen eta aukeren arteko berdintasuna sustatzera bideratutako jardunaren, ekintzen, lanen edo proiektuen berezko garrantzia; egindako jardunak, ekintzek, lanek edo proiektuek edo izandako ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina; eta haiek Foru Komunitatearekin duten lotura.

Epaimahaikideak

Saria emateaz arduratuko den epaimahaia honako hauek osatuko dute: Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok —hura izango da lehendakaria—, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NBI) zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek —hura izango da lehendakariordea—, NBIko Sustapen eta Kudeaketako zuzendariorde Geno Ochandok, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko Fátima Djarrak eta Rosalía Echeverríak eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko Pablo Azconak —azken hauek batzordekideak izango dira—.

Idazkaria María Alba Fernández García izango da, NBIko Kudeaketa eta Baliabideen ataleko burua.

Berdintasuna, gizarte egonkor eta bidezko baten gakoa

"Berdinna" saria sortu duen foru-dekretuak jasotzen du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea funtsezkoak direla gizarte egonkorragoak eta bidezkoagoak sortzeko, garapen-helburua, jasangarritasun-helburua eta giza eskubideen helburuak lortzeko, eta emakumeen, gizonen eta komunitateen bizi-kalitatea hobetzeko.

Gainera, Nafarroako Gobernuak, bere politikan, lehentasunezko helburutzat du "emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea, eta gizarte bidezkoagoa, pluralagoa, modernoagoa eta barneratzaileagoa lortzen laguntzen dutenei aitorpena egin dakien sustatzea".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa