(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak krisiaren aurreko bilketa-kopuruak berreskuratu ditu 2017an asteazkena, 2018.eko urtarrilak 24


Aranburu kontseilariak iragarri du ezen, kontuak antolatu ondoren, Ogasunak lehenago itzuliko dizkiela enpresei BEZa eta Sozietateen Gaineko Zerga


Transcripción textual del video

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk iragarri du 2017ko diru-bilketak krisi ekonomikoaren aurreko kopuruak berreskuratu dituela. Oso positibotzat jotzen du zer emaitzarekin "antolatu diren Nafarroako kontuak", horrek aukera emango baitu "2018an finantzaketa-beharrak mugatzeko". Gainera, azaldu duenez, "zortzi urtean lehen aldiz, urtarrilean ez da epe laburreko mailegurik eman beharrik izango urtarrileko aparteko ordainketei aurre egiteko".

2017ko diru-bilketa

Zergadunei arreta emateko bulegoa.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk iragarri du 2017ko diru-bilketak krisi ekonomikoaren aurreko kopuruak berreskuratu dituela.

Oso positibotzat jotzen du zer emaitzarekin "antolatu diren Nafarroako kontuak", horrek aukera emango baitu "2018an finantzaketa-beharrak mugatzeko". Gainera, azaldu duenez, "zortzi urtean lehen aldiz, urtarrilean ez da epe laburreko mailegurik eman beharrik izango urtarrileko aparteko ordainketei aurre egiteko".

Hori dela eta, kontseilariak iragarri du Nafarroako Zerga Ogasuna aurten hasiko dela enpresei BEZa lehenago itzultzen (70.000 eurotik gorako zenbatekoen kasuan), eta lehentasuna emango diela IBEk (Informazioa Berehala Ematea) ezarritako betebeharrak betetzen dituztenei.

Hala, enpresa horiei ordainduko zaien BEZa erdira jaitsiko da, eta epea lau hilabetetik bi hilabetera pasatuko da, gutxi gorabehera. Alegia, 70.000 eurotik beherako zenbatekoak dituzten enpresei BEZa itzultzeko epearen antzekoagoa izango da (hilabete edo hilabete eta erdi). Zehazki, 70.000 eurotik gorako fakturazioa duten enpresei 25-30 milioi euro itzuli behar izaten zaizkie hilean. 2017. urteko azken hilabeteetan, gainera, zertxobait gehiago itzuli behar izan zitzaien: hilean ia 35 milioi euro.

Sozietateen Gaineko Zerga ere lehenago itzuliko da.

Zerga horretan, kuota negatiboa ematen duten aitorpenen itzulketak arauzko gehieneko 6 hilabeteko epetik gertuko atzerapenarekin egiten dira. Orain, nabarmen murriztu nahi da epe hori: erdira, gutxi gorabehera, Nafarroako ikuskaritza-eskumenaren pean dauden enpresen kasuan (30 milioi inguru 2017an), non zerga-kontrola azkarrago egin baitaiteke.

BEZa eta Sozietateen Gaineko Zerga itzultzeko epeak murriztuz, Ogasunak sustatu nahi du enpresa-sektoreak likidezia handiagoa izatea, inbertsio gehiago egin ditzan.

Zehazki, NZOk 3.682 milioi euro bildu zituen iaz; hau da, % 13,3 gehiago urtetik urtera.

Hala, 2017. urtean, orain arte lortutako bilketa-kopuru handiena (2007koa) gainditu da; izan ere, % 2,5 igo da duela hamarkada bat bildu ziren 3.593 milioien aldean.

Igoera hori hiru arrazoirengatik gertatu da:

2015eko zerga-erreforma, jarduera ekonomikoaren hobekuntza eta 2015-2019 bosturtekorako zerga-doiketak zehazteko metodoaren eguneraketa, Estatuak eta Nafarroak abenduaren 27an sinatua. Zehazki, aurrekontuaren gainetik bildu diren 193 milioi euroetatik, 136,5 milioi dagozkio eguneraketa horri (52,2 hidrokarburoen doiketagatik eta 84,3 BEZaren doiketagatik).

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa