(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bost familiatik lauk ontzat ematen du Gobernuak prestazio bat ordaintzea etxebizitza bat eskuratu ahal izateko osteguna, 2018.eko urtarrilak 25


Eskubide Sozialetako Departamentuak Foru Komunitatean egin den etxebizitzari buruzko lehenengo inkesta monografikoaren emaitza berriak aurkeztu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako hamar familiatik batek etxebizitza eraberritu beharra dauka, haietatik % 6,2k bakarrik aurreikusten du etxebizitzaz aldatzea, eta % 79k begi onez ikusten du Nafarroako Gobernuak prestazio ekonomiko bat ordaintzea beren etxebizitzaren alokairua ordaindu ezin duten guztiei, Foru Komunitatean egin den etxebizitzari buruzko lehenengo inkesta monografiakoaren emaitzetatik ondorioztatzen denez.

Etxebizitzak Iruñeko alde zaharrean

Etxebizitzak eraberritzen, Iruñeko alde zaharrean.

Nafarroako hamar familiatik batek etxebizitza eraberritu beharra dauka, haietatik % 6,2k bakarrik aurreikusten du etxebizitzaz aldatzea, eta % 79k begi onez ikusten du Nafarroako Gobernuak prestazio ekonomiko bat ordaintzea beren etxebizitzaren alokairua ordaindu ezin duten guztiei, Foru Komunitatean egin den etxebizitzari buruzko lehenengo inkesta monografiakoaren emaitzetatik ondorioztatzen denez.

Besteak beste, datu horiek aurkeztu dituzte, ostegun honetan, Errealitate Sozialaren Behatokiko, Plangintzako eta Gizarte Politiken Ebaluazioko zuzendari nagusi Patxi Tuñónek, Errealitate Sozialaren Behatokiko zuzendari Antidio Martínez de Lizarrondok eta Etxebizitzako zuzendari Javier Etayok.

Landa-lana 2016. urtearen amaieran egin zen Foru Komunitate osoan, eta 1.200 elkarrizketa egin zitzaizkien Nafarroako 252.900 etxeetako batzuetako arduradunei.

Lana CIES enpresak enkargatu zuen, eta haren lehenengo emaitzak jada aurkeztu ziren joan den maiatzean. Etxebizitzari buruz Nafarroan egin den lehenengo inkesta monografikoa da, eta haren informazioa aztertzen ari dira 2018-2028ko Etxebizitza Plana egiteko —idazketa-fasean dago, eta datorren uda baino lehen aurkeztea aurreikusten da—.

Familien profil sozioekonomikoak

Inkestaren emaitzak aztertu ondoren, 5 mota edo profiletan sailkatu dira Nafarroako familiak, erreferentziazko pertsonaren ezaugarri soziodemografikoetan, bizi den etxebizitzaren ezaugarrietan eta etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko asetasun-mailan oinarrituta.

Aldagai gisa erabili dira erreferentziazko pertsonaren adina eta ikasketa-maila, familiaren guztizko diru-sarrerak, etxebizitzaren azalera, eraikina eraiki zen urtea eta etxebizitzarekiko eta ingurunearekiko asetasun-maila subjektiboak.

 

Mota bakoitza honela definitzen da:

ES baxuko familia (% 7,6), ES baxuko adinekoak (% 27,2), ES ertaineko gazteak/helduak (% 24,4), ES ertain-altuko adinekoak (% 16,4) eta ES ertain-altuko familia babyboomerrak (% 24,5).

Profil horietako bakoitzak datu desberdinak ditu etxebizitza edukitzeari dagokionez, etxebizitza eraberritzeko edo etxebizitzaz aldatzeko premiari dagokionez eta etxebizitza-politikan proposatu beharreko neurriekiko adostasun-mailari dagokionez.

Hala, ikusten da maila ekonomikoak eta adinak eragina dutela etxebizitza edukitzean edo ez edukitzean.

Eraberritze-premiak

Hamar familiatik batek dio berrikuntzaren bat egin behar duela bizi den etxebizitzan.

Familia horietatik % 17,3k premia handia du, eta % 30,9k nahikoa premia etxebizitzan berrikuntzak egiteko. Familia gehienek (% 53,6) 4 urte baino gehiago daramatzate obrak egin beharrean; hala ere, % 21,8k uste du ezin izango dituela inoiz egin berrikuntzak, eta % 20,9k epe luzerako planteatzen ditu (2020tik aurrera). Ordainketa-moduari dagokionez, familien laurdenak uste du ezin izango duela ordaindu berrikuntza. Kasuen % 28,4an, 3.000 euro baino gutxiagoko zenbatekoa aurreikusten da; familien % 11,9k, berriz, munta handiko berrikuntzak egin behar ditu, 50.000 eurotik gorakoak. Egin beharreko berrikuntza-motari dagokionez, hauek dira ohikoenak: lurrak eta ateak aldatzea, margotzea, leihoak aldatzea, isolatzeak, eta bainugela eta sukaldea aldatzea.

Maila desberdinean ezagutzen dira Nafarroako Gobernuak eraberritzerako dituen programak:

familia horien herenak ez daki etxebizitza eraberritzeko laguntzak ematen direnik; % 34,5ek, berriz, esaten du baduela haien berri eta badakiela zertan dautzan. Halaber, etxebizitza eraberritzeko premia duten familia gehienek ez dute Eraberritze Bulegoaren berri.

 

Etxebizitza-politika

Familia gehienek (% 67,1) ez dute ezagutzen etxebizitza babestuaren Eskatzaileen Errolda, % 20,9k esaten du ezagutzen duela, eta % 12k dio baduela aditzera.

Ezagutza-maila oso altua ez bada ere, jada etxejabeak diren familien % 85,1arekin alderatuta, eta jakinik familien % 6,2k bakarrik adierazten duela etxebizitzaz aldatzeko premia, ondoriozta daiteke etxebizitza-eskatzaileen segmentuak baduela horren berri.

Alokairu-merkatua indartzeko politika ohikoenetako bat da etxebizitza hutsak merkaturatu daitezen sustatzea.

Alde horretatik, familien % 14,3 etxebizitza bat baino gehiagoren jabe da. Horietatik, % 23,8k bakarrik du etxebizitza alokairuan, eta % 25,6k hutsa dauka, zenbait arrazoirengatik. Hala ere, bigarren egoitza gisa erabiltzen da gehien (% 43,6). Etxebizitza bat baino gehiagoren jabe direnen % 16,3k bakarrik aztertuko luke etxebizitza Alokairu Poltsan sartzeko aukera. Programa hori ez da asko ezagutzen, nahiz eta kanpainak egiten diren haren berri emateko.

Familiek etxebizitza-politikaren inguruan duten iritziari dagokionez, datuek diote nolabaiteko adostasuna dagoela etxebizitza erosteko laguntzak sustatzeko, etxebizitza hutsak mobilizatzeko eta alokairuko etxebizitza sustatzeko —ia % 54ri iruditzen zaio alokairuko etxebizitza sozialaren parkea ez dela nahikoa—.

Hala ere, familien % 59 bakarrik dago etxebizitza hutsei zerga jartzearen alde —% 74k beste neurri batzuen alde egiten du—; % 57ri ez zaio ongi iruditzen etxebizitza babestuak alokairura bakarrik bideratzea; eta are jende gehiagori (% 68) ez zaio ongi iruditzen erosketara bideratutako etxebizitza babestuak diruz ez laguntzea. Oro har, begi onez ikusten dira etxebizitza eskuratzearen kostua merkatzen duten formulak, dela zerga-desgrabazioen bidez, dela erosketari eta alokairuari zuzeneko diru-laguntzak emanez —% 79 alokairurako zuzeneko prestazioak ematearen alde dago, eta neurri hori da adostasun handiena lortzen dutenetako bat—, dela zeharkako beste bide batzuetatik kostuak murriztuz (lurraren prezioa, interes-tasa…).

Zertxobait harrigarriagoa da familien % 13,6 bakarrik egotea eraberritzeari bultzada handiagoa ematearen alde, baina horrek koherentea dirudi familia horiek adierazi duten eraberritze-premiarekin (% 10,2).

Inkestaren datuak aztertuz, nabarmentzekoa da, halaber, familien maila sozioekonomikoak ez duela eragin handirik etxebizitza-politikan hartu behar diren neurriei buruzko iritzian, baina adostasun-maila txikixeagoa da estatus sozioekonomiko handiagoa duten familietan.

Batzuen interesak besteenekin bat

Aurkezpenean, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari Javier Etayok nabarmendu du herritarren eskaria eta Gobernuak arlo horretan aplikatzen duen etxebizitza-politika bat datozela.

"Alokairu sozialerako eskaria, etxebizitza zaharrak eraberritzeko premia zein etxebizitza hutsak alokairu-poltsetan sartzeko neurriak —horiek dira herritarren kezka nagusietako batzuk— bat datoz Etxebizitzaren Foru Legea berritu zenetik Gobernuan garatzen ari garen neurriekin".

Gazteentzako alokairurako zerga-desgrabazioaren ehunekoa handitzea da legealdi honetan aplikatu den beste politika bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Tipologiasdehogares.pdf
PresentaciónencuestadeViviendaenero2018.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa