(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lekunberriko Udaletxea Nafarroako Gobernuko Alokairuen poltsa programan sartu da ostirala, 2018.eko urtarrilak 26


Laparra lehendakariordeak eta Natalia Azcona alkateak lau urterako hitzarmena sinatu dute, udalerrian etxebizitzarako sarbidea errazteko


Lekunberri

Miguel Laparra, Eskubide Sozialen Departamentuko lehendakariordea eta Natalia Azcona, Lekunberriko alkatea, hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialen Departamentuko lehendakariorde Miguel Laparrak eta Natalia Azcona Lekunberriko alkateak ostegun honetan sinatu dute elkarlanerako hitzarmena, udalerriko herritarren etxebizitzarako sarbidea errazteko, udalerria "Alokairuen poltsa" programan sartuta. Hitzarmena lau urtez egongo da indarrean, luzatzeko aukera izango delarik.

Bi administrazioek adostutakoaren arabera, inguruaren ezagutza eta udalerrian bizi diren herritarrekiko gertutasuna eskainiko ditu Lekunberriko Udaletxeak, programaren funtzionamenduari buruzko informazio egokia eman eta programaren kudeaketa arintzeko.

Nasuvinsa sozietate publikoak, bere aldetik, Alokairuen poltsa kudeatzen duen heinean, zenbait pizgarri eskainiko dizkio bere etxebizitza hutsa eskaintzen duen herritarrari: etxebizitza egoera onean itzultzea, etxebizitzan gerta daitezkeen ezbeharrak estaltzeko arrisku anitzeko aseguru baten kontratazioa (edukitzailearena) eta errentaren kobratze puntual eta bermatua.

Nafarroako Gobernuak, halaber, Eskubide Sozialen Departamentuaren bitartez, diruz lagunduko ditu familia errentariak, diru-sarreren eta familia-unitatearen arabera, ordaindu beharreko errentaren %25, %50, %75 edo %90a ordainduz, familiek beren gaitasun ekonomikoaren araberako alokairu eskuragarriak lortzeko moduan.

Nafarroako Gobernuak hartutako egiturazko neurrien artean daude etxebizitzarako sarbide soziala eta etxebizitza hutsak merkatuan jartzea, baliabideen kudeaketa jasangarria helburu izanik; hala, erabiltzen ez diren baliabideak berrerabili nahi dira, zeinen bitartez, gainera, Nafarroako udalerri desberdinetako hiriguneak dinamizatu nahi diren. Hala, 553 etxebizitza kudeatu zituen Alokairuen poltsak 2017an, Gobernuak kudeatzen duen kontingentean gorako joera baieztatuz.

Diru-laguntza zuzena jabeentzat

Beste udalerri batzuekin sinatutako hitzarmenetan bezala, Nafarroako Gobernuak diru-laguntza zuzenak emango dizkie beren etxebizitzak alokairu sozialeko programarako uzten dituzten etxebizitzen jabeei, pizgarri gisa; hala, hiru hilabetetako errentari dagokion zenbatekoa emango zaie eta hobekuntzak eskainiko zaizkie zerga-sisteman, beren kontutik alokatzen dutenekin alderatuta, 2018an ezarri berri den nobedade gisa.

Hileroko zenbatekoa, 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri bat izanda, honako baremo honen arabera kalkulatzen da: hiru euro etxebizitzako metro karratu erabilgarri bakoitzeko, 30 euro garaje-plazagatik eta euro bat trastelekuko metro karratu erabilgarri bakoitzeko, 15 metro karratuko gehienezkora arte. Diru-laguntzaren zenbateko osoa kalkulatzeko, hirugatik biderkatuko da hileko errenta. Hala, 90 metro karratu erabilgarri eta garajea daukan etxebizitza batentzako diru-laguntza 900 euro ingurukoa izango da. Jabeek 848 420601 telefono-zenbakira deituta edo Nafarroako Gobernuko webgunean www.vivienda.navarra.es jaso ahal izango dute informazio gehiago.

Lekunberrik bat egingo du tokiko beste entitate batzuekin erdietsitako hitzarmenekin: Baztan, esaterako, 2016ko abenduan sartu zen Alokairuen poltsan; Tutera eta Barañain 2017ko urtarrilean sartu ziren, eta otsailean egin zuen Zangozak; Antsoain martxoan sartu zen eta apirilean sinatu zuten Foru Gobernuarekin hitzarmena Berriozar eta Burlatak; Berak ere gauza bera egin zuen maiatza hasieran, eta Oibarrek ere bai, hilabete bereko amaieran; Burgik, azkenik, iragan abenduan egin zuen bat hitzarmenarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa