(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ‘Gardentasunaren Erronkei’ helduko die asteartean Iruñean ostirala, 2018.eko urtarrilak 26


Jardunaldian, Foru Legearen proiektuaren xedeak eta helburuak emango dira ezagutzera, eta zer tresna jarri diren martxan informazio publikoa modu erraz eta argian eskuratu dadin bermatzeko


gardentasunari buruzko jardunaldia

Gardentasunari buruzko Foru Legearen proiektuaren jardunaldiaren kartela. ( irudia handitu )

Astearte honetan, urtarrilaren 30ean, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak "Gardentasunaren erronkak" jardunaldia antolatu du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI), helburu hauekin: Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Foru Legearen proiektua aurkeztea, eta jarduera publikoan eta gobernu-jardunean gardentasunaren erronkei ematen zaizkien erantzunei buruz gogoeta egitea.

Jardunaldiari 09:00etan emango zaio hasiera, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pío Baroja aretoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek aurkeztuko du Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Foru Legea. 10:00etan, kontseilariak hitz egin ondoren, Valentziako Komunitateko Síndic Greuges-eko abokatu Miguel Ángel Blanesek "Luces y sombras de la Transparencia" txostena aurkeztuko du. Azkenik, 11:45ean, Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Zientzia Politikoko eta Administrazio Zientziako katedradun Manuel Villoriak "Los retos de la regulación de los grupos de interés" aurkeztuko du.

Jardunaldi horretan parte hartzeko izena emateko epea urtarrilaren 29ra arte, astelehena, egongo da irekita, eta Gobernu Irekiaren webguneko formularioaren bidez eman daiteke izena.

Foru Legearen proiektua

Joan den abenduaren 20an, Foru Gobernuak Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Foru Legearen proiektua onartu zuen, eta haren xedea da jarduera publikoan eta gobernu-jardunean gardentasuna arautzea eta bultzatzea, eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea benetan gauzatu dadin bermatzea.

Horretarako, Foru Legearen proiektuak jarduera publikoko eta gobernu-jarduneko gardentasuna arautu eta bultzatzen du, eta herritarrek, jakinaren gainean izanik, arlo publikoko erabakietan eta kudeaketan parte har eta kolabora dezaten sustatu eta bermatzen du, herritarrekiko interrelazio bat sor dadin demokrazian eraginkortasunez sakontzeko.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Foru Legearen proiektua 2012ko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legeak gardentasunaren arloan jasotzen duen aplikazio-esparruaz harago doa, hark Nafarroako Foru Administrazioak arlo horretan dituen betebeharrak bakarrik zehazten baititu.

Foru Legea, aldiz, hauei ere aplikatzen zaie: Nafarroako toki-erakundeei, Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Nafarroako erakunde publikoei, eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuei, lege-proiektuan aurreikusitako baldintzetan.

Gardentasun-printzipioaren arabera, botere publikoek beste modu batera jokatu behar dute herritarrekin eta erantzun behar diote herritarrei, eta beren jarduna etengabe gidatuko duen balio gisa barneratu behar dute gardentasun-printzipioa.

Printzipio horri jarraikiz sustatu eta erraztu behar da herritarrek gai publikoetan parte har eta kolabora dezaten.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa