(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maria Solana Hezkuntza kontseilaria Burlatako Lanbide Heziketa zentroan egindako sukaldeak bisitatzen izan da astelehena, 2018.eko urtarrilak 29


Sukaldaritza zikloetako ikasleek 1485 metro koadroko lanerako gune berria daukate


Bisita

Hezkuntza kontseilari Maria Solana, Hezkuntzako eta zentroko ordezkariekin sukalde berrietan. ( irudia handitu )

Hezkuntza departamentuak 1.930.432 euroko inbertsioa egin du Burlatako Lanbide Heziketa zentroko sukaldeak berritzen. Sukaldeak zeuden eraikina bota eta 1485 metro koadroko berri bat eraiki da, sukalde berriekin, aldagelekin eta estetika gelekin.

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Departamentuak Burlatako lanbide heziketa ikastetxean egindako lanak ikusten izan da gaur, Lanbide Heziketako Zerbitzu-zuzendari Esther Monterrubio eta Azpiegitura Zerbitzu-zuzendari Eneko Ardaizekin batera. Egindako lanekin ikastetxean zeuden azpiegitura arazoak konpondu dira, sukaldeak oso zaharkituta baitzeuden eta espazioak berria, gainera, Burlatako ikastetxearen hezkuntza eskaintzaren bigarren lerroa lantzeko, irudi pertsonala, aukera gehiago ematen du. Hala, espazio berriak 1485 metro koadro hartzen ditu; inbertsioa 1.930.432 eurokoa izan da.


Sukaldea

Sukalde berrien irudia. ( irudia handitu )

Burlatako zentro integratuan, gaur egun, 644 ikasle ari dira lanbide heziketako bi familietan: Ostalaritza eta Turismoa, batetik, eta Irudi Pertsonala, bestetik. Prestakuntza-eskaintza horietan erreferente da Burlata. Ostalaritza eta Turismoan erdi mailako (133 ikasle) eta goi mailako (182 ikasle) zikloak eskaintzen ditu; Irudi pertsonalean oinarrizko lanbide heziketa zikloa (49 ikasle), erdi mailakoa (222 ikasle) eta goi mailako zikloa (49 ikasle) eskaintzen digu (lanbide heziketa berezian 9 ikasle ari dira gaur egun Burlatako ikastetxean). Bestalde, sukaldaritzako erdi mailako zikloa eta estetika arlo profesionaleko goi mailako zikloa eskaintzen dituen ikastetxe bakarra da.

Formazio eskaintzaren banaketa: Ostalaritza eta Turismoa: sukalde laguntzailea (lanbide heziketa berezia); sukalde eta gastronomia teknikaria (erdi mailakoa), sukaldaritza teknikoa (erdi mailako zikloa), goiko mailako teknikaria sukalde-zuzendaritzan, goi mailako teknikaria bidaia agentzian eta ekitaldien kudeaketan, goi mailako teknikaria ostatu turistikoan (online).

Irudi Pertsonalaren formazio-eskaintzan: ile-apaintzaile eta estetika (lanbide heziketa oinarrizkoa), estetika eta edertasuna (erdi mailako zikloa), ile-apaintzaile eta buruko kosmetika (erdi mailako zikloa), goi mailako teknikaria estetika integrala eta ongizatean.

Kalitate sarean

Burlatako lanbide heziketa ikastetxea 1983-84 ikasturtean ekin zion bere ibilbideari. Gerora Ibaialde ikastetxearekin batera aritu zen eta 2013tik zentro independente gisa ari da, aipatutako espezialitateekin. Araututako lanbide heziketa ikasketez gainera, Burlatan Nafarroako Lansare enplegu zerbitzuarekin elkarlanean profesionaltasun agiriak bideratzen ditu.

Burlatako ikastetxea Kadinet kalitate sarearen kide da eta Lanbide Heziketa tituluen formazio eskaintzari aplikatzen zaion SGCC 2013 arauan oinarritutako kalitate kudeaketa sistema aplikatzen du; eta ekintzailetza sozialean ETESS proiektuan parte hartzen du, baita Erasmus+ bezalako programetan ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa