(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

astelehena, 2018.eko urtarrilak 29


Hitzaldiak, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, egoitza artistikoa, haurrentzako aisia eta bisita gidatua hartuko ditu.


agenda 29 enero

Igande honetan bukatzen den “Ni, denotan okerrena” erakusketaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra bitarteko asterako:


“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren amaiera ekarriko du asteak. Erakusketaz gozatzeko azken aukera da, beraz, ondoko jarduera hauen eskutik: bitartekaritza-jarduera, ostiralean, Mireya Martín eta Sofía Alberok egina, eta bisita gidatua Nafarroako Museora, igandean, Mireya Martín, Sofía Albero eta Eva de la Vegarekin.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak erakusketa berria inauguratuko du ostegunean: “El Irati S.A.”, Nafarroako enpresa garrantzitsuenetako bat joan den mendean.

Gainera, Nafarroako Liburutegiak “Vestidas para un baile en la nieve. La historia de las mujeres en el Gulag” hitzaldia emango du asteartean, Monika Zgustovaren eskutik, eta haurrentzako magia-ikuskizuna antolatu du asteazkenerako, euskaraz zein gaztelaniaz.

Bestetik, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak “Cuando tu materia deviene desborde. Fase II” ikastaroa antolatu du, Francisco Navarrete Sitjak emango duena, astelehenetik igandera, baita jabetza intelektualaren eskubideei buruzko aholkularitza-saioa ere, ostegunean. Gainera, Irati Gorostidi artistak “Gorputz airisak” egoitza artistikoa egingo du berriro.

Musikari dagokionez, Baluartek Eduardo Fernández piano-jotzailearen kontzertua emango du. Eta zinemari dagokionez, hiru saio programatu ditu Nafarroako Filmotekak: “No quiero ser un hombre” (Ernst Lubitsch, 1918), asteazkenean; “Loly” (Goyo Rodríguez, 2017) eta “En el bar” (Itsaso Arizkuren, 2014), ostegunean; eta “Pipas” (Manuela Burló Moreno, 2013) eta “La ecuación preferida de profesor” (Takashi Koizumi, 2006), ostiralean.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa