(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Ni, denetan okerrena” erakusketa ikusteko azken astea astelehena, 2018.eko urtarrilak 29


24 artisteen lanak biltzen ditu, gehienak nafartarrak, hiru tokitan: Nafarroako Museoa, Oteiza Museo aeta Huarteko arte garaikideko zentroa 


expo Yo la peor de todas

Nafarroako Museoan ikus daiteken lanetako bat. ( irudia handitu )

Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea erakundeak bultzatutako “Ni, denetan okerrena” proiektu artistikoak datorren otsailaren 4an, igandea, itxiko ditu ateak.

Maite Garbayo idazle eta ikertzailea komisario duen erakusketa joan den urriaren 27an zabaldu zen eta 24 artisten (ia denak nafarrak) obra hartu du kontzeptu ildo bati jarraiki: emakumeak alboratu dituzten pentsaera-forma nagusiak zalantzan jartzea teoria kritiko feministatik abiatuta. Proiektu artistiko hau hiru egoitzen arteko elkarlanaren bidez garatu da lehen aldiz: Nafarroako Museoa, Jorge Oteiza Museoa eta Huarte zentroa.

Hortaz azken aukera da “Ni, denetan okerrena” proiektu artistikoa bisitatzeko. Erakusketak arte-lan berriak hartzen ditu, bai eta egileek beraiek utzitako beste batzuk ere. Askotariko euskarri eta teknikak erabiliz egindako obrak dira (pintura, eskultura, fotografia, bideo-sorkuntza eta fanzinegintza). Artista parte hartzaileak ondoko hauek dira: Amaia Molinet, Elba Martínez, Francis Bartolozzi, Gentz del Valle, Laida Azkona, Leire Urbeltz, Maia Villot, Mirari Echávarri, Nerea de Diego, Taxio Ardanaz, Txalo Toloza, Txaro Fontalba, Iranzu Antona, Itziar Okariz, June Crespo, Lorea Alfaro, Maddi Barber, Cristina Jiménez, Gelen Alcántara, Irati Fernández, Irati Gorostidi, Liébana Goñi eta Rurru Mipanochia. Ikusgai daude baita ere, Gendulaingo kondeen jauregitik datorren XVII. mendeko holtz tolesgarri koloniala (artista anonimoa) eta Jorge Oteizaren 'Hilobi-gurutzea'. 


expo Yo la peor de todas

Jorge Oteiza Museoko instalazioa. ( irudia handitu )

Proiektu honen bidez, Kultura Zuzendaritza Nagusiak bere egiten du Nafarroako Gobernuak berdintasuna bultzatzeko hartutako konpromisoa, baita arteen alorrean ere. Horregatik, garrantzitsua deritzo Artearen Historiari ikuspuntu feministaren planteamendu berriek egindako ekarpenak ikus-araztea, bai eta eztabaida honetan bere alea jartzea ere, Nafarroako biztanleriari zehaztasun handiko proiektua eskainiz, ausarta ere badena, izan ere, paradigma oso finkatuak zalantzan jartzen baititu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa