(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017an, % 3,2 igo da BPGa Nafarroan, estatuan baino hamarren bat gehiago asteartea, 2018.eko urtarrilak 30


Ayerdi lehendakariordeak datu horiek eman ditu ezagutzera, eta baikor agertu da, neurri batean, etorkizuneko aurreikuspenekin


2017ko BPGaren balantzea

Grafiko ekonomiko baten irudia.

2017an, Nafarroako barne-produktu gordina (BPG) Foru Gobernuaren aurreikuspena baino hamarren bat gehiago igo zen, hots, % 3,2, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik astearte honetan jakitera eman duenez BPGaren 2017ko bilakaeraren balantzearen aurkezpenean. Lehendakariordea zuhur agertu da, baina baikor, Nafarroako ekonomiak datozen urteetan izango duen aurrerapenari dagokionez.

Hazkunde-erritmoa, halaber, Estatistikako Institutu Nazionalak estaturako aurreikusitakoa baino handixeagoa izan da, hots, % 3,1.

Ayerdik nabarmendu duenez, eskualdeak urteko azken hiruhilekorako aurreikusitakoa baino hobeto eutsi dio jarduerari, eta, Nafarroaren kasuan, arindu egin dira auto-ekoizpenaren jaitsieraren albo-ondorioak.

Lehendakariordeak adierazi du urtearen lehenengo erdia denboraldi bereziki hedakorra izan dela, bai jardueran, bai enpleguan, "aurreikusitakoa baino gehiago, eta, horri esker, ekitaldiaren amaierarako, krisiaren aurreko erritmoan egin du aurrera hazkundeak, aurreko ekitaldietan (% 2,9) baino azkarrago, gainera".

% 3ren inguruko hazkunde horren ondorioz, enplegua sortu da, 7.000 lanpostu baino gehiago sortu baitira, eta afiliazio-zifrak 2008ko maila berera itzuli dira.

Sektoreka, Ayerdik kontsumoa eta zerbitzuak jo ditu protagonistatzat, eta Nafarroa da jarduera horiei lotutako gaiak gehien hazten diren eskualdeetako bat.

Era berean, Foru Komunitatean igo da gehien, azarora arte, merkatu-zerbitzuen negozio-bolumena, batez ere jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen eta jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuen gorakadari esker.

Afiliazio-datuei dagokienez, enpleguari, hezkuntzari eta osasunari lotutako zerbitzu-jarduerak igo dira gehien.

Datu horien guztien argitan, Nafarroak murriztu egin du iaz enplegu-sorreran estatu osoarekiko zuen alde negatiboa; hala, bigarren hiruhilekoan hamabi hamarreneko aldea izatetik hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan bostekoa eta hirukoa izatera pasatu da, hurrenez hurren.

 

% 0,7ko hazkundea hiruhilekoko

Iazko laugarren hiruhilekoan, % 0,7 hazi zen barne-produktu gordina uztailekoarekiko eta irailekoarekiko, eta bizkortu egin da zertxobait; izan ere, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago hazi da.

Urte batetik bestera —erreferentzia hori argiagoa da ziklo ekonomikoan—, 2017ko laugarren hiruhileko BPGa 2016ko denboraldi berekoa baino % 3,2 handiagoa izan zen.

2018rako aurreikuspenak

Lehendakariordearen hitzetan, urte honetarako hazkunde-aurreikuspenak, bai Nafarroako ekonomiarenak, bai estatuarenak, "baikortasunez ikusten dira, neurri batean".

Adierazi duenez, Nazioarteko Diru Funtsak % 2,4ko hazkundea aurreikusten du 2018an estatu osorako; aurreikuspen hori Nafarroako Gobernuak Foru Komunitaterako aurreikusi duen % 2,7 baino zertxobait baxuagoa da.

% 2,7ko aurreikuspen hori berretsi berri du Zerga Erantzukizuneko Agintaritza Independenteak (AIReF), eta zuhurtzat jo du, ez baitu goranzko joerarik, eta darabiltzaten konfiantza-tarteen barruan baitago, tarte horien muturretatik urrun egon ere.

Halaber, Ayerdiren ustez, aurreikuspen horrek eragile ekonomikoetan du isla, zeinak datozen hilabeteetarako konfiantza hobetuko delako seinaleak hasi baitira ematen.

Lehendakariordearen iritziz, 2017an, Nafarroako jarduera industrialean eragina izan du, bereziki, Volkswagenen fabrika egokitzeak; izan ere, ibilgailu gutxiago fabrikatu ditu behin-behinekoz.

Hala ere, etorkizunerako espero den hobekuntzak hazkundea ekarriko luke sektorera, "industriako enpleguan ikusten ari garen datu onen argitan". Halaber, suspertze horri esker, lehengo esportazio-mailetara itzultzea aurreikusten da, "eta horrek bermatzen du gure eskualdea hazi egingo dela datozen urteetan".

Previsiones 2018

En palabras del vicepresidente, las previsiones de crecimiento para este año, tanto de la economía Navarra como a nivel estatal, se ven con un “optimismo moderado”. Tal y como ha señalado, el FMI sitúa en un 2,4% el crecimiento de 2018 para el conjunto estatal, una previsión ligeramente por debajo del 2,7% estimado por el Gobierno de Navarra para la Comunidad Foral.

Esta previsión del 2,7% ha sido avalada recientemente por AIReF (Autoridad Independiente de Responsabilidad Fiscal) y calificada como prudente al carecer de sesgos al alza y quedar holgadamente situada dentro de los intervalos de confianza con los que trabajan. Asimismo, a juicio del propio Ayerdi, esta previsión se ve reflejada en los agentes económicos que empiezan a dar muestras de una mejora de confianza acerca de los meses venideros.

Para el vicepresidente, la actividad industrial de Navarra, en 2017, se ha visto afectada principalmente por la adaptación de la planta de Volkswagen que ha experimentado transitoriamente una reducción en la fabricación de vehículos. No obstante, la mejora que se espera en el futuro produciría un incremento en el sector “más acorde con los buenos datos que estamos viendo en empleo industrial”. Asimismo, con esta revitalización se prevé que se reestablezcan los niveles de exportación, una “garantía para el crecimiento de nuestra región en los próximos dos años”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa