(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legearen proiektuan ardaztu da "Gardentasunaren erronkak" jardunaldia asteartea, 2018.eko urtarrilak 30


Beaumont kontseilariak nabarmendu duenez, Foru Legeak hiritarrak hartzen ditu sistema demokratikoaren muin eta erdigunetzat, beraien lidergoa eta protagonismoa bermatuz eta publikoa denaren titular eta jabe bilakatuz.


gardentasunaren foru-legearen jardunaldia

Miguel Angel Blanes, María José Beaumont eta Manuel Viloria "Gardentasunaren erronkak" jardunaldiaren hasieran. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari den María José Beaumontek eman dio hasiera gaur "Gardentasunaren erronkak" jardunaldiari, non informazio publikorako sarbidea modu erraz eta argian bermatzeko jarritako baliabide eta erremintak aztertu diren. Nafarroako Gobernuak iragan abenduaren 20an onartutako Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legearen proiektuaren helburuak zerrendatu ditu Beaumontek.

Iruñean dagoen Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Pío Baroja Aretoan egin den jardunaldian Miguel Ángel Blanes, Valentziako Komunitateko Sindic Greuges-eko abokatuak, Manuel Villoria, Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzietako katedradunak eta Itziar Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiko Zerbitzuko zuzendariak ere parte hartu dute.

Agente desberdinen parte-hartze zabala izan da jardunaldian, bai erakunde publikoetakoak eta bai pribatuetakoak, Foru Legearen proiektuaren aplikazio-eremuaren parte direnak. 80 pertsona inguru gerturatu dira saiora; horien artean izan dira Nafarroako Gobernua osatzen duten departamendu desberdinetako, Udaletxeetako, Kontuen Ganberako, UPNAko, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko eta Nafarroako Parlamentuko arduradunak, eta baita alderdi politikoetako ordezkariak eta administrazioko sail desberdinetako teknikariak ere.

Beaumont kontseilariak gogoratu duenez, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legearen proiektua Nafarroako Gobernuaren 2015-2019 Akordio Programatikoan jasotzen den konpromisotik abiatzen da, berariazko Gardentasun Lege bat izateko beharrezko aldaketa legalak sustatzeko hartu zena Nafarroako hiritarren aurrean, informazioaren eta datu publikoen jabetzaren printzipioan oinarrituta. Beaumontek berak gogora ekarri duenez, Foru Legearen proiektu honek jarduera publikoaren eta Gobernuaren jardunaren gardentasuna arautu eta sustatzea du helburu, eta bai informazio publikorako sarbide-eskubidearen jardun eraginkorra bermatzea ere.

Horretarako, Legearen proiektuak, helburu gisa, jarduera publikoan eta Gobernuaren jardunean gardentasuna arautu eta sustatzen dituela azaldu du, ezagutzatik abiatuta publikoa denaren erabakimenean eta kudeaketan hiritarren partaidetza eta elkarlana sustatuz eta bermatuz, eta hiritarrekin interrelazioa sortuz, demokrazian modu eraginkorrean sakontzeko. "Foru Legearen proiektuak hiritarrak hartzen ditu sistema demokratikoaren muin eta erdigunetzat, haien lidergoa eta protagonismoa bermatuz eta publikoa denaren titular eta jabe bilakatuz; Administrazioa, bere aldetik, bere boterean dagoen informazio publikoaren gordailuzaintzat hartzen da, hiritarren aurrean informazio horren arduradun gisa agertuz".

Foru Legearen proiektuak derrigorrezko subjektuen jarduera eta antolamendu guztietan eragina izan behar duen balio gisa erakusten du gardentasuna, zeinak duten informazioa informazio publiko horren jabe legitimo diren hiritarren eskura jartzeko betekizuna duten, bai modu proaktiboan edo bai aurretiaz hala eskatuta; gainera, prozesuaren eta hartutako erabakien berri emateko ardura ere badute, eta baita beren funtzioen jardunean eta horien ebaluazioan burututako ekintzen berri emateko betekizuna ere. Lege proiektu honek, gainera, zabaldu egiten du bere aplikazio-eremua, bere baitan funts publikoekin finantzatzen diren erakunde publiko edo pribatu guztiak sartuz, eta baita funts publikoekin finantzatutako zerbitzu publikoen kudeaketan parte hartzen dutenak ere.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak, gainera, Foru Legearen proiektuak publizitate aktiboaren betekizunak hedatzen dituela nabarmendu du eta horiek betetzeko sistema egituratu bat ezartzen duela. "Informazio publikoa zabaltzeko ardura daukagu, berrerabiliko dela erraztu eta sustatzeko, hiritarrek informazio hori libre xedatzeko eskubidea izan dezaten", gogoratu du kontseilariak. Beaumontek, azkenik, nabarmendu nahi izan du "Foru Legearen proiektuak muga eta oztopoak ezabatzen dituela, informazio publikorako sarbide-eskubide eraginkor baten mesedetan, prozedura erraz eta arin bat planteatuz. Gainera, opakutasun-espazioak ezabatzeko neurriak ere ezartzen ditu, erabaki politikoak hartzeko prozesuetan eragin argia duten agente esku-hartzaile desberdinengana iristen direnak".

 
gardentasunaren foru-legearen jardunaldia

Gaurko egunez INAPen (Iruña) ospatu den "Gardentasunaren erronkak" jardunaldira bertaratuak. ( irudia handitu )

Foru Lege honetan, gainera, Gobernu Irekiko Atariaren funtzionamendua ere jasotzen da, zeina hiritarrak entzuteko beharrezko bitarteko gisa konfiguratu behar den, haiei informazioa errazteko eta gai publikoetan duten informazio eta inplikazioa kanalizatzeko. Foru Legeak, aipatutako guztiaz gain, Atariak Webguneko Irisgarritasunerako Ekimeneko gomendioak betetzeko duen betekizuna jasotzen du, desgaitasunen bat duten pertsonei irisgarritasuna errazteko.

Miguel Ángel Blanes Valentziako Komunitateko Sindic Greuges-eko abokatuak bere "Luces y sombras de la transparencia" hitzaldian nabarmendu duenez, Nafarroa izan zen lehen autonomia-erkidegoa gardentasuneko berariazko lege bat izaten, eta "Foru Legearen proiektua hobetzen jarraitzeko aukera bat dela" gogoratu du, nabarmenduz "Gardentasun Legearekin batera ildo berean aurrera egingo duten beste lege batzuk ere ezarri behar direla". Bere aldetik, Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzietako katedradun den Manuel Villoriak, "Los grupos de presión y la transparencia" hitzaldian, "hiritar guztiek baldintza-berdintasunean parte hartu ahal izateko mekanismoak" sartzearen garrantzia azpimarratu du, "non herritar guztien interesak bidezko moduan hartuak izango diren".

Gardentasun-batzordea

Iragan urtarrilaren 23an, asteartez, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Estatuko Batzordearen batzarrean parte hartu zuten Socorro Sotesek, Nafarroako Gardentasuneko Batzordeko jarduneko lehendakariak eta Itziar Ayerdik, erakunde berbereko idazkariak, autonomia-erkidegoetako gardentasuneko Mandatari eta erakunde independenteekin batera, gai honen inguruko elkarlana sustatzeko helburuarekin. Batzar horretan Sektore publikoko kontratuen Legeak eta egun kongresuan tramitazioan dagoen Ustelkeriari aurre egiteko eta salaketa-egileak babesteko Lege Integralaren Proposamenak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Legean sartzen dituzten aldaketak aztertu ziren.

Sektore Publikoko Kontratuen Lege berriak eskuduntza berri bat ematen dio Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Batzordeari: kontratazio-erakunde publikoek kontratuen formalizaziorako datu jakin batzuei konfidentzialtasun-klausulak ezartzearen aurrean informazio publikorako sarbide-eskubideak duen lehentasunari edo lehentasun ezari buruzko txosten bat igortzeko betekizuna.

Ustelkeriari aurre egiteko eta salaketa-egileak babesteko Lege Integralak gehitzen dituen aldaketei dagokienez, estatu mailan izaera publiko eta doako lobby eta lobbisten erregistro elektroniko bat sortzen ari da. Aldaketa hori dela bide, erregistro paralelo bat sortuko da autonomia-erkidego bakoitzean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa