(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Vianako Printzearen 2018 Kultura Saria deitu du asteazkena, 2018.eko urtarrilak 31


Bihar irekiko da, ostegunez, hautagaitzak aurkezteko epea, martxoaren 28ra arte luzatuko dena


Nafarroako Gobernuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, gaur eman ditu argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean datorren Vianako Printzearen Kultura Sariaren edizioa arautzen duten oinarriak. Kulturaren esparruan garrantzitsuak diren pertsona edo erakundeen ibilbideak aitortzen ditu sariak, izan arte plastikoetako, musikako, literaturako eta abarretako sortze-ekintzak, edo bai zientziaren, teknikaren eta ikerketaren eremuetan egindako lanak.

Hautagaitzak bihar hasita 2018ko martxoaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira, gutun ziurtatua honako helbidera igorrita: Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarreria kalea 39, 1. solairua - 31001 Iruña (Espainia). Gutun-azalean "Vianako Printzearen 2018 Kultura Saria" idatzi beharko da. Mezularitza-zerbitzu baten bitartez eginez gero, mezu bat idatzi beharko dapremioprincipedeviana@navarra.es helbide elektronikora, bidalketa aurkezpen-epearen barruan egin dela adieraziz. Halaber, helbide elektroniko horren bitartez ere aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak, saritutako pertsona edo erakundearen arabera, haren obraren difusio-proiektu bat gauzatuko du, gehienez ere 20.000 euroko zenbatekoarekin.

Proposamenak egin ditzaketen erakundeak eta beharrezko dokumentazioa

Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek, edozein herrialdetako instituzio publikoek (gobernuak, ministerioak, udaletxeak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak, etab.) eta edozein herrialdetan eratutako hezkuntza-, kultura- eta gizarte-erakunde eta GKEek aurkeztu ahal izango dituzte hautagaitzak, eta baita antolakuntzak gonbidatutako pertsonek ere.

Saria norberarentzat edo ordezkatzen duten erakundearentzat eskatzen duten hautagaitzak deialditik kanpo geldituko dira.

Hautagaitzekin batera, honakoak erantsi beharko dira: proposatutako erakunde edo pertsonaren datu egiaztatuak, azalpen-memoria, laguntza-eskutitzak (borondatezkoak) edo arrazoitutako merezimenduak ziurtatu eta egiaztatzeko bidea ematen duen beste edozein dokumentazio osagarri.

Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatuko dute sariaren epaimahaia eta, hautagaitzak aztertuta, lehiaketako merituak baloratzeaz gain, Nafarroarekin duten lotura berezia ere baloratuko dute.

Nafarroako Gobernuak emango du saria, aurretiaz behar bezala ezagutzera emango den ekitaldi publiko batean.

Aurreko edizioak

Hauek izan dira orain arte saritutako pertsona eta erakundeak:

1990: José Goñi Gaztambide (historialaria)
1991: Eugenio Asensio Barbarin (filologoa)
1992: Iruñeko Orfeoia
1993: Rafael Moneo (arkitektoa)
1994: Francisco Ynduráin (filologoa)
1995: Julio Caro Baroja (historialaria)
1996: Pablo Antoñana Chasco (idazlea)
1997: Pedro Miguel Echenique (fisikaria)
1998: Montxo Armendáriz (zinemagilea)
1999: Álvaro d'Ors (jurista)
2000: Concepción García Gaínza (historialaria)
2001: Miguel Sánchez-Ostiz (idazlea)
2002: María Bayo (sopranoa)
2003: Juan José Aquerreta Maestu (pintorea)
2004: Fernando Redón (arkitektoa)
2005: Javier Manterola Armisén (ingeniari zibila)
2006: Javier Tejada Palacios (fisikaria)
2007: Pedro Iturralde Ochoa (jazz-musikaria)
2008: Alfredo Landa Areta (aktorea)
2009: Agustín González Acilu (musikaria eta konpositorea)
2010: Jürgen Untermann (hizkuntzalaria, filologoa eta epigrafista)
2011: Faustino Menéndez Pidal de Navascués (heraldista)
2012: Antonio López García (pintorea)
2013: Daniel Innerarity Grau (filosofoa)
2014: Tarsicio de Azcona (historialaria)
2015: Ramón Andrés (idazlea eta musikologoa)
2016: Ignacio Aranguren (antzerki-zuzendaria)
2017: José Lainez eta Concha Martínez (dantzariak)


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa