(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarte Fundazioa finkatu egin da arte eszenikoen eta musikaren zerbitzura





osteguna, 2018.eko otsailak 1


Herrera kontseilariak Fundazioaren 2017ko jardueren memoria aurkeztu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari den Ana Herrerak gaur goizean aurkeztu du Baluarte Fundazioaren 2017. urteko jardueren memoria, Fundazioaren behin betiko finkatze urtetzat hartzen dena, 2016ko irailean Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bereganatu ondoren.

Fundazioko gerente nagusia den Félix Palomerorekin izan da aurkezpenean Ana Herrera eta kontseilariak berak adierazi du fundazioak eta orkestrak jarritako baliabideen koordinazioak "proiektu bat garatzeko bidea eman duela, 2017ko lehen seihilabetekoan ikusgai zegoena jada eta iazko iraila-abendua lauhilekoan zehaztu zena nagusiki, erakundea Nafarroako arte eszenikoen eta musikaren zerbitzurako erreminta gisa eraikiz".

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari den Ana Herrerak gaur goizean aurkeztu du Baluarte Fundazioaren 2017. urteko jardueren memoria, Fundazioaren behin betiko finkatze urtetzat hartzen dena, 2016ko irailean Nafarroako Orkestra Sinfonikoa bereganatu ondoren.

Fundazioko gerente nagusia den Félix Palomerorekin izan da aurkezpenean Ana Herrera eta kontseilariak berak adierazi du fundazioak eta orkestrak jarritako baliabideen koordinazioak "proiektu bat garatzeko bidea eman duela, 2017ko lehen seihilabetekoan ikusgai zegoena jada eta iazko iraila-abendua lauhilekoan zehaztu zena nagusiki, erakundea Nafarroako arte eszenikoen eta musikaren zerbitzurako erreminta gisa eraikiz".

Proiektu horren funtsezko ildoen artean arte eszenikoetan eta musikan sorkuntzari eta Nafarroako kultura-ondareari eman zaion arreta nabarmentzen da. Hala, bai NOSak eta bai fundazioak, musikaren eta antzerkiaren esparruetako sortzaileen obrak sartu dituzte 2017ko beren programetan, zeinen artean honakoak nabarmentzen diren: Fernando Remacha, Pascual Aldave, Jesús García Leoz eta Tomás Asiainen lanen interpretazioa NOSen eskutik, Baluarte Txiki zikloan hezkuntza-programen txertaketa eta José María Goicoechearen obren berreskuratzea, zeinari omenaldia egin zitzaion iragan azaroan.

Proiektuaren beste euskarrietako bat da Nafarroako interpreteen promozioa, zeinak fundazioaren eta orkestraren programazioaren funtsezko parte izan behar duten. NOSen esparruan, nabarmentzekoa da Nafarroako Eguneko kontzertu instituzionalean egindako artista nafar gazteen aurkezpena; fundazioan, bere aldetik, azpimarragarria gertatzen da programa desberdinetan Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Ganbera Abesbatzak izandako presentzia, eta baita nazioartean entzutetsuak diren ahots-bakarlari nafarrek Capuletti e i Montecchi ekoizpenean izandako presentzia (Sabina Puértolas, Maite Beaumont eta José Luis Sola), edo Pasadas las 4 konpainia nafarrak eta Atena arte-konpainiak Baluarte Txiki zikloan izandako papera.

Era berean, fundazioaren paper instituzionalaren sendotze-ekitaldia izan da 2017koa, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuarekin eta Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Instituzioarekin koordinazioan, beste kultura- eta hezkuntza-instituzioekin egindako harremanaz gain (DGC-IPV).




Programa desberdinetan burutu da ekintza hau, esaterako: Nafarroako Eguneko kontzertu ofizialaren instituzionalizazioa; Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko jaialdiekin elkarlana; hezkuntza-komunitatearekin harremana, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioarekin egindako proiektu espezifikoen bitartez;


948 Merkatua/Nafarroako Arteen Merkatu berrian elkarlana, eta baita beste instituzio batzuekin gauzatutako kolaborazioak ere, La Caixarekin Kontzertu Partizipatiboan, Garaikideak kolektiboarekin musika garaikideko NAK Jaialdian edo Iruñako Ganberako Abesbatzarekin, haren 70. urteurrenean.

Hizkuntza-aniztasunari erreparatuta garatutako arte-programak izan dira fundazioaren laugarren ardatza, iragan urtean programa elebidunak sendotu direlarik bai NOSen eta bai Baluarte Fundazioan. Ildo horretan, Baluarte Txikin egindako saio elebidunak ere azpimarratu behar dira, eta baita Artxipielagoa programaren estreinaldia ere, abestia, bertsoa eta musika-tradizioa uztartzen dituena.

2017an, gainera, publiko guztientzako programak garatu ditu Baluarte Fundazioak, familiengan arreta berezia jarriz, eta baita jarduera barneratzaile eta dibulgaziozko bat, Baluarte Gaztea programaren sendotzearekin. Horiez gain, Baluarte Txiki ziklo arrakastatsua jarri da martxan, NOSen izaera didaktikoko programak garatu dira eta ekoizpen propioko programak atera dira aurrera. Jarduera barneratzailea, bestalde, Soinu-Mosaikoa proiektuaren ekoizpenean ere gauzatu da, gaitasun desberdinak dauzkaten kolektiboen partaidetzarekin eta Eskubide Sozialen Departamentuarekin batera, bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboei Baluarterako sarbidea errazteko. Bestetik, eta jarduera inklusibo horren bigarren eredu gisa, fundazioko zikloen baitako programa barneratzaileak aurkeztu dira ohiko programazio gisa, Baluarte Txiki esaterako (Atena Fundazioa).

Presentzia eta dibertsifikazio gehiago

Baluarte Fundazioak areagotu egin zuen 2017an bere presentzia Foru Komunitate osoan, eta handiagotu egin zuen, era berean, Nafarroaren eta bertako kulturaren ordezkaritza atzerrian, NOSek Nafarroako udalerri desberdinetan egindako jardueren bitartez batez ere, baina baita gure komunitatetik kanpo, Bilbon (Musika Musica Jaialdia), Oreretan (Musikaste) eta Pauen (Frantzia) esaterako, azken horretan NICDOk zuzendutako proiektu mugakidean. Fundazioaren denboraldi nagusiak publiko-mota guztiei zuzendutako genero desberdinetako programazio batekin egin zuen aurrera, diferentziazio-elementu gisa formatu handiaren alde eginez eta zenbait berritasun aurkeztuz, bi seihileko denboraldi aurkeztu beharrean denboraldi bakar baten alde eginez (2017 iraila - 2018 maiatza) eta Baluarte Ganbera sortuz.

Proiektuaren funtsezko azken ardatz gisa, fundazioaren jardueraren dibertsifikazioa azpimarratu behar da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak egindako Thi Mai filmaren soinu-bandaren grabazioa edo NOSek On Fire Flamenko Jaialdian izandako parte-hartzea adibidez.

Areto nagusian egindako zikloetan, Baluarte Txiki eta Baluarte Ganbera programetan eta beste ekitaldi batzuen baitan, 36 ikuskizun programatu zituen Baluarte Fundazioak 2017. urtean; horiei, gainera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 65 emanaldi batu behar zaizkio, Baluartetik kanpo egindakoak barne. 123 emankizun edo kontzertu aurkeztu zituen osotara, 116.000 pertsona baino gehiagoko presentziarekin. Datu horiek kontutan hartuta, Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan ospatutako kultura-ekitaldietara bertaratutakoen %65a Baluarte Fundazioari esker izan zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa