(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maria Solana hezkuntza kontseilaria Uharteko ikastetxeko industria-nabe berria ezagutzen izan da                 astelehena, 2018.eko otsailak 5


Hezkuntza departamentuak milioi 1 eurotik gora inbertitu du lanbide heziketa zentroko azpiegitura hobetzek proiektuan


La consejera Solana acompañada de directivos de su Departamento, del centro educativo y del alcalde de Huarte, Alfredo Arruiz.

Solana sailburua bere departamentuko eta institutuko zuzendaritza-taldearekin, eta Uharteko alkate, Alfredo Arruizekin.. ( irudia handitu )

Hezkuntza departamentuak 1.080.975,26 euro inbertitu ditu Uharteko lanbide heziketa ikastetxeko lanetan. Eraikinaren bigarren solairua eraberritu da eta automozio-nabe berria eraiki. Maria Solana kontseilaria bertan izan da gaur bisitan, Alfredo Arruiz alkatearekin; ikastetxeko zuzendari Antoni Lorak egin ditu gida-lanak.

Bisitan egindako azpiegitura berriak ikusi eta lanak nola geratu diren ikuskatzeko aukera izan dute gaur Hezkuntza departamentuko ordezkariek. Izan ere, kontseilariarekin batera, ikastetxeko zuzendari Antonio Lorak gidatu ditu Azpiegitura Zerbitzu-buru Eneko Ardaiz eta Lanbide Heziketa Zerbitzu-buru Esther Monterrubio, Uharteko alkate Alfredo Arruizekin batera. Oinarrikoz lanbide heziketaren erreferentziako zentro bilakatu den Uharteko ikastetxean eraikinaren bigarren solairua eraberritu da, informatika eta merkataritza tailerrak hartzen dituen 645 metroko koadroko solairua, eta ibilgailuetarako bi lan-lerro hartu dituen nabe berria eraiki da, oinarriko lanbide hezietako ikasleentzat.

Lanbide heziketarekin, oro har, eta “motibazio estra behar duten ikasleak hezkuntza sistematik kanpo gera ez daitezen” Departamentuak duen konpromisoa azpimarratu du Solana kontseilariak. “Lan merkatura iristen direnean hain beharrezkoak izango dituzten formazioa garatzen lagunduko dien bide hori lantzea ezinbestekoa da eta Uharteko institutuak, ildo horretan, berebiziko garrantzia duen lana egiten du oinarrizko lanbide heziketako ikasleekin”, gehitu du kontseilariak. Ikastetxeko zuzendari Antonio Lorak, bestalde, esan du “DBHn zailtasuna handiak izan dituzten eta beste ibilbide akademiko eta profesionala hasten duten ikasleekin institutuak egiten duen lana babesteko dira gauzatutako lanak”. “Ikastetxeko irakasleen inplikazioa” ere goraipatu du Lorak, eta eskertu egin die “obretan izan diren hilabeteetan ardura akademikoari eusteko egin duten ahalegina”. Azkenik, ibilgailuak automozio nabe berrira sar daitezen Uharteko Udalarekin izandako konponbidea bilatzeko elkarlana eskertu du.


Visita a uno de los talleres del centro.

Institutuko tailer batetara bisita. ( irudia handitu )

Automobilen tailer elektromekaniko berria ezarri da 850 metro koadroko eraikin berrian, hain zuzen ere, eskari gehien duen formazio ikastaroa. Gainera eraikinaren segurtasun eta efizientzia energetikoaren gainean lan garrantzitsuak egin dira. Proiektuari 2016ko maiatzean ekin zitzaion; bigarren solairuaren zaharberritzea 2016ko ekainean hasi zen eta nabe berriaren eraikitzea, berriz, 2017ko urtarriletik abendura bitartean egin da. Modu horretara, instalazio berriekin ekin dio ikasturteari Uharteko LHIk.

Uharteko LHIk 244 ikasle ditu, sei heziketa lerroetan: 55 sukaldean eta ostalaritzan; 36, eraikuntzan eta muntaian; 32, erdiko mailako instalazio eta mantentze graduan; 30, bulegoko informatikan, 48, automobilen mantenuan; 27, merkataritza eta marketingean. Horrez gainera, egokitutako curriculum planean 9 ikasle ditu eta beste 7 hizkuntza murgiltze planean. Gaur egun, Uharteko LHI oinarrizko hezkuntza heziketan erreferentziazko ikastetxea da, bere eskaintzaren baitan hain motibatuta ez dauden ikasleei erakargarria izango zaien formazioa eskaintzen die, metodologia aktiboak bitartez ikasleek lan-merkatuaren eskaerei modu egokienean erantzuteko abileziak edo lanbide heziketako ikasketetan aurrera egiteko gakoak gara ditzaten.

Hezkuntza integratzailea

Uharte LHIk hezkuntza integratzaile moduan ulertzen du lanbide heziketa, gaitasun pertsonalak eta sozialak lantzearekin batera, hainbat diziplinetan formazio teknikoa garatzea du oinarri. Horregatik, gaitasun horiek indartzeko bidean, eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen esfortzu berezia egiten du. Aurten, adibidez, emozioen lanketari garrantzi handia eman diete eta Esperantzaren Telefonoaren jardunaldi batzuetan bideo baten sorrerarekin parte hartu dute ikasleek; era berean, aktiboki parte hartu dute “Artearekin hazi” proiektuan, eta “El Pera”ren esperientziak ezagutu dituzte nahiz Joan Pahisaren eskutik baikortasuna, eguneroko borroka eta ausardiaren inguruko oinarriak jaso dituzte. Gainera Merece la Pena fundazioaren aurkezpenean parte hartu dute, eraso sexisten aurkako eguna antolatu dute. Sukaldaritza eta Ostalaritza zikloko ikasleek katering zerbitzuak ere eskaini izan dituzte ikastetxetik kanpo eta Donejakue bideko etapa bat egitera ere animatu ziren.

Azkenik, nabarmentzekoa da nazioarteko mugikortasun proiektuetan izandako parte hartzea, 7 ikasle Italia, Portugal, Erresuma Batuan izan ziren iaz eta aurten 9 ikasle joango dira atzerrira.

Formazio eskaintza

Merkataritza eta Marketing familia: Oinarrizko LG Merkataritza Zerbitzuetan.

Ostalaritza eta Turismoa familia: Oinarrizko LH Sukaldaritzan eta Errestaurazioan (2 lerro).

Informatika eta Komunikazioak familia: Oinarrizko LH Informatika Bulegoetan.

Garraioa eta Ibilgailuen mantenua: Oinarrizko LH Ibilgailuen mantenuan (2 lerro).

Fabrikatze eta Muntaia: Oinarrizko LH Fabrikazioan eta Muntaian (2 lerro).

Instalazio eta Mantenua familia: Erdi mailako Teknikara Elektromekanika mantenuan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa