Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hitzaldiak, zinea, ikastaroak eta tailerrak, erakusketak eta haurrentzako aisiako jarduerak hartuko ditu
Huarteko Zentroan garatzen den “Aperitifak: Geodesia” tailerraren iragarki-kartela.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu otsailaren 5etik 11ra bitarteko asterako:
Nafarroako Liburutegiak bi hitzaldi hauek programatu ditu: “Oasis y espejismos en El desierto de los tártaros, de Dino Buzzatti”, asteazkenerako, Regina Salcedoren eskutik, eta “Películas que nunca verás”, José A. Zamora eta Alberto Cañadaren eskutik, inoiz egin ez ziren proiektu zinematografikoei buruzkoa. Halaber, haurrentzako aisiako bi jarduera programatu ditu: Ipuinak eta poemak Gloria Fuertesen mendeurrenari amaiera emateko, Marisa Serrano, Izaskun Mujika eta Leyre Arraizaren eskutik, asteartean, eta “Ongi etorri ipuinetara”, asteazkenean.
Nafarroako Filmotekak lau hitzordu eskainiko dizkigu aste honetan: “Crónica de un ser vivo” (Akira Kurosawa), asteartean; “La bestia humana” (Jean Renoir), asteazkenean; “Kuxetagileak” - “Nafarroako Inauteriak”, ostegunean; eta “X + Y. Una joven mente brillante” (Morgan Matthews), ostiralean.
Bestetik, Huarte Arte Garaikideko Zentroak bi tailer antolatu ditu larunbat goizerako: Akanpada en Habitación: Siete - Zazpi eta Aperitifak: Geodesia
Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen