(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Administrazioko Bulegoko eta Sekzioko 334 Buruzagitzaren merezimendu-lehiaketa deitu du astelehena, 2018.eko otsailak 5


Deialdian parte hartzeko eskabideen aurkezpen-epea 2018ko otsailaren 21ean amaituko da


jauregia

Nafarroako Jauregia (Carlos III etorbidea)

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak Bulegoko, Sekzioko eta Nafarroako Foru Komunitateko Administraziora eta bere erakunde autonomoetara lotutako unitateetako 334 Buruzagitzaren deialdiaren berri eman du. Lehen merezimendu-lehiaketa honetan egun hutsik dauden edo Nukleo Administrazioaren eremuan bitarteko izendapenen bitartez gauzatzen ari diren Buruzagitzen erdia deitu da.

Deialdi honetara aurkeztu nahi duten funtzionarioek otsailaren 21a baino lehen egin beharko dute eskabidea. Deialdiaren eskakizun eta baldintzak bihar argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Deitutako merezimendu-lehiaketako 334 buruzagitzetako bat lortzeko aukera izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izan beharko da derrigorrean, edo haren erakunde autonomo batekoa. Gainera, zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo lan-utzialdi bereziko egoeran egon beharko da, eta buruzagitza bakoitzerako adierazitako berariazko baldintzak bete beharko dira. Izen-emate eskariarekin batera, exijitutako baldintzak betetzen direla ziurtatzen duen dokumentua ere aurkeztu beharko da, eta baita titulu akademikoaren kopia, hizkuntza-ziurtagiria edo gidabaimena, hala eskatzen den plazetan

Eskabideak aurkezteko hiru bitarteko izango dira: bat, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunearen bitartez; bigarrena, presentzialki, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Carlos III etorbidea 2, Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren Erregistroko edozein bulegotan, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. Artikuluan aurreikusten den edozein bitartekoren bidez; eta, hirugarren eta azkenik, posta bidez, gutun-azal irekian, data eta zigilua jarri eta ziurtatuta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrera bidaltzeko (Carlos III etorbidea 2 - 31002 Iruña).

Behin inskripzio-epea igarota, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emango du ebazpena, hautagai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuz. Zerrenda hori www.navarra.es webgunean, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu ahal izango da. Behin erreklamazio-epea igarota, zeina behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren 5 egun baliodunekoa izango den, behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta jardun-plana eta arrazoitutako merezimenduak entregatzeko epea ezarriko da. 15 egun baliodunekoa izango da aurkezpen-epe hori, NAOean argitaratu eta hurrengo egunetik abiatuta.

Jardun-plana eta merezimenduak

Jardun-plana izendatutako Epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatzea izango da eskakizunetako bat. Proba horrek 48 puntutako puntuazio maximoa izango du eta baztertzailea izango da, hau da, gutxienez 24 puntu atera beharko dituzte hautagaiek gainditu ahal izateko.

Planak honako aspektuak izan beharko ditu: esku hartuko den egoeraren analisia eta beharrak, erdietsi nahi diren berariazko helburuen definizioa, helburuak lortzeko ekintzen eta estrategien proposamena, talde-lana: lan eta arduren esleitzea eta banaketa, ezarpenerako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak, prozesuaren jarraipen eta ebaluaziorako erabiliko diren kudeaketa-adierazleak eta epea, eta bai erabakiak hartzeko epea ere.

Jardun-planen entrega-epea bukatzen denetik abiatuta, sei hilabetetako epea izango du Epaimahaiak horiek baloratu eta hautagaiak deitzeko, planaren ahozko defentsa egin dezaten. Defentsarako eguna 48 ordutako gutxieneko aurrerapenarekin komunikatuko da beti. Planaren defentsa ohiko lan-ordutegitik kanpo egingo da, Epaimahaiaren aurrean eta unitatera adskribatutako langileen aurrean. Bai epaimahaiak eta bai bertaratuek hautagaiari galderak egiteko aukera izango dute. Jardun-planaren azalpena eta ahozko defentsa merezimenduak baloratu baino lehen egingo da.

Mª José Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren proposamenari jarraiki, 2017ko abenduaren 13ko saioan onartu zuen Gobernuak merezimendu-lehiaketa, non zuzendaritzako ardurak izendatzeko merezimenduak, gaitasuna, esperientzia eta jarduera baloratuko diren. Zentzu horretan, honako kontzeptu eta puntuazioak izango ditu merezimendu-lehiaketak: unitateko jardun-planaren aurkezpena (48 puntu), prestakuntza eta irakaskuntza (26 puntu), hizkuntza-ezagutza (26,50 puntu), Administrazio Publikoei emandako zerbitzuak (16 puntu) eta INAPen txosten psikoteknikoa (10 puntu). Hizkuntza-maila ziurtatzea eskatzen duten buruzagitzen kasuan, eta hautagaiak ez badu eskatutako titulazio ofizialik, hizkuntzaren ezagutzaren gauzatze-agiria eskatu ahal izango du, izena emateko eskabidean hala adierazita.

Emaitzak

Behin proba guztiak eginda eta plan eta merezimendu guztiak baloratu ondoren, www.navarra.es webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko ditu Epaimahaiak prozesuaren emaitzak.

Buruzagitza lortzen duen hautagaiak, izendatzea egiten denetik hamar egun naturaleko epean egin beharko du bere karguaren gabe. Sei urte naturalez luzatuko da buruzagitzaren iraupena. Epe hori bukatuta, bitarteko bezala jarraituko du karguan, berriz deialdi bat deitu arte. Nabarmendu behar da, gainera, kargua hartu eta urtebetera ebaluazio bat egingo dela, eta beste bat hiru urtera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa