(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak omenaldia egin die 2017an erretiratutako edo hildako 626 enplegatu publikoei asteartea, 2018.eko otsailak 6


Barkos lehendakariak eskerrak eman dizkie, Nafarroarekiko izan duten zerbitzu-konpromisoagatik eta Foru Komunitatearen eraldaketa eta aurrerapena ahalbidetzeagatik  


jubilados

Uxue Barkos Lehendakaria ekitaldian omendutako langileei zuzendu zaie. ( irudia handitu )

Gaur eguerdian, Nafarroako lehendakari Uxue Barkos, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumontekin eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Amaia Goñirekin batera, 2017an erretiratutako edo hildako funtzionarioei egin zaien omenaldian izan da. Eskerrak eman dizkie, Nafarroarekiko izan duten zerbitzu-konpromisoagatik eta Foru Komunitatearen eraldaketa eta aurrerapena ahalbidetzeagatik.

Erretiratutako 626 langileen omenaldi ekitaldian ganbera-aretoko musika-talde bat izan da. Omenduek diploma bat eta Nafarroako ezkutua daraman intsignia bat jaso dituzte.

Bere hitzaldian Uxue Barkosek Foru Gobernuaren eta gizarte osoaren izenean eman dizkie eskerrak funtzionario horiei; esan duenez, funtzionario horiek zehaztasun profesionalez, arduraz eta leialtasunez egin dute beren lana. Uxue Barkosen hitzetan, «Eskerrik asko guztiei, Nafarroarekiko izan duzuen zerbitzu-konpromisoagatik. Eskerrik asko lanean emandako hamarkada hauetako guztietako konstantziagatik eta entrega pertsonalagatik. Eta, bereziki, eskerrik asko zintzotasunaren eta betebeharrak betetzearen eredu pertsonal handia izateagatik». Erretiroa hartu dutenen familiei ere eman dizkie eskerrak Barkosek.

Lehendakariak erretiroa hartu aurretik iaz hil ziren funtzionarioak ekarri ditu gogora, eta haien senideen sentimenduarekin bat egin du. «Galdutako ahaideek Nafarroako gizartearen alde gorputz eta arima lan egin izanaren oroitzapena une latz hauetan aringarria izatea» opa nahi izan die.

Amaitzeko, Barkos lehendakariak etapa berri honetaz gozatzera animatu ditu omenduak, eta lehen lanagatik egin ezin zituzten jarduerak egin behar lituzketela esan die. Horretaz gain, «besteei onena emateko» eskatu die, Nafarroako funtzio publikoan lanean ari zirenean egiten zuten moduan. Horrela, Nafarroa hobea, kohesionatuagoa, bidezkoagoa, irekiagoa eta solidarioagoa izaten lagunduko dute, orain arte egin duten bezala.

Omendutako 610 enplegatu publikoetatik 240 osasun arloko langileak izan dira, 180 emakume eta 60 gizonezko; 214 hezkuntza arlokoak, 114 emakume eta 100 gizonezko; 142 administrazio errokoak, 81 emakume eta 61 gizonezko. Gainera 2017an hildako langile publikoen artean 11 gizonezkoak ziren, 9 administrazio errokoak eta 2 hezkuntza arlokoak, eta bost emakumezko guztiak administrazio errokoak.


Jubilados

Barkos Lehendakaria Vicenta Andres Medinarekin, Burlatan emakumeen aurkako ustezko eraso batean hildako Blanca Esther Marques Andrésen ama, Beaumont kontseilari eta Blancaren ahizparekin batera. ( irudia handitu )

La Presidenta ha tenido palabras de recuerdo para los funcionarios y funcionarias que fallecieron el pasado año sin alcanzar la jubilación y se ha sumado al sentimiento de sus familiares, a quienes ha deseado que “el recuerdo de la vida ejemplar de entrega a la sociedad navarra que protagonizaron sus familiares les sirva en esta dolorosa circunstancia de consuelo y de ánimo”.

Para finalizar, la Presidenta Barkos ha animado a los homenajeados a disfrutar de esta nueva etapa, dedicando su tiempo a aquellas actividades que el trabajo anterior les impedía realizar. Pero también les ha pedido que ofrezcan a los demás “todo lo bueno de vosotros mismos que tan magistralmente habéis empleado en el ejercicio de la función pública de Navarra. Así seguiréis contribuyendo, como lo habéis hecho hasta ahora, a construir una Navarra mejor, más cohesionada y justa, más abierta y solidaria”.

De los 610 funcionarios jubilados 240 estaban adscritos al área de salud, 180 mujeres y 60 hombres; 214 a Educación, 114 mujeres y 100 hombres; 142 a administración núcleo, 81 mujeres y 61 hombres. Además entre los 16 empleadas y empleados públicos fallecidos en 2017, 11 fueron hombres que trabajaban en la administración núcleo (9) y educación (2), y 5 fueron mujeres todas ellas trabajadoras de la administración núcleo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa