(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizalde kontseilariak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako "Nafarroako gune naturalak" Argazki eta Bideo Lehiaketako sariak banatu ditu asteartea, 2018.eko otsailak 6


Argazkien arloan, sariak Garazi Dominguezek (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kategorian) eta Izaro Maraurik (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. kategorian) jaso dituzte; mikrobideoetan, berriz, lehen saria Rebeca Aineto eta Inka Lorenterentzat izan da eta bigarrena Jon Garcíarentzat


Elizalde kontseilaria saritutako ikasleekin eta ikastetxeetako irakaslegoarekin. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizaldek gaur arratsaldean banatu ditu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako "Nafarroako gune naturalak" Argazki eta Bideo Lehiaketako sariak, Iruñako Departamentuaren egoitzan egindako ekitaldian zehar.

Hautatutako lanak Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren web orrialdean ikus daitezke


Argazkiei dagokienez, aurtengoa lehen edizioa izan da, "Ezagutu Nafarroako gune natural babestuak" izenekoa, eta 30 parte-hartzaile aurkeztu dira. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kategorian, "Bernat Etxeparen" Ikastetxe Publikoko Garazi Dominguez izan da irabazlea, “Irristatu Belaten” lanarekin. Beste lan batzuk Santa Catalina Labouré ikastetxetik (Iruña) eta Patxi Larrainzar Ikastolatik (Iruña) aurkeztu dira.


Garazi Dominguezen Irristatu Belaten saritutako argazkia. ( irudia handitu )

Halaber, argazkien arloan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. modalitatean, Erentzun Ikastolako (Viana) Izaro Maraurik irabazi du saria “Lainoa oso baxua dago” obrarekin. Beste lan batzuk Patxi Larraintzar Ikastetxetik, Santa Catalina Labouré ikastetxetik eta Erentzun Ikastolatik aurkeztu dira..

Bi kategoriatan, tableta eta diploma eman zaizkie eta naturari buruzko liburu-sorta ikasketak egiten ari diren ikastetxearentzat.

Bestalde, Mikrobideoen lehiaketaren bigarren edizioa egin da aurten, "Nafarroako gune natural babestuen erabilera" izenburupean, eta 6 mikrobideo aurkeztu dira.

Lehen saria Erronkariko Bigarren Hezkuntzako Institutuko Rebeca Ainetok eta Inka Lorentek jaso dute "Erronkariko ibaxako babestutako naturguneak” lanaren truke. Hain zuzen ere, tableta eta diploma jaso dituzte, eta ikastetxeari HD bideo-kamera eta naturari buruzko liburu-sorta eman zaizkio.

Bigarren saria Tafallako Eskolapioak Ikastetxeko Jon Garcíarentzat izan da, "Nafarroan naturaz gozatzen" lanari esker. Ikastetxeak HD bideo-kamera eta naturari buruzko liburu-sorta jaso ditu.

Beste lanak Los Llanosko BHI Institututik (Lizarra), Argia Ikastolatik (Tutera) eta Teresar Eskolatik (Iruña) aurkeztu dituzte.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa