(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fernando Remacha Auditoriumak interprete gazteen zikloa hartuko du ostegun honetan asteazkena, 2018.eko otsailak 7


Larunbatean zikloko hirugarren kontzertua izango da San Nicolas Elizan 17:45ean. Kontzertu guztietarako sarrerak doakoak izango dira


jovenes interpretes

Ekaitz Mardaras (oboe-jotzailea), Rubén Sáenz (saxofonista), Raquel Martínez (biola-jotzailea), Lorea Gurruchaga (fagotista) eta María Lacunza (sopranoa). ( irudia handitu )

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen Interprete Gazteen III. Zikloko bigarren kontzertua izango da ostegun honetan 19:30etan Iruñeko Fernando Remacha auditoriumean. Kontzertu honetan Lorea Gurruchaga fagotista, Ekaitz Mardaras oboe-jotzailea, Ruben Saénz saxofonista, María Lacunza sopranoa eta Ranquel Martínez biola-jotzailea izango dira protagonista. Boskoteak musika alemana ardatz duen kontzertua eskainiko du: J. Brahms eta ‘Die Nacht’ eta R. Straussen ‘Ständchen’ op. 120 Nª1 sonataren zati bat, G. Pucciniren ‘La Bohème’ opera italiarraren ‘Quando m’en vo’ aria; musika frantziarra ere eskainiko dute C. Debussyren ‘Apparition’ obra, eta J. Iberten saxofoi eta orkestarako prestatutako concertinoaren zati bat, H. Dutilleuxen fagot eta pianorako prestautako ‘Sarabande et cortège’ eta F. Poulencen piano, oboe eta fagoterako prestatutako hirukoa, azkenik musika espainiarra ere entzuteko parada izango da, J. Guridiren ‘Mirentxu’ eta M. Fallaren saxofoi eta pianorako prestatutako zazpi kanta. Kontzerturako sarrera doakoa izango da.

Fernando Remacha Auditoriumean egingo diren kontzertuekin batera Iruñeko San Nicolas elizan ere hainbat zita izango dira. Larunbat honetan 17:45ean izango da lehendabiziko kontzertua Teresa Hernández eta David González de la Viña organisten eskutik. Kontzertu honetan Musikologia departamentuko ikasleek parte hartuko dute Raúl del Torok zuzendutako Schola Gregoriana Gaudeamus taldearekin batera. Eskainiko dituzten piezen artean daude J. S. Bachen BWV 546l do minorean preludioa, sol minorean BWV 542 ‘Fantasia y fuga’ eta F. Couperinen ‘El Kyrie y Gloria, de la Messe à l’usage des Paroisses’.


jovenes interpretes

Joaquín Marco (kontrabaxua), Irune Herbosa (tronpetajolea), Ana Maján (biolinjolea) eta Nekane Ibero (gitarrajolea). ( irudia handitu )

Osteguna otsailak 15

Datorren osteguna, hilak 15, Fernando Remacha Auditoriumeak Irune Herbosa tronpetajolearen, Joaquín Marco kontrabaxuaren, Nekane Ibero gitarrajolearen eta Ana Maján biolinjolearen kontzertua izango da. Theo Charlierek tronpeta eta pianorako prestatutako bakarkakoa, J. B. Vanhalek kontrabaxurako prestatutako kontzertuaren zati bat eta Pere Vallsek kontrabaxu eta pianorako prestatutako ‘Suite Andaluza’, J. Rodrigok gitarrarako prestatutako Aranjuezeko kontzertua, J. Brahmsek biolin eta pianorako prestatutako bigarrengo Sonata eta J.S.Bachek biolinerako prestautako ‘Partita 2.’.






Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa