(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarra Film Commission-ek 70 proiektutan parte hartu zuen 2017an
osteguna, 2018.eko otsailak 8


Ana Herrera kontseilariak Navarra Film Commission-en urteko balantzea aurkeztu du


Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak, NICDOko (Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio) zuzendari-gerente Javier Lacunzarekin batera, Navarra Film Commission-en (NFC) 2017ko balantzea aurkeztu du, Nafarroa filmaketen eta ikusetzunezko industriaren helmugatzat sustatzeko ikusentzunezkoen jardueran izandako hazkundea nabarmendu duelarik. Haren hitzetan, Navarra Film Commission-ek proiektuetan duen parte-hartzea gehitu du, azken urtean 61 proiektutik 70 proiektura igaro delarik. Hazkundea fizkiozko film luzeetan gertatu da nagusiki, 7 proiektutik 12 proiektura igoz, baita telesailetan ere, 2017an abiatutako lau lan berrirekin. Azken hiru urteotan, Navarra Film Commission-ek 206 proiektutan lagundu du, hots, lurraldean izandako 1.330 filmaketa-egunetan.

Nazioarteko eta Europako lankidetzak

Navarra Film Commission-ek lurraldeko hainbat eragile publiko nahiz pribaturekiko lankidetza arinaz egiten du bere jarduera. Hainbat lankidetza-hitzarmenetan gauzatutako lankidetza-politika hauen barnean, CLAVNA Nafarroako Ikusentzunezkoen Klusterraren bazkide sortzailetzat izandako parte-hartze aktiboa nabarmendu behar da, Nafarroako Ekoizleen Elkartearekin (NAPAR) batera. Klusterra 2016ko azaroaren 15ean eratu zen eta 2017an lehenbiziko pausoak eman ditu plan estrategikoa egituratu, sektorea mapeatu eta Nafarroako Ikusentzunezko Gida lantzen hasteko.

CLAVNAk helburu komunak dituen erakunde batean bildu nahi ditu ikusentzunezko jarduerari atxikitako sektore profesional guztiak, ikusentzunezko ekoizpenaren garapen industriala eta kulturala bultzatzeko, komunitate osoaren mesedetan.

Film Commission-ek sareetan duen presentzia ere giltzarrizkoa da NFCen jardueraren barnean. Hala, 2017an, Spain Film Commission-en (SFC) biltzarretan parte hartu du, erakunde honetako lehendakariordea izanik, eta elkarte honen eta European Film Commission-en (EFCN) komunikazio arloko lantaldea lideratu du.

Gainera, Navarra Film Commission-ek Iruñean 2017an izandako zenbait aurre-estreinaldiren garapenean eta zabalkudean lagundu du: Fernando González Molinaren “El guardián invisible” (otsaila), Paolo Dy-ren “Ignacio de Loyola” (ekaina), Brian Goodman-en “Black Butterfly” (uztaila) eta Pablo Bergerren “Abracadabra” (uztaila).

Navarra Film Commission-i buruz

Navarra Film Commission Nafarroako Gobernuak sortu zuen 2009an Foru Komunitatera filmaketak erakarri eta laguntzeko, eta 2014ko ekaina arte Ikusentzunezko Arteen eta Arte Zinematografikoen Nafarroako Institutuari (INAAC) atxikita egon zen. Urte horretako uztailetik aurrera, haren egitura, Baluarte Auditorioa, Iruñeko Planetarioa edota Ski Larra-Belagua zentroa gisako egiturak kudeatzen dituen Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio – NICDO SL enpresarekin bat eginda geratu zen.

Ikusentzunezko industriari lana errazteko eta laguntzeko doako zerbitzuak eman eta sektoreari Nafarroan hazten eta finkatzen laguntzea da NFCen helburu nagusia, sektore honen garapen ekonomiko eta kulturala bultzatzeko, eta ondorioz, komunitate osoarena.

Azterketa kualitatiboa eta inpaktu ekonomikoari buruzkoa

Ekoiztetxeek Nafarroa hautatzeko duten arrazoiei dagokienez, proiektuen ia % 50etan, Nafarroako lokalizazioen kalitatearekin eta aniztasunarekin lotuta dago, % 25 ekoizpenaren gaiarekin eta % 20 baino zertxobait gehiago ikusentzunezko ekoizpenari zuzendutako pizgarri fiskalarekin. Administrazio arloko erraztasuna da baloratutako beste elementu bat, eta Foru Komunitatearen aldeko motibazioaren ia % 15 suposatzen du.

Datu hauek, Navarra Film Commission-ek 2015etik 2017era bitartean lagundutako proiektuen balorazio kualitatiboa eta ekonomikoa egiteko azterketaren emaitza dira. Hauxe da, 2009an sortu zenez geroztik landu den tankera honetako lehenbiziko azterketa.

Azterketatik ondorioztatu denez, ekoiztetxeek 2015etik 2017era bitartean Nafarroan eragindako guztizko gastu zuzena 37,4 milioi eurokoa izan da. Guztizko kopuru horretan, fikziozko film luzeen ia-ia gastu zuzenaren erdia eragin dute, eta telebistako iragarki, sail eta saioen eta film dokumental luzeen artean, gainerako gastu ia osoa estali dute. Azkerketaren arabera, jarduera honek 8,2 milioi euroko zerga-bilketa ekarri zien Administrazio Publikoei hirurteko horretan, zenbait zerbitzuk (filmaketako tasek nahiz eraikin publikoetako esparruen alokairuak, kasu) erakunde publikoei ekarri ohi dizkieten diru-sarrera zuzenak kalkulu horretatik kanpo utziz.

Era berean, azterketak zehaztu duenez, 2017an bildu da azken hiru urteotan egindako guztizko gastu zuzenaren % 42; alegia, 16,1 milioi euro, aztertutako hiru urteetan sorkuntza ekonomiko handienekoa bilakatu delarik. Urte horretan, ekoizpenari lotutako gastu zuzenak 27,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortu du (efektu zuzenak, zeharkakoak eta eragindakoak batuz).

Dokumentuan, fikziozko film luzeak, dokumentalak, film laburrak eta telesailak landu dituzten 30 ekoiztetxeek emandako erantzunak bildu dira. Kontsultak 2017ko irailean egin ziren Navarra Film Commission-en laguntzaz proiektuak gauzatu dituzten Nafarroako zein kanpoko ekoiztetxeen artean.

Kontsultak hiru ataletan egituratu ziren: ekoiztetxeari buruzko informazioa (helbidea, forma juridikoa eta Nafarroan garatutako jarduera-mota), Nafarroan gauzatutako proiektuei buruzko informazio espezifikoa (izenburua, filmaketaren iraupena, gastuaren banaketa, mobilizatutako pertsonala, Nafarroaren aldeko motibazioa eta lurraldean erabilitako eremuak), eta azkena, Navarra Film Commission-en lanari buruzko balorazio espezifikoa.

Inpaktu ekonomikoa tipologia eta eremu geografikoen arabera

Inpaktu ekonomikoari buruzko azterketa kualitatiboan bildutako ondorioen arabera, gastuen maila globaleko banaketa aldakorra da proiektuen tipologiaren arabera (fikziozko film luzeak, dokumentalak eta film laburrak). Gastu hauek % 27 eta % 49 bitartekoak dira talde teknikoen aurrekontuetan, eta % 7,5 eta % 25,3 bitartekoak bidaietan eta hoteletan (lurraldean trakzio ekonomikoko handiena duten elementuetako bi). Fikziozko film luzeen kasuan, proiektuen gastu globalaren % 11,5 inguru pertsonal artistikoari dagokio.

Nafarroara bideratutako gastua aldakorra da proiektuaren tipologiaren arabera: % 35ekoa izan daiteke fikziozko film luzeen kasuan, eta % 60tik gorakoa dokumentalen eta film laburren kasuan. Antzeko bilakaera du Nafarroan egindako filmaketa-egunen portzentajeak, % 31koa edo % 71koa baita aipatutako tipologia horietan.

Eremu geografikoei dagokienez, Iruña da fikzioan gehien erabili den kokapena (% 52 baino gehiago) eta bigarren aukera erdialdea eta ipar-mendebaldea izan dira. Bestalde, dokumentalek eta film laburrek era homogeneoagoan banatzen dute jarduera lurraldean, Pirinioek, Tuterak eta Erriberak gero eta protagonismo handiagoa dutelarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
AnexoLARGOMETRAJESYSERIES2017.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa