(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak 2 milioi bideratuko ditu prebentzioko eta osasuna sustatzeko programetarako, 2017an baino % 7 gehiago osteguna, 2018.eko otsailak 8


Toki-erakundeek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek laguntzak eskatu ahal dituzte otsailaren 28a arte


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak 1.995.001 euro bideratuko ditu guztira 2018an, toki-erakundeek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek prebentzioko eta osasuna sustatzeko programak egin ditzaten, izan ere, egitura horiek garrantzi handikoak dira osasuna toki-mailan sustatu ahal izateko eta Departamentuak oso ongi baloratzen du horien lana. Deialdiaren pisurik handiena drogazaletasunak eta bestelako adikzioak prebenitzeko plan eta programei dagokie, 868.000 eurorekin.
tabakoa

Laguntzak mendekotasunaren arloan lan egiten duten toki-erakundeei eta elkarteei zuzenduta daude, besteak beste.

Osasun Departamentuak 1.995.001 euro bideratuko ditu guztira 2018an, toki-erakundeek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek prebentzioko eta osasuna sustatzeko programak egin ditzaten, izan ere, egitura horiek garrantzi handikoak dira osasuna toki-mailan sustatu ahal izateko eta Departamentuak oso ongi baloratzen du horien lana. Deialdiaren pisurik handiena drogazaletasunak eta bestelako adikzioak prebenitzeko plan eta programei dagokie, 868.000 eurorekin.

Dirulaguntzen deialdia gaur goizean aurkeztu du Osasun zuzendari Luis Gabilondok, eta harekin batera izan dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Mª José Pérez Jarauta eta Osasun-Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari Lazaro Elizalde. Adierazi dutenez, dirulaguntza hauen helburua toki-erakundeek nahiz gizarte-erakundeek garatutako “interes komunitario handiko prebentzioko eta osasuna sustatzeko proiektuei” laguntzea da, ezen, halako erakundeen jarduera osasun-sistemak esparru honetan egiten duen lanaren “osagarri eta indargarria” baita.

Laguntzen deialdia gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Dirulaguntzak eskatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da. Iaz egin zen bezalaxe, ahalik eta gardentasun handiena lortzeko asmoz, deialdiko oinarrien barnean diru-laguntza lerro bakoitza baloratzeko azpirizpideak sartu dira, bai eta diruz lagundu daitezkeen gehieneko moduluak ere.

Nabarmendu behar da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak kudeatutako arloetan, emaitza hobeak lortzeko asmoz, gehiago baloratzen direla gai jakin bati lotutako zerbitzuek eta gizarte-erakundeek elkarrekin eta era koordinatuan gauzaturiko tokiko proiektuak, elkarte bakar batek egindakoak baino. Halaber, gehiago baloratzen dira jarduera-mota desberdinak uztartzen dituzten proiektuak.

Zazpi osasun-arlo

Laguntzak zazpi osasun-arlotako esku-hartze programak garatzeko sortu dira. Zehazkiago esanda, honako arlo hauetarako kontsu-sailak aurreikusi dira:

·Pazienteen eta senideen elkarteek 426.630 euroko esleipena aurreikusi dute osasun-arazoengatik kaltetutako pertsonentzako edo haien senideentzako proiektuak garatzeko (GIB-HIESa kanpo), Paziente Kronikoak eta Patologia Anitzekoak Artatzeko Nafarroako Estrategian jasotako prestakuntzako edota autolaguntzako programei arreta berezia eginez.
 
·GIB-HIESaren infekzioari lotutako programa komunitarioetarako laguntzak (129.906 euro), elkarteek edo fundazioek egindako prebentzio arloko ekintzei arreta berezia eginez.
 
·Substantziarekiko nahiz substantziarik gabeko adikzioak prebenitzeko udal-planak (632.625 euro), udalerriek eta mankomunitateek bultzatutakoak. % 29ko igoeraz, hauxe da dirutan gehien hazi diren laguntzetako bat.
 
·Gobernuz kanpoko erakundeei eta antzekoei zuzendutako dirulaguntzak, substantziarekiko nahiz substantziarik gabeko adikzioak esparru komunitarioan prebenitzeko (235.000 euro).
 
·Prebentzioko eta osasuna sustatzeko programa komunitarioak (204.130 euro), elkarteek, fundazioek edo erakundeek beraien inguruko zerbitzu eta baliabideekin batera egindakoak, tabakoari lotutakoak barne, eta drogazaletasunen eta HIESaren prebentziokoak kanpoan utzita.
 
·Komunitate ijitoarekin landutako osasuna sustatzeko programak (218.710 euro), osasun arloko zuzentasuna hobetu eta gizarte-talde horretan dauden osasun-desberdintasunen etena murrizteka xede dutenak.
 
·Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitarioa (148.000 euro); hauxe da iaztik hona gehien hazi den laguntza, % 37.

Laguntza hauek Osasun Departamentuko Osasun-Herritartasunaren Zerbitzuak (lehenengo biak) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (gainerako bostak) kudeatuko dituzte.

Beste laguntza batzuk

Horren harira nabarmendu behar da aurten ez direla dirulaguntza bidez egingo deialdi honetan jasotako lan-arriskuak prebenitzeko ekintzak, baizik eta NOPLOIk kudeatuko ditu zuzen-zuzenean, horren alde bideratutako parlamentuko zuzenketa baten arabera.

Laguntza hauei gaineratu behar zaizkie, Osasun-Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuak aurten Nafarroako Odol-Emaileen Elkarteari (Adona) eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari (AECC) emango dizkien dirulaguntza izendunak, Petö metodoarekin tratatzen ari diren garun-paralisidun haurrentzako laguntzak, espektro autistako nahasmenak dituzten pertsonendako laguntzak edota hemofilia, C hepatitisa eta bestelako gaixotasunak dituzten pazienteentzako gizarte-laguntzak; 858.520 euro, guztira.

Halaber, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak beste bi dirulaguntza-lerro abiarazi ditu toki-erakundeei zuzendutako Zahartze aktibo eta osasungarriaren aldeko Estrategiarako, adineko pertsonekin adeitsuagoak diren herriak, hiriak eta auzoak lortzeko asmoz; 290.000 euro, guztira. Deialdi hau luze gabe argitaratuko da eta Landa-Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki-Administrazioko Departamentuarekin batera kudeatuko da

328 erakunde onuradun 2017an

2017an, gaur aurkeztutako deialdiari atxikitako dirulaguntzen zenbatekoa 1.858.275 eurokoa izan zen. Laguntzak 328 erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkartek eskuratu zituzten.

Jarduera-arloen arabera, laguntzen jasotzaileak honako hauek izan ziren: prebentzioa eta osasuna sustatzeko programa komunitarioak garatzen dituzten 166 erakunde; adikzioak prebenitzeko programetan lan egiten duten 45 udal erakunde (horietako bat dugu Iruñeko Udala, nafar hiriburuko 9 auzotan garatzen ari diren 7 proiektu aurkeztu baitzituen); sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitarioa sustatzeko proiektuak garatzen dituzten 39 organismo; pazienteen eta senideen 38 elkarte; substantziarekiko nahiz substantziarik gabeko adikzioen prebentzioan lan egiten duten 16 elkarte; lan-arriskuak prebenitzeko programak dituzten 15 organismo; komunitate ijitoarekin lan egiten duten 7 elkarte; eta GIB-HIESaren bidezko infekzioari lotutako programa komunitarioak dituzten bi erakunde.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa