(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NKGIk eta Nafarroako Futbol Federazioak kirol-balioak sustatu eta indarkeria saihesteko programa bat bultzatu dute osteguna, 2018.eko otsailak 8


Programa pilotu bat da, kadete mailako futbol-partiduetako kiroltasuneko ebaluazio-erregistroak eta prestakuntza-tailerrak barne hartzen dituena, beste neurri batzuen artean.


NKGI eta NFF-ren sinadura hitzarmena

Ezkerretik eskuinera: Satrústegui, Iñigo, Sánchez, Del Amo, Echeverría, González, Goñi eta Zudaire. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez (NKGI) eta Nafarroako Futbol Federazioak programa pilotu bat jarri dute martxan, oinarrizko futbolean kirol-balioak sustatu eta indarkeria saihesteko. Kirolaren Balioen Planean barne hartutako ekintzetako bat da, hasiera batean eta programa pilotu gisa Nafarroako Kadeteen Ligan eta Kadeteen Lehen Mailan ezarriko dena, Iruñerriko multzoan.

NKGIko zuzendari gerente den Rubén Goñik eta Nafarroako Futbol Federazioko presidente den Rafael del Amok gaur sinatu dute elkarlanerako akordio bat, futbol-partiduetako kiroltasunaren erregistroa barne hartzen duena (RPEF izena daraman erreminta homologatu baten bitartez), eta partiduetan jasotako datuen asteroko analisi eta jarraipenaren ondorengo berariazko prestakuntzak ere jasotzen dituena. Sinatutako hitzarmena denboraldi bukaerara arte egongo da indarrean, eta orduan ikusi ahal izango dira programaren lehen emaitzak.

NKGIko Kirol Bitartekotza Bulegoak izango du gorabeherak edo liskarrak gertatzen direnean prebentzio- eta prestakuntza-ekintzak diseinatzeko ardura, bide diziplinazkotik aurreikusitako isunekin osatuko direnak. Neurri horiek kirolariei, familiartekoei edo klubetako entrenatzaileei zuzenduak egongo dira eta elkarrizketak edo entrenamendu-saioetan bertan egindako tailerrak izan daitezke. Nafarroako Futbol Federazioak, bere aldetik, lortutako erregistroen analisia egingo du eta Bitartekotzako Bulegoarekin koordinatuko da, ondorengo esku-hartzeen antolaketa eta garapenerako.

Datuen analisiari dagokionez, eta datorren otsailaren 16an indarrean sartuko den akordioan jasotzen denaren arabera, 2017/2018 denboraldian ospatzeko gelditzen diren partiduen amaieran ebaluazio-erregistro bat gauzatuko da, talde bakoitzeko entrenatzaileak eta dagokion epaileak osatuko dutena.

Datuen analisiari dagokionez, eta datorren otsailaren 16an indarrean sartuko den akordioan jasotzen denaren arabera, 2017/2018 denboraldian ospatzeko gelditzen diren partiduen amaieran ebaluazio-erregistro bat gauzatuko da, talde bakoitzeko entrenatzaileak eta dagokion epaileak osatuko dutena.

NFFak emango ditu ezagutzera programaren aplikazioaren emaitzak denboraldi amaieran eta, ordutik aurrera, 2018/2019 denboraldian jarraitu beharreko prozesua zehaztuko da.

Programaren aurkezpenean izan dira gainera, NKGIren aldetik: Primitivo Sánchez, zuzendariordea; Cristina Satrústegui, Bitartekotza Bulegoko arduraduna; eta Begoña Echeverría, teknikoa. NFFetik etorri dira Luis González, Arbitroen batzordeko ordezkaria; Teresa Rafaela Iñigo, Lehiaketa Batzordeko idazkaria; eta Julián Zudaire, Entrenatzaileen Batzordeko ordezkaria.

Lehen informazio-tailerra

Datorren otsailaren 10ean, larunbatez, programaren inguruko lehen informazio-saioa ospatuko da, kadeteen kategoriako entrenatzaileekin. Bertan izango da, baita, arbitroen kidegoko zenbait ordezkari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa