(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

112-SOS Nafarroak milioi bat dei artatu zituen 2017an ostirala, 2018.eko otsailak 9


Nafarroako larrialdien zerbitzuak gogorarazi nahi du garrantzitsua dela 112 ongi erabiltzea eta operadoreek egindako galderei behar bezala erantzutea


112 telefonoa

50 operadore inguru, 7 areto-buru, 25 mediku koordinatzaile eta Suhiltzaileen Zerbitzuko arduradun bat aritzen dira 112 telefonoa artatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako larrialdien telefonoak, 112-SOS Nafarroak, egunean batez beste 2.672 dei artatu zituen 2017. urtean zehar. Urtearen amaieran, guztira 975.479 dei izan ziren, 2016an jasotakoak  baino %8,32 gutxiago, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Babes Zibileko zuzendariak aurkeztutako datuen arabera.

50 bat operadorek, 7 areto-buruk eta 25 mediku koordinatzailek osatutako taldea eta Suhiltzaileen Zerbitzuko arduradun bat 112 telefonoaren atzean lanean aritzen dira, sortzen diren larrialdi guztiak eguneko 24 ordutan artatzen. Gainera, Foruzaingoaren Aginte eta Kontrol Zentroa 112 aretoarekin konektatuta dago, Larrialdiak Kudeatzeko Sistemaren bitartez. Kudeatutako gorabeheren %75 inguru osatzen dute osasun-mailako larrialdiek, larrialdiko osasun-garraioa barne, osasun-zentroetako edo etxeko arreta medikoak nahiz telefono bidezko kontsultek. Gainerakoak honela banatzen dira: batik bat istripuak, bidekoak nahiz lanekoak edo bestelakoak, basoetako eta hiriko suteak, laguntza teknikoak, farmazien arreta, polizia, e.a.

SOS Nafarroaren Aretoak guztira 342.881 gorabehera kudeatu ditu 2017an zehar, eta larrialdien zerbitzu ezberdinetako baliabideen 193.273 mobilizazio egin dira. Babes Zibileko Zerbitzuak herritarrei gogorarazi nahi die lasaitasunez jokatzea garrantzitsua dela egiten diren galderei behar bezala erantzun ahal izatearren: harremanetarako datuak, kokapena, larrialdiaren egoera nahiz testuingurua. Datu horiek ematea funtsezkoa da behar diren baliabideak ahalik eta azkarren mobilizatu ahal izate aldera edota osasun-mailako larrialdi-deien kasuan, iktus bat edo istripu kardiobaskularra den jakitearren, kasu horietan garaiz detektatzea hil ala bizikoa delako.

Dei-motak

SOS Nafarroak artatutako 975.479 deitatik 826.393 112 larrialdi-telefonora zuzenean egindako deiak dira, 110.101 dei Foruzaingoak desbideratutakoak eta beste 38.985 dei adin nagusiko pertsonek duten tele-alarma edo medailoi sistemaren bitartez jasotakoak. Dei-kopuru handiena urtarrilean jaso zen (guztira, 87.668); ondoren, uztailean (86.690 dei); eta, jarraian, ekainean (84.131 dei). Ordutegiei dagokienez, nabarmendu behar da dei gehienak arratsaldez egin zirela. 

Baliabideei dagokienean, berriz, 2017an, SOS Nafarroak lehen mailako arretako osasun-taldeak mobilizatu zituen 111.854 alditan, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia 36.184 alditan, Foruzaingoaren patruila 24.372 alditan, Su-hiltzaileak 11.361 alditan, anbulantzia medikalizatua beste 7.495 alditan, aireko baliabidea 580 alditan eta bestelako baliabideak 598 alditan.


112 telefonoaren infografia

2017. urtean, guztira 975.479 dei artatu ziren. ( irudia handitu )

Guztira artatutako deietatik, %36,63 dei operatiboak edo gorabeherekin loturikoak dira. Halaber, nabarmendu behar da %13,11 dei hutsak izan zirela (telefonoa hartzean ez da inolako erantzunik jasotzen), %7,32 informazioa ematekoak eta %2,78 dei maltzurrak.

"Ongi erabiltzea ezinbestekoa da" kanpaina

SOS Nafarroaren Aretoak 112-SOS Nafarroa telefonoan jasotako dei guztiak bideratu eta larrialdi bakoitza artatzeko beharrezkoak diren baliabideak mobilizatzen ditu.

Gutxi gorabehera, kasuen %25ean, SOS Nafarroako operadoreek dei hutsak edo faltsuak artatu behar izan zituzten, larrialdiko kasuak artatzeko baliabideak murriztu zituzten deiak.

Larrialdiko telefonoa behar bezala erabiltzea sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak sentsibilizazio-kanpaina abian jarri zuen 2017ko azaroan, “112. Ongi erabiltzea ezinbestekoa da” leloarekin. Kanpainaren bitartez, ezagutzera eman dira informazioa lortzeko telefono-zenbakiak; hala nola, guardiako farmazienak, osasun-aholkuenak edo errepideen egoerari buruzko informazioa lortzekoak. Herritarrek horietara dei dezakete informazioa behar izanez gero. Modu horretan, esan behar da azken urtean 112ra dei gutxiago egin direla larrialdi farmazeutikoa eskatzeko; hau da, 19.681 dei jaso dira 2017an, aurreko urtean baino 3.000 gutxiago.

Babes Zibileko Zuzendaritzak honako hauen inguruko informazioa eskatzeko dauden telefonoak gogoratu ditu:

-Herritarrak Artatzeko Zerbitzua (012 edo 948012012)

-Errepideei buruzko informazioa: 848 423 500 / carreteras.navarra.es.

-Osasun-mailako informazioaren eta aholkuen gaineko kontsultak: 948290290

-Guardiako farmaziak: 948226000

-Uztondoak erretzeko: 848426040 / autorizacionquemas.navarra.es

-Eguraldiari buruzko informazioa: meteo.navarra.es

Larrialdien zerbitzua

2017. urtean zehar, espazioak eta bulegoak aldatu egin dira Babes Zibileko ia Zerbitzu osoan. Modu horretan, operadoreen eta areto-buruen postuen banaketa eta antolaketa aldatu dira, eta prestakuntzarako gela berria jarri da bigarren solairuan. Aldi berean, ekipoak modernizatu dira, eta espero da datozen hilabeteetan abian jartzea Larrialdien Kudeaketa Sistemako komunikazioen matrize berria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa